Independentismoak aukeratu ditu zerrendaburuak: Junqueras (ERC), Puigdemont (JxC) eta Riera (CUP)

  • Urriaren 27an independentzia aldarrikatu zuen Kataluniako Parlamentuak. Egun berean, Espainiako Konstituzioaren 155. artikulua aplikatu zieten, autonomia Madrildik gidatzeko asmoz. Egoera politiko nahasia etengabe aldatzen doan honetan, minutuz minutuko jarraipena egiten ari gara.

ARGIA @argia
2017ko azaroaren 17a
Gakoak
Erakutsi gako guztiak
Kataluniarekiko elkartasunez dozenaka mobilizazio Euskal Herrian

Egun osoan zehar Kataluniako herriari elkartasuna adierazteko eta erreferendumaren aldeko elkarretaratzeak izan dira Euskal Herriko toki askotan. Gaueko 22:00etan Espainiako Estatuaren errepresioagatik herri guztietan kazeroladak egitera ere deitu da.

Hona hemen egunak utzitako irudietako batzuk:

Gasteizen jendetza bildu da Gure Esku Dagok deituta

Argazkia: Hala Bedi

Hona hemen Bilboko Errekalde auzoko irudia:

Argazkia: Agustin Goikoetxea

Durangaldean elkarreratze bat baino gehiago izan da. Irudian, Durangokoa:

Argazkia: Anboto

Iruñeko irudia hauxe:

 

Espainiko Poliziak berriro eraso egin dio zaurituta anbulantziara zihoan pertsona bati
Espainiako Irrati publikoak ez du Kataluniako erreferendumaren jarraipenik egiten

Radio Nacional de Españaren informazioen aniztasunaren bermea egiten omen duen Albisteen Kontseiluaren arduradunei azkenean kontzientzia arazo txikiren bat sortu die erabakiak eta hainbat mezu kritiko zabaldu dituzte.

 

Espainiako militarrek kendu dute Bidasoako Faisaien uhartean ipinitako bandera katalana

Euskal Irratiek eman dute albistea, argazki eta guzti.

 

Bartzelonako antzoki guztiek eten dituzte emankizunak, errepresioagatiko protestan

Hiriburuko antzoki publiko eta pribatu guztiek egingo dute greba gaur, "gure herriak bizi duen egoera lotsagarriagatik".

 

Botoa ematen... Neus Català, 102 urte, kontzentrazio eremu nazietatik bizirik aterea

David Fernandezek zabaldu du argazki historiko zirraragarria.

 

Madrilgo Gobernuak dio orain artean 92 hautesleku itxiarazi dituela.

Twitterrez zabaldu duenez, hiru pertsona ere edukiko lituzke atxilotuta `[kazetari objektibo batek esango luke gaizkile gutxi atxilotu ditu, egurtu dituen zientoka jendilaje kopuruarekin alderatuta], horien arteko bat adin txikikoa. Ez du argitzen gainerako hauteskunde kolegioak zabalik ote daudenez.

 

 

Demokrazia eske Bartzelona Futbol Taldea

Barça-Las Palmas futbol partida ateak itxita jokatuko da. "Democràcia" aldarrikapena jarri dute Camp Nouko markagailuan.

Dosrius herri txikian Guardia Zibilak jipoituta alkatea ospitalera (bideoak)

 

Twitterren 423.000 jarraitzaile dituen Julian Assange oihartzun egiten Kataluniako errepresioari

 

Bideoa: Kazetari bati eraso egin dioten unea

El Periódico egunkariko Xabi Barrena kazetariak salatu du lanean ari zela bizkarretik buruan kolpatu dutela Espainiako poliziek.

Aiguaviva (Girona) herrian Polizia espainiarrak gas negar eragileak erabili ditu

@TV3 telebista publikoak eta Diari de Gironak eman dute albistea.

 

Ada Colau: "460tik gora dira une honetan zaurituak. Poliziari eskatzen diot oraintxe bertan geratzea herritarren kontrako erasoak"

Bartzelonako alkate Ada Colauk dei larria zabaldu dio munduari: arratsaldeko 16:44etarako 460tik gora dira zaurituak eta poliziari eskatzen dio oraintxe bertan geratzeko herritar babes gabeen kontrako erasoa.

