Gazte altsasuarrek akusazioak ukatu dituzte, gaur guardia zibilak ari dira deklaratzen

  • Zortzi akusatuen deklarazioarekin hasi da astelehenean, apirilak 16, Altsasuko zortzi gazteen aurkako epaiketa Madrilgo Auzitegi Nazionalean. Herriko ostatu batean izandako liskar batengatik 12,5 eta 62 urteko espetxe zigorrak dauzkate arriskuan.

ARGIA @argia
2018ko apirilaren 16a

Ordu erdiko atzerapenez, goizeko 10:30etan Concepcion Espejel buru duen epai-mahaiaren aurrean hasi da gaur Madrilgo Audientzia Nazionalean Altsasuko gazteen kontrako auzia. Jokin Unamuno, Adur Ramírez de Alda, Oihan Arnanz espetxetik ekarri dituzte eta lehenak izan dira 2016ko urriaren 16an Koxka ostatuan gertatuaren beren bertsioa ematen. Haien ostean deklaratu dute baldintzapeko askatasunean dauden Jon Ander Cob, Julen Goikoetxea, Aratz Urrizola, Iñaki Abad y Ainara Urkijok. Denek ukatu dituzte Guardia Zibilak sumarioan egiten dizkien akusazioak, bai liskarretan parte hartu zutenik eta bai Ospa mugimenduaren kide zirenik.

Asteartean, 17, liskarretan egokitu ziren guardia zibilek eta beren bikotekideek emango dute beren bertsioa. Ondorengo saioetan, lekuko eta peritoak mintzatuko dira.

Apirilaren 27an amaitu behar duen epaiketari gazteek babes handi batek berotuta ekin diote: joan den igandean, 15, aspaldiko manifestaziorik handienarekin eman zieten beren animoa Iruñean Euskal Herri osotik iritsitako jendeek, hainbat elkarte, alderdi politiko, udal eta baina Nafarroako Gobernuak berak ere elkartasuna azalduz. ARGIAtik Xabier Letonak bertatik kontatu zituen manifestazioaren xehetasunak.

 

Manifestazioan bizitako giroa biltzen da ere Ahotsa.info-ren bideozko erreportaje honetan:

 

Kanal hauetan artxibatua: Altsasuko gazteak  |  Altsasu

Altsasuko gazteak kanaletik interesatuko zaizu...
2018-04-23 | ARGIA
Bi guardia zibil eta forense baten deklarazioekin ireki da epaiketaren bigarren astea

Bigarren astean sartu da Altsasuko gazteen kontra Madrilgo Audientzia Nazionalean egiten ari diren epaiketa. Gaur beren lekukotasuna hartu zaie Guardia Zibileko bi agenteri eta liskarrean zauritutako agenteak bezala beren bikotekideak artatu zituen mediku forentseak.


2018-04-23 | Miren Osa Galdona
Adituen deklarazioak funtsezkoak izango dira Altsasuko gazteen aurkako epaiketaren bigarren astean

Defentsa, akusatu eta hainbat testiguk pasa den astean deklaratu ostean, poliziaren txostena osatu zuten hamabost adituk hitz egingo dute epailearen aurrean bigarren asteko lehen egunetan. Akusazioaren bertsioa indartzeko balio lezake, orain arte ez Koxka tabernako jabeak ez zerbitzariek ez baitute eurek esandakoa babestu.


2018-04-20 | Xabier Letona
50,000 People Demand Justice for the Altsasu Young People

On 14 April the biggest demonstration in Iruñea for a long time was held in support of the ten young people from Altsasu, Navarre, who are going to be tried in Madrid. Some people thought it was the biggest demonstration ever held there: the municipal police state that 38,000 people took part, while the organizers say that 50,000 did. Claiming that a brawl in which they took part was "terrorism", the prosecutor has called for them each to be imprisoned between 50 and 62 years.


Altsasuko Gurasoen asteazkeneko kronika

Astelehenean eta asteartean bezala, goizeko 9:00etan Auzitegi Nazionaleko sarreran elkartu ginen, kamera batzuk gure zain zeuden jada, eta beste batzuk etorri ziren; hiru egun damazkigu eta pausu berberak errepikatzen dira beti.


Koxkako tabernariak deklarazioan "esan ez zituen gauzak" txertatutako dokumentua aurkeztu du akusazioak

“Nik igandean deklaratu nuen, baina esan ez nituen gauzak daude dokumentuan”, esan du Altsasuko Koxka tabernako jabe Iosu Muñoak.


2018-04-18 | Hala Bedi
Ertzaintza ikasleen aurka oldartu da Gasteizen, Altsasuko gazteen aldeko mobilizazioan

Baimen eza argudiatuta, Ertzaintza Gasteizko Campuseko ikasleen aurka oldartu da, hainbat ikasle kolpatuz. Datozen egunetan, Altsasuko gazteen alde “zarata ateratzeko” deia egin du Altsasukoak Aske Gasteiz plataformak: lau elkarretaratze ezberdin egongo dira.


2018-04-18 | Axier Lopez
Altsasuko auzia
Guardia Zibil baten emaztearen bertsioa gezurtatzen duen argazkia

Altsasuko gazteen aurkako epaiketan, asteartean Guardia Zibileko teniente baten emazteak –Maria Jose izenekoa–, behin baino gehiagotan adierazi zuen auzipetuetako bat, Adur Ramírez de Alda, kamiseta gorriz jantzita zegoela erasoak gertatu ziren gauean. Altsasuko gazteen gurasoek igorri duten argazki honetan argi ikusten da hori ez dela egia.


Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude