Jordien indultua egokia dela onartu dute eta Miquel Buch kontseilari ohia lau urtera zigortu

  • Ostegun honetan ezagutu dira bi epaiak. Batean, Espainiako Auzitegi Gorenak balekotzat eman ditu Jordi Cuixart eta Jordi Sánchezen indultuak. Bestean, Bartzelonako Auzitegiak laur urte eta erdiko kartzela zigorra jarri dio Miquel Buch Generalitateko Barne kontseilari ohiari.


2023ko irailaren 15an - 10:23
Azken eguneraketa: 12:41
Sánchez, ezkerrean, eta Cuixart ekitaldi politiko batean. (Argazkia: Vilaweb)

Espainiako Auzitegiak atzera bota ditu Voxek eta Cidadanosek Jordi Sánchezen eta Jordi Cuixarten indultuen aurka jarritako helegiteak. Biak, hurrenez urren, ANC eta Omnium Culturaleko lehendakarik izan ziren eta proces-aren aurkako auzian zigortuak.

Administrazio Auzietako Gorenaren Bosgarren Salak aho batez eman du epaia eta haren esanetan, alderdi horiek ez dute legitimaziorik helegite hori jartzeko. Bakarrik jarri dezakete helegitea indultu horien kalte zuzena pairatzen dutela frogatu dezaketenek, eta alderdion kasua ez da hori.

Epaiarekin, magistratuek ez dute ukitu sakoneko auzia, hau da, ea gobernuak indulturako emandako arrazoiak –onura publikorako zirela– legezkoak diren ala ez. Gorenak, halaber, oraindik aztertu behar ditu Oriol Junqueras, Raul Romeva, Jordi Turull eta Dolors Basaren aurkako helegiteak, baina epai honekin auzi horietan ere antzeko epaiak emango direla aurreikusten da.

Buch eta Escolàri lau urteko zigorrak

Proces-eko amnistiaren aukera negoziazio mahaia gainean den egunetan, Bartzelonako Auzitegiak lau urte eta erdiko kartzela zigorra ezarri dio Miquel Buch Kataluniako Gobernuko Barne kontseilari ohiari, eta beste lau urte Lluís Escolà Mossoen agenteari. Epaiaren arabera, Buch-ek Escolà kontratatu zuen Carles Puigdemont presidentea atzerrian zela haren bizkartzain lanetarako, eta horregatik prebarikazioa eta fondo publikoen erabilera bidegabea leporatu diote kontseilariari. Buchi, halaber, kargu publikoetan aritzeko 10 urteko inhabilitazioa ezarri diote eta Escolàri 19 urtekoa.

Escolàk parte hartu zuen 2017ko urriko Puigdemonten ihesaldian, eta horregatik zerbitzutik kanpora geratu zen. Ondoren, hala ere, segurtasunerako aholkulari gisa kontratatu zuen Buch-ek 2018ko uztailetik 2019ko martxora, eta horregatik zigortu dituzte biak auzi honetan.

Epaia oso une korapilatsuan dator, Juntsek PSOEri gobernu eraketako negoziazioetan amnistia exijitu dio proces-eko delituetarako, eta gainera, amnistia inbestidura saioa baino lehenago bideratu beharra. Pentsatzekoa da, beraz, honek zaildu egin ditzakeela Sánchez eta Puigdemonten arteko negoziazioak. Juntsek gogor gaitzetsi ditu zigorrak eta Josep Rius alderdiko bozeramailearen esanetan, “orain hobetu ulertzen da aldez aurretik kobratzearen garrantzia”.


Irakurrienak
Matomo erabiliz
#1
#2
Barbara Miller
#4
Olaia Salazar Urrutia
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Katalunia independentziarantz
Junts-PSOE akordioa
Amnistia legea eta negoziazio mahai berria, legealdi akordioaren truke

Akordioaren bidez Juntsek eta PSOEk Kataluniako gatazka historikoa bideratuko duen etapa berri bat ireki nahi dute. Horretarako, bi indarren arteko negoziazio mahai bat eratu dute eta bertako edukiak eta akordioak segitzeko bitartekaritza mekanismoa adostu ere bai.


'La Directa' babestu dute ARGIAk eta beste hainbat hedabidek: "Kazetaritza ez da terrorismoa"

La Directa-k salatu du Jesús Rodríguez kazetaria inputatu izana “informaziorako eskubidearen aurkako erasoa” dela. Elkartasun manifestua plazaratu dute Rodríguezi babesa helarazteko, eta dozenaka hedabide eta erakundek sinatu dute jada, ARGIAk... [+]


La Directako kazetari bat ere "terrorismoagatik" inputatu dute Tsunami Demokratikoaren auzian

Espainiako Auzitegi Nazionalak “terrorismo-delitua” egotzi dio Jesús Rodríguez La Directako erredaktoreari eta beste hamaika pertsonari, tartean Carles Puigdemont presidente ohi eta Marta Rovira ERCko idazkari nagusiari, 2019ko epaiaren aurkako... [+]


Puigdemont eta Rovira inputatu ditu Auzitegi Nazionalak Tsunami Demokratikoagatik

Espainiako Auzitegi Nazionala 2019ko udazkeneko protestetan “terrorismo” deliturik izan ote zen ikertzen ari da. Bitartean, PSOEko eta JxCko ordezkariak Bruselan bilduta daude.


Ponsati ez da agertu Auzitegi Gorenean zeukan hitzordura

Proces auziarekin lotutako Kataluniako kontseilari ohiari desobedientzia delituagatik auzipetzeko erabakia jakinarazi behar zion epaileak. Ponsatik argudiatu du astelehenean ezin izan dela agertu, Europako Parlamentuan lana daukalako.


Eguneraketa berriak daude