 

Guardia Zibilak egurrean Sant Joan de Vilatorradan (bideoak)

Beren jokabidea baretu nahian edo esplikazio eske hurbildu zaizkien Mossoak ere egurtu dituzte.

 

"Espainia osoan" protesta zaratatsua egitera deitu dute, "Rajoyren errepresioaren" aurka

Espainiako Estatu osoan arratsaldeko 18:00etan kazerolada egiteko deialdia zabaltzen ari da sare sozialen bitartez, askatasunaren eta demokraziaren alde eta "Rajoyren errepresioaren" aurka. 

 

Torelló herrian traktoreak jarri dituzte erreferenduma babesteko

Herriz herri baitabiltza Guardia Zibil taldeak hauteslekuak itxi nahian, Empurdà eskualdeko Torellón baserritarrek sarbideak traktorez trabatu dituzte.

 

Fonollosan guardia zibilek jendea egurtu eta udaletxea txikitu dute

Regio7 egunkariak zabaldu duenez, guardia zibilek Fonollosa (Bages eskualdea) herri txikiko udaltxea txikitu eta bertan zeuden herritarrak gogor jipoitu dituzte, amaieran hautetsontzia eramateko. Hau lortu omen dute aurretik botoa ematera kamuflaturik sartu den agente batek emandako informazioari esker. Alkateak salatu du Guardia Zibila "herriari min egitera" etorri dela eta udaletxea birrindu duela.

 

Ultraeskuindarrek gazte independentista bat jipoitu dute Plaça Catalunyan (bideoa)

 

Uxue Barkos lehendakariak bere iritzia eman du Kataluniako gertakizunez

Iñigo Urkulluk EAEtik zabaldu duen mezuaren oso bestelako tonuan mintzatu da Nafarroatik Barkos.

 

Eduard Punset Espainiako ministro ohia botoa ematen

"Demokrazia geldi ezina da" idatzi du bere Twitterrean.

 

Omniumen dei urgentea: itzuli denok hauteslekuetara, kontaketa bermatu ahal izateko

Bozketa ez baita botoak zenbatu arte bukatzen, Omniumeko buru Jordi Cuixartek herritarrei egin die dei hauteslekuetara itzultzeko, polizia eta guardia zibilek ez dezaten une kritiko hori baliatu erreferenduma baliogabetzeko.

 

Barça-Las Palmas ateak itxita jokatuko da

Bartzelonako futbol taldeak partidua atzeratu nahi zuen, gaur Katalunian jasaten den errepresio giroa dela eta. Azkenean ate itxitan, ikuslerik gabe jokatuko dute.

 

Roquetes de Marren Guardia Zibilak gogor erasotu ostean, bozketak segitzen du

Tarragonako Roquetes de Mar herrian tentsio une  boritzak bizi izan dira eguerdian guardia zibilak etorri direnean. Zenbait iturriren arabera, hala ere, berdezkoek bi hautetsontzi eraman ondoren bozketak jarraitzen du.

 

Zauritu bat oso larri dago Lleidako Mariola auzoan

Segre egunkariak zabaldu du albistea. Polizia Nazionalaren erasoak zauritutako herritarrari erreanimazioa egin behar izan omen diote lekuan bertan medikuek.

 

Nazioartetik gero eta ahots gehiago Katalunian errepresioa gelditzeko eskatuz

Jeremy Corbyn Britainia Handiko laboristen buruarena mezua izan da argienetakoa: "Ikaragarria da poliziaren bortizkeria herritarren kontra Katalunian. Espainiako gobernuak berehala gelditu beharra dauka hau".

Corbynena bat gehiago da gero eta ozenago entzuten diren ahotsen artean. Esloveniako lehen ministroa:

Greziako parlamentuko lehendakari ohia...

Eskoziako lehen ministro Nicola Sgurgeon...

 

Gutxienez 337 zauritu Espainiako Poliziak hautesleen aurkako erasoetan, Generalitatearen arabera

Generalitateak emandako datuen arabera, gutxienez 337 zauritu eragin dituzte Espainiako Poliziek bozkatzera joan diren herritarren aurkako erasoetan.

