Iñigo Albisu Algeciraseko espetxetik libre atera da, 11 urteko zigorra beteta

  • Etxerat elkarteak jakinarazi duenez, 11 urteko espetxe zigorra osorik bete ostean libre atera da astelehen goizean Algecirasko (Cadiz) espetxetik.


2018ko apirilaren 23an - 13:35
Iñigo Albisu (zutik erdian) Algecirasko presondegi atarian senide eta lagunez inguratuta. (Argazkia: Etxerat)

Albisu donostiarra 2007an Britainia Handiko Sheffield hirian atxilotu zuen polizia ingelesak eta ondoren Espainiari entregatu. Madrilgo Auzitegi Nazionalak 11 urteko espetxe zigorrera kondenatuta, zigorra osorik bete arte eduki dute preso, azken aldian sorterritik 1.100 kilometrora dagoen Algecirasko espetxean. Gaur, astelehena 23, goizean espetxeko zuzendaritzak libre utzi duenean atarian zain zeuzkan senide eta lagunak.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskal preso politikoak
Presoen Euskara Irakasleen Taldeak agur esan du

Badira sei-zazpi urte kartzelan dauden presoek euskara ikasteko duten eskubidea bermatzeko helburuarekin, lanean aritu den euskara-irakasleen sare bat: Presoen Euskara Irakasleen Taldea.


2024-04-24 | Estitxu Eizagirre
'Zenbat lo' liburua aurkeztu dute Asteasun
Kartzelako hormak zeharkatzen dituen ama-alaben arteko harremana hitz eta iruditara eramana

Nekane Txapartegi Suitzako kartzela barrutik eta alaba kanpotik, elkarri hamaika modutara maitasun mezuak helarazten. Horra Txalaparta argitaletxeko Zenbat lo liburuak jaso duen historia, Iraitz Lizarragaren hitzetan eta Izaro Lizarragaren ilustrazioetan. Iragan hurbileko... [+]


Sortuko sei kide epaituko dituzte euskal presoei "ongi etorri" ekitaldiak antolatzeagatik

Espainiako Auzitegi Nazionaleko Manuel Carcía Castellón epaileak sei pertsona epaituko ditu Ongietorrien auzian: Antton López Ruiz Kubati, Kai Saez de Egilaz, Pipe San Epifanio, Haimar Altuna, Oihana Garmendia eta Oihana San Vicente. Guztiak Sortuko kideak... [+]


26 urteko espetxealdia atzean utzita aske da Iñaki Garces otxandiarra

Astelehenean jakinarazi du albistea Etxerat elkarteak. Otxandioko preso politikoa baldintzapeko askatasunean zegoen 2023ko martxoaz geroztik.


Eguneraketa berriak daude