Kaskagorri konpartsaren kontrako auzia berriz zabaldu du Audientzia Nazionalak

  • 2009an txosna barruan ETAri loturiko argazki eta leloak jartzeagatik Adaska Kultur Elkartearen eta sei pertsonaren kontrako auziarekin jarraitzea erabaki du Alfonso Guevara epaileak, Dignidad y Justicia eskuin muturreko elkarteak helegitea jarri ondoren.


2017ko otsailaren 2an - 17:23
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Auzia artxibaturik zegoen, Ismael Moreno epaile instruktoreak ebatzi baitzuen ez zegoela zantzurik ustezko delitua inori egozteko.

Dignidad y Justicia eskuin muturreko taldeko presidente Daniel Porterok jarritako helegite baten ondorioz, ordea, Alfonso Guevara epailea buru duen epaimahaiak berriz zabaldu du kasua, sei pertsonaren kontra.

Akusazioak dio pertsona horiek eta Adaska Kultur Elkarteko ordezkaria txosna barruan zeudela miaketak egin zirenean.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Bilboko Aste Nagusia
2025eko uztailaren 30
Meloi saltzailea
Coca-Cola

Eguneraketa berriak daude