Sant Cebrià de Vallalta: Guardia Zibilak bakea jarri nahi duen Mossoari bultzaka, jendea Mossoa babesten... (bideoa)

Goizean zehar herri txikietan Guardia Zibilek egindako operatiboen arteko deigarrienetakoa zian da Sant Cebrià de Vallaltakoa. Une batean, mosso autonomikoetako bat guardia zibiletara hurbildu da bake zerbait jarri nahian, berdezkoek zakarki astindu dute eta herritarrak sartu dira tartean polizia autonomoari laguntzera. Bideoan bildu dute herritarrek.

 

Belgikako lehen ministroa: "Bortxa ezin da izan inoiz erantzuna"

Charles Michel lehen ministroak sare sozialetan zabaldu du bere iritzia Kataluniako gertakizunen aurrean: "Bortxa ezin da inoiz izan erantzuna! Bortizkeriaoro gaitzesten dugu eta berresten elkarrizketa politikorako deia"

 

Kataluniako Futbol Federazioak gaurko partidu guztiak bertan behera utzi ditu

Erabakitik kanpo geratu dira 2-B eta 3. mailako ekipoen partiduak, Espainia mailakoak direlako.

 

Democracia Nacional-eko 60 ultraeskuindar Bartzelonan kontzentratu dira
Argazkia: Xabi Murua.

Bartzelonako Vergara kalean bildu dira Democracia Nacional-eko 60 ultraeskuindar. Ondorengo oihuak botatzen ari dira Agencia UO-ko kazetariek jaso dutenez: "Puidemont kartzelara" eta "separatistak terroristak".

Bartzelonan orain arte zaurituak 60 dira, Som Defensores plataformaren arabera

Zein larritasun mailakoak diren zehaztu gabe ere, zauri seriosak dituzten herritarrak 60 direla azaldu dute 13:30etan Som Defensores plataformako kideek. Gehienak hiriburuan Polizia Nazional espainiarrak zauritu ditu, defendatzaile talde honen ustez "herritarren artean panikoa hedatzeko asmoarekin". Epaileei eta fiskaliari esku hartzeko deia egin diete, eta edonori laguntzeko zabalik daukaten telefonoaren zenbakia oroitarazi.

 

PSCk eskatu du polizia operazioa eteteko

Kataluniako Alderdi Sozialistak prentsaurrean eskatu dio Mariano Rajoyren gobernuari eteteko polizia operazioa. Hitzez hitz:

"Eskatzen dugu berehala eteteko herritarren mobilizazio garrantzitsu hau indarrez gelditzeko saiakera guztiak"

 

Dena ez da istilu: jende ilara izugarriak, esaterako Gracia auzoan

 

Bideoa: Espainiako Poliziak aurpegira tiro egin dio herritar bati

La Directa hedabideko David Bou kazetariak grabatutako bideoan ikus daitekeenez, Espainiako Poliziak herritar bati aurpegira pilota bat tiro egin dio metro gutxira.

Bideoa grabatu duen kazetariak, piloten argazki bat igo du sarera.

Kataluniako Arartekoak giza eskubideen urraketa salatu eta nazioarteari dei egin dio

Rafael  Ribo Kataluniako Sindic de Greuges edo Arartekoak uneotan poliziak herritar baketsuen kontra egiten ari diren giza eskubideen urraketak salatu ditu eta nazioarteko erakundeei dei egin die egoera larri honetan esku har dezaten.

 

Urkullu lehendakariak bere balorazioa zabaldu du

"Kataluniari buruzko ikuspegia" agiria plazaratu du Urkullu lehendakariak bere Facebookean.

 

 

Zabalik dauden hauteslekuak, Generalitateak 13:00etan zabaldutako mapan

 


Katalunia independentziarantz kanaletik interesatuko zaizu...
Kaleak betetzen, parekorik ez

Europan azken urteotan preso batzuen askatasunaren eta erbesteratuen etxeratzearen alde egindako manifestaziorik handienetako bat izan da azaroaren 11koa Bartzelonan.


