Literatura izango du ardatz ‘111’ aldizkari berriak

  • 111 literatura eta kultura aldizkari berriaren 0 zenbakia aurkeztuko dute asteartean Andoaingo Bastero kulturgunean.


2015eko martxoaren 03an - 11:07
Azken eguneraketa: 2015-03-04 13:48:30
2012an argitaratzeari utzi zion Beterriko Liburua aldizkariaren lekukoa hartu nahi du 111k.

Literaturzaleak biltzen dituen 111 Akademiak jarri du martxan egitasmoa. Elkarte berak euskal literaturari buruzko Beterriko liburua aldizkaria publikatzen zuen, Jaurlaritzaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren murrizketek eraginda 2012an argitaratzeari utzi zioten arte.

Aldizkari berriak lekukoa hartuko du, baina ez da berdin-berdina izango 111 Akademiako kideek azaldu dutenez.

Euskal Herriko egileek euskaraz idatzitako literatura zen Beterriko liburuaren gai nagusia eta 111k aldiz, atzerriko hizkuntzetatik euskarara itzuli diren lanei ere protagonismoa emango die; baita literaturaz gain, bestelako kultura esparruei ere.

Unai Elorriaga eta Aingeru Epaltza idazleak, Maite Gurrutxaga ilustratzailea eta Ainhoa Irazustabarrena itzultzailea izango dira 0 zenbakiko protagonistak. Akademiako kideen iruzkinak jasotzen dituen atal bat ere izango du aldizkariak, baita Harkaitz Canoren eta Arantxa Urretabizkaiaren gomendio bana ere.

Zer maiztasun izango duen esateko goizegi da: martxan jarri nahi den proiektuaren aurkezpena izango da asteartean aurkeztuko dena, baina argitaratze-erritmo finkoa eduki ahal izateko harpidetzak eta erakundeen “erantzun minimoa” espero du 111 Akademiak.

Hiru ekitaldi aste honetan

Aldizkaria aurkezteaz gain, aste honetan hiru ekitaldi antolatu ditu 111 Akademiak, “Kilkerren soka” zirkuituaren barruan.

Asteartean bertan da lehen zita Andoainen, 19:00etan. Larraitz Ariznabarretak Martin Ugalderi buruzko hitzaldia eskainiko du. Ugalderen obra ondo ezagutzen du Ariznabarretak, batez ere narratiba. Gainera, idazle eta kazetari andoaindarrarekin behin baino gehiagotan hitz egin zuen eta horri esker, 1936ko Gerraren osteko erbesteari buruzko interpretazioa egin ahal izan du.

Martxoaren 5ean, 19:30ean, Usurbilen antolatu dute asteko bigarren zita. Jose Luis Otamendi eta iaz argitaratu zuen Kapital publikoa liburuko poemekin gozatzeko parada izango da Potxonea kultur etxean.

Astea borobiltzeko, martxoaren 6an Eskoriatzan Nola belztu behar zuria ikuskizuna eskainiko dute Bide Ertzeanek, Oier Guillanek eta Asier Sarasolak. Berandu iritsi nahi ez duenarentzat abisua: 22:30ean, Zaldibar aretoan.


Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskarazko hedabideak
ETBk 40 urte
Ardatz bertikala, erabakien adierazle

40 urte bete ditu euskal telebistak, eta 40 urteko ibilian goitik behera aldatu dira gauzak: telebista konbentzionala etxe batzuetan egotetik, guztietan presentzia hartzera pasatu da; baina egun, ikus-entzunezkoak nahieran ikusteko gehiago baliatzen da telebista,... [+]


2024-04-02 | ARGIA
Arrosa sareak Basaburuan egingo ditu aurtengo topaketak, Esan Erran irratiaren eskutik

Arrosa Irrati Sareak Nafarroan ospatuko du lehen aldiz komunikazio librearen aldeko eguna. Mende laurdena bete berri duen Esan Erran irrati txikian dute hitzordua, apirilaren 13an, Basaburuan. "Guretzat elkartzeko egun bat da, elkar gehiago ezagutu eta elkarlanaz... [+]


2024-03-04 | ARGIA
Hekimenek konpromisoak eskatu dizkie erakunde publikoei euskarazko hedabideak garai berrietara egokitzeko

Datozen eraldaketa sakonen aurrean euskarazko hedabideek iraungo badute, erakunde publikoei prozesuak azkartzeko laguntza eta konpromisoak eskatu dizkie Hekimenek, herri ekimeneko euskarazko hedabideen elkarteak.


Euskal Hedabideen Urtekaria Euskalerria Irratian aurkeztu du Behategiak

Trantsizio digitalarengatik eta lehengaien garestitzeagatik, 2023 urtea zaila izan dela nabarmendu du Hekimeneko zuzendari Igor Astibiak


Eguneraketa berriak daude