Kataluniako erreferendumaren alde dago Espainiako Estatuko biztanleen %42

  • Espainiar Estatuko biztanleriaren %42,6 Kataluniako erreferendumaren alde dago, Arak kaleraturiko datuen arabera. Aurkakoak %53,7 dira; gainerakoek ez dute argi beren erantzuna. Ezkerreko alderdien boto-emaileak dira galdeketaren aldekoak.


2016ko otsailaren 01an - 13:34
Inoiz baino banatuago dago Espainiako Estatuko biztanleria

Egunkari katalanak argitaraturiko informazioak Acceso Election Talksek eginiko inkesta du oinarri, eta Espainiako Estatuko biztanleriak Kataluniako erreferendumaren inguruan duen iritzia jakitea izan du xede. Horretarako, autonomia erkidego zein alderdi politiko ugaritako herritarrak galdegin dituzte. “Independentziaren inguruko galdeketa onartu behar da?” itauna izan da abiapuntu.

Alde batetik, Espainiako Estatuko alderdi politiko nagusietan multzokatu dituzte galdegindakoak. Horien artean, Podemos da erreferendumaren aldeko gehien dituena,  %86,2. Ondoren Ezker Batua dago, %70,2ekin. PSOE da banatuen dagoen alderdia; aldeko %37,1 eta aurkako %56ekin. PP eta Ciudadanosen kasuan, aldiz, gehiengo argia Kataluniako erreferendumaren aurka dago, %92,9 eta %72,6, hurrenez hurren.

Autonomia erkidegoei dagokienez, Kataluniako biztanleriaren gehiengoa (%80,2) erreferendumaren alde dago. EAE da hurrengo autonomia erkidegoa, aldeko %59,4ekin. Aipatzekoak dira, bestalde, Valentzian eskuraturiko datuak. Bertako biztanleriaren %41,2 erreferendumaren aldekoa da eta aurkakoak %49,5 dira. Gainerakoek ez dute argi beren erantzuna.

Acceso Election Talksek eginiko azterketak internet bidezko inkestak, telefonoz eginiko galdeketak eta landa-lana – 2015eko abenduaren 5 eta 9 bitartean buruturikoa – ditu oinarri. Guztira, 916 galdeketa egin dira.  


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Katalunia independentziarantz
Junts-PSOE akordioa
Amnistia legea eta negoziazio mahai berria, legealdi akordioaren truke

Akordioaren bidez Juntsek eta PSOEk Kataluniako gatazka historikoa bideratuko duen etapa berri bat ireki nahi dute. Horretarako, bi indarren arteko negoziazio mahai bat eratu dute eta bertako edukiak eta akordioak segitzeko bitartekaritza mekanismoa adostu ere bai.


'La Directa' babestu dute ARGIAk eta beste hainbat hedabidek: "Kazetaritza ez da terrorismoa"

La Directa-k salatu du Jesús Rodríguez kazetaria inputatu izana “informaziorako eskubidearen aurkako erasoa” dela. Elkartasun manifestua plazaratu dute Rodríguezi babesa helarazteko, eta dozenaka hedabide eta erakundek sinatu dute jada, ARGIAk... [+]


La Directako kazetari bat ere "terrorismoagatik" inputatu dute Tsunami Demokratikoaren auzian

Espainiako Auzitegi Nazionalak “terrorismo-delitua” egotzi dio Jesús Rodríguez La Directako erredaktoreari eta beste hamaika pertsonari, tartean Carles Puigdemont presidente ohi eta Marta Rovira ERCko idazkari nagusiari, 2019ko epaiaren aurkako... [+]


Puigdemont eta Rovira inputatu ditu Auzitegi Nazionalak Tsunami Demokratikoagatik

Espainiako Auzitegi Nazionala 2019ko udazkeneko protestetan “terrorismo” deliturik izan ote zen ikertzen ari da. Bitartean, PSOEko eta JxCko ordezkariak Bruselan bilduta daude.


Jordien indultua egokia dela onartu dute eta Miquel Buch kontseilari ohia lau urtera zigortu

Ostegun honetan ezagutu dira bi epaiak. Batean, Espainiako Auzitegi Gorenak balekotzat eman ditu Jordi Cuixart eta Jordi Sánchezen indultuak. Bestean, Bartzelonako Auzitegiak laur urte eta erdiko kartzela zigorra jarri dio Miquel Buch Generalitateko Barne kontseilari... [+]


Eguneraketa berriak daude