Eskoziaren independentziaren aldeko kanpaina abiatu dute gaur

  • 2014ko udazkenean egingo den erreferendumari begira, Eskoziaren independentziaren aldeko kanpainari ekingo diote gaur Edinburgon zenbait alderdik. Alex Salmond Eskoziako lehen ministroaren Eskoziako Alderdi Nazionala (SNP) da Eskozia bai kanpainaren sustatzaile nagusia. Bere helburua "Eskoziaren historian sortutako herritarren kanpaina handiena" sortzea da.


2012ko maiatzaren 25ean - 07:00
Azken eguneraketa: 2015-03-03 13:51
Alex Salmond.
Zure babesik gabe independentzia ezinezkoa zaigu

Independentziaren aurkako kanpainaren buru den Alistair Darling laboristak, bere aldetik, 1.000 eskoziar ingururi eginiko galdeketaren datuak kaleratu ditu. Hauen arabera, herritarren %33 independentziaren alde, %57 Erresuma Batuan jarraitzearen alde eta %10 zalantzan daude. 

Erreferendumean planteatuko den galdera hurrengoa izango da: Eskoziak herrialde independentea izan behar duela uste duzu?. Erantzunak bi izango dira: Bai eta Ez.


Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...