Hainbat herrialdetako ezkerreko eurodiputatuei Gazako zerrendan sartzea eragotzi die Israelek. Josu Juaristi EH Bilduko europarlamentaria taldean dago.
Europarlamentarien taldean daude Podemoseko Pablo Iglesias eta IUko Angela Vallina ere, Publico agerkari digital espainiarrak argitaratu duenez.
Europarlamentarien helburua Gazako egoera ezagutzea zen, baita hainbat lider palestinarrekin bilerak egitea ere, tartean Mahmud Abbasekin.
Informazio gehiago:
Gazaren aurkako azken sarraskiari eskainitako kanal berezia ARGIAn.
Ezaguna da enpresa frantses batzuek (Thales, Airbus, Dassault) aspalditik laguntzen dutela Israel haren ekipamendu militarra osatzen. Disclose elkartearen inkesta baten arabera, berriz, Frantziako Gobernuak berak hornitu dizkio osagai elektronikoak Israeli, Gazako zibilak... [+]
Jatorri afrikarreko asilo-eskatzaileei egin die eskaintza Israelgo Estatu genozidak, 'Haaretz'-en arabera. Gaur egun, 30.000 eskatzaile omen daude egoera horretan sionisten mendeko eremuetan.
Turkiar-estatubatuar aktibista irailaren 6an hil zuten Beiti herrian, Nablus hiriaren ondoan, Zisjordanian, Palestinako Lurralde Okupatuetan. Orain forentseen azterketek iradokitzen dutenez, Israelgo soldatuek zuzenean egin zioten tiro aktibistari.
60 dendako eremua kolpatu dute sionistek, muturreraino beteta dagoen al-Mawasi errefuxiatu kanpalekuan. Bosgarren aldia da Israelek eraso egiten diona berak “zonalde seguru” izendatutakoari.
Plataformak urriaren 5erako antolatu du manifestazio bat, Bilbon, ondoko leloarekin: 'Palestinar erresistentzia babestu. Israel eta bere konplizeei aurre egin'.
"Kanporatuko al du FIFAk Israel?", galdegin du hainbat mediok, futbol erakunde gorenak adierazi ostean Palestinako Federazioak egindako eskaera aztertuko duela. FIFAren izaera ezagututa, are gehiago eskaeraren bueltan zein epel jokatzen ari den, inplikatutako bi aldeak... [+]
Ura, argindarra, janaria eta sendagaiak eskuraezin bihurtu dira Jenin hirian. Gutxienez 26 palestinar hil dituzte Zisjordanian, asteazkenetik.
Hamasek adierazi du Israelek okupazioa aukeratu duela, bahituen gainetik. Hildakoen senideek uko egin diote Netanyahuren dolumin deiari, eta su-etena eskatu dute oraindik Gazan dauden 100 bahituak askatzeko.
Sindikatuen gehiengoak gobernuari presio egiteko protestara deitu du. Igandean 500.000 israeldar inguru mobilizatu dira Netanyahuren aurka eta su-eten akordioa eskatu dute, sei bahituren gorpuak Gazatik atera ostean.
Igandean hasiko dira polio txertaketa egiteko su-etenak, goizeko 6:00etan hasi eta 15:00ak arte. Osasunaren Mundu Erakundeak (OME) eman du operazioaren berri eta bederatzi egunetan hiru esparrutan emango da: iparraldean, zentroan eta hegoaldean.
2022an, urteko aurrekontuan onartutakoa baino %20 handiagoa izan zen inbertsio militarra; 2023an, %30 handiagoa. Europako herrialdeen gastu militarra Gerra Hotzaren amaierakoa baino handiagoa da une honetan.
Israelek Gazan atxiloturiko zortzi osasun-langileren eta beste zazpi lekukoren testigantzetan oinarritzen da Human Rights Watch gobernuz kanpoko erakundearen txostena. Nazioarteko Zigor Auzitegiak egoera aztertzea nahi du GKEk. Gazako Osasun Ministerioaren datuen arabera,... [+]
Agorrilaren 27an, Gazan barna elikadura banatzera zihoazen langileei eraso egin diete, beren autoa tirokatuz. Urriaren 7az geroztik NBEko 200 langile baino gehiago hil ditu Israelek Gazan.