Etxerat elkarteak jakinarazi duenez, 11 urteko espetxe zigorra osorik bete ostean libre atera da astelehen goizean Algecirasko (Cadiz) espetxetik.
Albisu donostiarra 2007an Britainia Handiko Sheffield hirian atxilotu zuen polizia ingelesak eta ondoren Espainiari entregatu. Madrilgo Auzitegi Nazionalak 11 urteko espetxe zigorrera kondenatuta, zigorra osorik bete arte eduki dute preso, azken aldian sorterritik 1.100 kilometrora dagoen Algecirasko espetxean. Gaur, astelehena 23, goizean espetxeko zuzendaritzak libre utzi duenean atarian zain zeuzkan senide eta lagunak.