Joan da Santibate, heldu da Libertimendua Amikuze eta Garazira

  • Inauterien aroa da Euskal Herrian, nola Hegoan hala Iparrean. Amikuzen Santibate ospatu zuten iragan larunbatean eta Libertimendua izanen da igandean. Garazin berriz, otsailaren 26an. Badago non kausitu, badugu nola laketu.

Mikel Asurmendi @masurmendi
2017ko otsailak 17
Donapaleuko Libertimenduaren afixa. Euskal Elkargoari (HELEP deitua ere) aipu egin diote.

Iragan asteburuan Donapaleun ospatutako Santibaten, zirtzil maskaraturik, trikitilariak lagun ibili ziren karrikaz karrika, ostatuz ostatu bertsotan eta kantari. Sasoiko usaian, eskean betiere.

Zirtzil ausartek bertsolarien tokia hartu zuten giro biziak kitzikatuta, eta gaueko oren txikietan jada desagertu ziren. Igande honetan izanen ditugu berriz ere, karrikan lehenik, Libertimenduan gero, plazan: koloretsuak eta indartsuak.

Amikuzeko inauteriak dira, Donapaleun. Eskualdeko gazteak harrotuta daude, zirtzilez mozorroturik, dantzarien nola bertsolarien gisara. Kabalkada goizeko 10etan abiatuko da Frantziskotarren egoitzatik.

Karriketan barrena itzulika-itzulika ibili ondoren, abere merkatuko plazan emanen dute emanaldi nagusia. Kartsuki, usaian bezala. Arras trebatuta heldu omen dira.

Ondoren, bazkaria eginen dute eta bisitariak gogotik errezibitzeko daude Amikuzeko lagunak. Hona beren deia: “Udaberria heldu da emeki, baina negua ez da arras joana. Zatozte bihotza berotzerat”.

Ezin duzula igande honetan Baxenabarrera joan? Ez kexa, ez kezka. Garazi eskualdean Libertimendua izanen duzu heldu den 26an, Donibane  Garazin. Garaztarrak dantza taldeak,  Zirtzilen antzerkiak eta bertsolariek girotuko dituzte Donibane Garaziko karrikak. 9:30ean  abiatuko dira kabalkadan eta 11:30ean Libertimendua ekitaldi nagusia eginen dute Trinketaren aitzinean.

Kanal hauetan artxibatua: Inauteriak  |  Donapaleu

Inauteriak kanaletik interesatuko zaizu...
Zubieta, Aurtitz eta Iturengo inauteriak
MULTIMEDIA - bideo herrikoia

Nafarroako Malerreka eskualdeko herri hauen ihauteri ezagunen xarma islatu nahi izan du bideo honetan Iban Egigurenek.


2017-02-27 | Erran .eus
Inauterien itxura faltsua eman dela salatu dute Ituren eta Zubietako udalek

Nahiz eta ospakizunen antolaketan parte ez hartu, beraien eskumenen barrenean animalien babesari buruz indarrean dagoen araudia betetzea zainduko dutela adierazi dute.


Zubieta eta Iturengo inauterietan hildako animaliak erabili izana ikertzen ari dira

Basoko fauna eta bertako biztanleak babesteko 1993 Foru Legeari jarraiki legez kanpokoa da hildako animaliak erakustea. Foruzaingoak abiatu du ikerketa, gertatutakoa argitzeko.


Aratuste eta ihoteen aroa
Inauteak, maskaradak, libertimenduak… egunotan Euskal Herrian ospatzen diren jaiak izen eta molde askotakoak dira: Trapagarango lagunek berreskuratutako Karraskoliendas,  Arizkungo Gizakunde –argazkian– edo historian barrenetik gaur egunera arte Zubieta eta Iturengo joaldunen hotsek iragarritakoak, esaterako.

2016-04-05 | Haizea Pastor
Zalduondoko inauteriak
MULTIMEDIA - erreportajea

Arabako Zalduondo herriko inauteriak berreskuratzen lehenetako bat izan zen frankismoaren ostean, eta egun egutegian ondo markatutako eguna da zalduondarrentzat.


2016-03-07 | Kanaldude.tv
Busti webTB (7. saioa)
MULTIMEDIA - busti

Hainbat gai bildu dute Busti web telebistako lagunek hilabete honetako saioan. Tartean, Garazi, Donapaule eta Baionako ihauteriez gehiago jakiteko hitza eman diete eskualde bakoitzeko gazteei; Ziburura ere hurbildu dira Bixintxo Bilbao pilotariarekin hitz egiteko.


2016-02-26 | Kanaldude.tv
Hartzaro, Uztaritzeko inauterien 30. urteurrena
MULTIMEDIA - dokumentala

Uztaritzeko (Lapurdi) inauterien 30 urteurrenari buruzko dokumentala. Battitt Ameztoi, Pierre Haira, Pette Etxekopar eta Filipe Lesgourgues inauterien sortzaile eta sustatzaileekin eta Arantxa Lannes, Jose Cazaubon, Rémy Gachis dantza eta musika sortzaileekin hitz egin dute. Antzerkia eta San Pantzarren auzien aipamena ez zuten ahantzi. Horretarako, suaren inguruan bildu zituzten Xan Errotabehere, Mikel Saratia eta Aritz Videgain.


2016-02-14 | Gari Garaialde
Mozorroa janztea ez da disfrazatzea

Pirataz, Niko Etxartez edo atez ateko zintzilikarioz disfrazatzean, zein garen ez dugu ezkutatzen. Beste era batez agertzen gara. Mozorroa janzteak, aldiz, gu garena alboratzea dakar, ezezagun bilakatzea. Horregatik aurpegia estaltzea edo beltzez margotzea da bizirik dirauten Euskal Herriko eta Europa mendebaldeko inauteri askotako ezaugarrietako bat. Norberaren berezko usaina ezkutatzen duenik ere bada, kirats handiko larruak jantziz edo animalien odolaz bustiz, adibidez. Inauteriak bizitzeko... [+]


2016-02-10 | ARGIA
Kortxoenea gaztetxea berriz martxan… inauterietan

Protesta ugari eragin zituen Kortxoenearen aurkako operazioak eta behin eraitsita ere, askoren imaginarioan jarraitzen duela dirudi. Horren erakusgarri da inauterietan gaztetxea berriz martxan jarri izana.


2016-02-09 | ARGIA
Sexu erasoak izan dira Tolosa eta Lantzeko inauterietan

Bi eraso sexista salatu dituzte inauterietan, bata Tolosan gertatu zen igande goizaldean eta bestea Lantzen.


Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude