Ipar Korearekin gatazka nuklearra saihesteko aukera galdu zuen Obamak
Martin Vicioso @martinvicioso
2013ko apirilaren 04a
Yonbyongo instalazio nuklearra, Ipar Korean (Argazkia: euronews.com)

Witen arabera, 2010ean jaso zuten Ipar Koreako Atzerri Ministerioaren lehen proposamena. Ordaindu beharreko prezioa “garestiegia” zen, baina “negoziazioaren lehen urratsa” zela azpimarratzen du funtzionario ohiak. Ondoren, beste bi abagune gutxienez izan zituzten Ipar Koreako gune nuklear nagusia ixteko, baina ez Washingtonetik ezta Seuletik ere ez zuten aukera baliatu.

Yongbyongo instalazio nuklearraren jarduera 2007an geratu zuten, bake akordioa sinatu ondoren. Orain, martxan jarri dute berriz ere. Joel Witek dioenaren arabera, bertan garatzen duten armamentua “ez da Indiak, Israelek edo Pakistanek dutena bezalakoa”. Itxi zutenean “armamentu nuklear sofistikatua eraikitzeko gutxienezko oinarria” bazuela azpimarratu du.

Ipar Koreak gaur adierazi du Obamak herrialdea erasotzea erabakitzen badu, arma nuklearrekin AEBen kontrako ekintza militarrak hasiko dituztela.

Kanal hauetan artxibatua: Ipar Korea  |  AEB  |  Arma nuklearrak  |  Armagintza  |  Energia nuklearra
Azkenak

Ipar Korea kanaletik interesatuko zaizu...
Rafael Poch-de-Feliu
"Txina munduan hoberen gobernatutako herrialdetakoa da, esatea gogorra iruditu arren"

Munduan barrena ikusten duena kontatzen digu Rafael Poch-de-Feliuk, sakontasunez eta ukitu bereziz. Jot Down aldizkarian irakurri diogu ondorengo elkarrizketa eta Larrunera ekartzea merezi duela iruditu zaigu. Biziki eskertzen diegu argitaratzeko baimena eman izana. Alemania, Txina eta Errusian ibili da batez ere eta hangoak aletzen ditu ondorengo lerroetan, komunikazioaren bozgorailu nagusienetan azaltzen direnetatik desberdin. Paperean argitaratzeko orduan genituen espazio arazoak tarteko, zatiren batzuk kendu egin ditugu. Itzulpena Nagore Irazustabarrenak egin du.


2013-03-05 | Martin Vicioso
The Pirate Bay Ipar Koreatik?

Torrent zerbitzuen erreferentzia den The Pirate Bay webguneak hemendik aurrera Ipar Korean hartuko du ostatu. Hori jakinarazi dute euren blogean. Lehengo astean aditzera eman zuten Norvegiatik eta Kataluniatik egingo zutela lan, baina copyrightaren aldekoen presioak Norvegiako Alderdi Piratak euren babesa baztertzea eragin zuen. Oraingoan, berriz, Ipar Koreatik egingo dute lan, antza denez, ‘Lider Gorenak’ berak gonbidatuta. Erabiltzaile batzuen ustetan albistea ez da egia, webguneak egindako txantxa bat baizik.


2013-01-04 | Josu Urtubia
AEBek “ekintzekin” neurtuko dituzte Ipar Korearen pausoak eta “ez hitzekin”

Kim Jong-un Ipar Koreako presidenteak bi Koreak batzeko aukerari buruz egindako adierazpenei erantzun diete AEBek: “Ikusten ditugun ekintzekin baloratuko dugu Ipar Korearen jarrera eta ez entzuten ditugun hitzekin”.


2011-12-19
Ipar Koreako buruzagi Kim Jong Il hil da

Kim Jong Il larunbatean hil zen, 69 urte zituela. Parte mediku ofizialak dio kolapso fisiko-mental baten ondorioz hil dela; adituek azaldu dutenez, bihotzekoak eman zion Ipar Koreako buruzagiari. Haren oinordekoa bere seme Kim Jong Un izango dela iragarri du KCNA agentziak.