Jon Alonsok eta Koldo Izagirrek irabazi dituzte 2007ko Kritikaren Sariak


2007ko apirilaren 02an - 00:00
Azken eguneraketa: 2014-03-25 09:12:01
Jon Alonso (Argazkia: Josu Santesteban)

Jon Alonsoren Erretzaileen eremua eta Koldo Izagirreren Rimmel lanak jaso dituzte 2007ko Espainiako Kritikaren Sariak, narratibaren eta poesiaren alorrean, hurrenez hurren.  Katalanezko literaturan Eduard Marquezen La decisió de Brandes eleberria eta Ponc Ponsen Nura poesia bilduma saritu dituzte. Galizieraz, Manuel Vilanovaren A esmeralda branca kantutegiak eta Manuel Rivasen Os libros arden mal eleberriak jaso dituzte sariak. Azkenik, gaztelaniazko literaturan Eduardo Lagoren Llámame Brooklyn eleberria eta Julia Ucedaren Zona desconocida poesia lana saritu dituzte.


Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Koldo Izagirre
2022-01-23 | Xalba Ramirez
Erbestea ez da turismoa, baina behar du kronika

Jose Luis Alvarez Txillardegi hil zela hamar urte bete dira. Efemerideek ematen dute aitzakia biltzeko, eta ekimenak sortzeko. Donostiar euskaltzale eta ekintzailearen gogoa omentzeko, zer hoberik liburuak baino. Zelulosa eta tinta ekarpen erraldoia utzi baitzuen atzean.

[+]

2020-06-14 | Aritz Galarraga
Duin harro solemne

Koldo Izagirreren literatura lotu izan da portuarekin (+1, haren bibliografia begiratzea besterik ez dago), politikarekin (0, literatura guztia ez al da politikoa, are politikotik ezer ez duela ematen duena ere?), zailtasunarekin (-1, errazkerian ez ote den erortzen gaur egungo... [+]


2019-08-12 | Estitxu Eizagirre
Mendearen umeek munduari desafio jo ziotenekoa

Koldo Izagirreren Mendearen umeek munduari desafio hitzaldiak ireki zuen maiatzaren 21ean Zerukotik lurrekora zikloa. 70 lagun inguru elkartu ginen Donostiako San Telmo Museoan, ARGIAren mendeurrena ospatzeko antolatutako zikloaren lehen ekitaldira. 1958 eta 1964 urteen arteko... [+]


Ipuina.eus ataria aurkeztu dute

Koldo Izagirren idazlearen eskutik eta Susa argitaletxearen babesarekin sortu da proiektua. Hogeita bat ipuin jasotzen ditu momentuz.


'Lardaska' sasikariaren egilearekin elkarrizketa
"Askapena hutsean politikoa balitz bezala kontenplatzen da herri honetan"

2016an zeresana eman du Lardaska argitalpenak: liburu formatuan publikatutako aldizkari autoeditatua nork idatzi duen ez da ezaguna, "Barbalot"-ek sinatuta dator, Koldo Izagirreren hitzaurre eta guzti. Ez dago esplikatu beharrik, berezitasun horiek direla-eta... [+]


Eguneraketa berriak daude