Kortxoenearen alde agertu da Donostia Kulturako langile talde bat

  • "Elkartasun keinu bat" egin du Donostia Kulturako langile talde batek azaroaren 3an eraisten hasi ziren Kortxoenea gaztetxearen alde.


2015eko azaroaren 12an - 15:35
Donostia Kulturako langile taldea Kortxoeneari elkartasuna adierazteko egindako argazkian.
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Ekimenak Gipuzkoako hiriburuko kultur eragile publiko nagusiko Enpresa Batzordearen sostengua dauka.

Prentsara igorritako oharrean adierazi dutenez, gaztetxearen alde agertzea erabaki dute "Donostiak horrelako kultur proiektu herrikoiak bermatu behar dituela uste baitugu".

Oharrean gaineratu dutenez, "kultur aniztasuna eta eredu ezberdinen arteko bizikidetza" ez dira "marketin eslogan hutsak, gure eguneroko jardun profesionalean hedatzen saiatzen garen oinarriak baizik".


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Kortxoenea Bizirik
Eguneraketa berriak daude