Espainiako hiriburua Paris

Behin baino gehiagotan entzun dugu Espainiaren eraketa Frantziakoaren antzekoa dela. Hortaz ez da harritzekoa borboitarrek, Espainiako Erresuma hainbat mendetan bere esku izan duten dinastiak, Frantzian izatea jatorria. Beraz, normala da Frantziako eredua Espainian kopiatu nahi izatea, baina baditu kopiatzea horrek bere berezitasunak.

Frantzian Iraultza egin zen duela bi mende eta erdi eta borboitarrak desagertu ziren edo urkamendira eraman zituzten. Espainian, aldiz, tarte labur batzuk... [+]


2017-11-19 | Lander Arbelaitz
Abenduaren 21ean izango al da Kataluniako erreferendum legala?

Kataluniako Gobernu legitimoaren erdia kartzelan daukate; beste lau kontseilari eta presidentea atzerrian. Tentsio izugarriko asteen ostean, badirudi indarrak abenduaren 21eko hauteskundeetara bideratuko dituztela denek. Asko dago jokoan. Espainiako Estatuak kolpe bat ematen duen bakoitzean “oraingoan bai, kontu hau amaitu da” pentsaera zabaltzen badu ere, gatazka bizi-bizi dago. Luze joko duen gatazka gordinean dago murgilduta Katalunia. Euskal Herrian ongi dakigu zer esan nahi... [+]


2017-11-17 | ARGIA
Eusko Legebiltzarrak ez du Kataluniako Errepublika aitortu

Kataluniako Errepublika onartzeko EH Bilduren proposamena ez da aurrera atera Eusko Legebiltzarrean. EAJren zuzenketa onartu du EH Bilduk.


2017-11-17 | Xabier Letona
Katalunia, kronologiaren gaineko hausnarketa

Irailak 29. Eguzkia atera gabe oraindik, treneko butaka erosoan nindoan urduri eta ikusmin itzelarekin, Bartzelonan zer topatuko zain, begiak orain paisaian orain mugikorreko albisteetan iltzatuta. Ostirala zen eta igandean erreferendumaren eguna; oraindik ezin nuen irudikatu nola egingo zen.


2017-11-15 | Lander Arbelaitz
Abenduaren 21eko hauteskundeekin egingo al dute Kataluniako erreferendum legala?

Kataluniako Gobernu legitimoaren erdia kartzelan daukate; beste lau kontseilari eta presidentea atzerrian. Tentsio izugarriko asteen ostean, badirudi indarrak abenduaren 21eko hauteskundeetara bideratuko dituztela denek. Asko dago jokoan. Espainiako Estatuak kolpe bat ematen duen bakoitzean “oraingoan bai, kontu hau amaitu da” pentsaera zabaltzen badu ere, gatazka bizi-bizi dago. Luze joko duen gatazka gordinean dago murgilduta Katalunia. Euskal Herrian ongi dakigu zer esan nahi... [+]


156

Kataluniako Errepublika aldarrikatu zuen parlamentuak. Estatuaren erantzuna ere esperotakoa izan da: 155 artikuluaren aitzakiapean, estatu kolpea Kataluniako erakundeei, kartzela eta jazarpena.

 


2017-11-15 | Aingeru Epaltza
Ez hain eskura

Noiz izorratu zen procés-a? Seguru aski, urriaren 2an berean. Geroztik, egoeraren irakurketa oker baten ondoriozkoak dirudite independentisten erabaki gehienek. Aurkariek ez dute huts bera egin.


2017-11-14 | Unai Oñederra
Barkamen eske, #155ariEZ manifestazioaren arrakastagatik

Zapore mingotsa utzi dit azaroaren 4ko Bilboko manifestazioaren biharamunak. 155. artikulua salatzeko manifestazio arrakastatsua egin, eta zertaz hitz egin zen astelehenean? Euskal Herria ez da Katalunia.


2017-11-13 | ARGIA
Ehunka mila herritar Bartzelonan: manifestazioa neurtzeko hiru modu

Kataluniako preso politikoen askatzea eta herbesteratuen itzulera eskatzeko manifestazio erraldoia egin zuen berriz ere independentismoak Bartzelonan. Marina kalean egin zen bilkura eta herritarrek Espainiako Gobernuak hartutako neurri errepresiboen aurkako jarrera erakutsi zuten.


Eguneraketa berriak daude