Ikasleek murrizketen kontrako greba eguna dute gaur

  • Hego Euskal Herriko ikasleek bat egin dute Espainiako Gobernuak onartutako murrizketen aurka deitutako greba egunarekin. Ikasle Abertzaleak taldeko kideek azaldu dute "Estatuko gainontzeko nazio zapalduetako ikasle mugimenduekin batera" salatuko dituztela "inposatutako erreformak", eta "Euskal Herriak behar duen hezkuntza" aldarrikatuko dutela.


2012ko urriaren 11n - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Galiziako ikasleek ere bat egin dute greba deialdiarekin.

Euskal Herriko, Herrialde Katalanetako, Galiziako eta Espainiako ikasleak deitu dituzte grebara. Deialdi bateratua egitearen alde honako erakundeak agertu dira: Ikasle Abertzaleak, SEPC Sindicat d'Estudiants dels Països Catalans,Yesca, SAT Sindicato Andaluz de Trabajadores, AGIR, Jaleo, Darréu, Estudiants Independentistas y Revolucionarias d'Aragon, Liga Estudantil Galega eta Regüelta Cantabria. 

Ikasle mugimenduetako ordezkariek salatu dute Espainiako Gobernuaren erabakiak "inongo lotsarik gabe" aplikatzen ari direla administrazioetako gobernuen babesarekin, eta Europako Batasunak "inposatutako" neurriekin herritarrak babesik gabe daudela.

- Grebari buruzko Twitter kontua.

- Gaurko deitutako mobilizazio guztiak.


Azkenak
Ei politikariak, “pope” akademikoek esaten badizuete, aktibatuko al zarete behingoz?

Behetik gorako komunikazioetan ez da erraza mezuen garrantzia transmititzea eta makinaria politikoa aktibatzea. Askotan, gure mezuak "belarri batetik sartu eta bestetik atera" egiten direla sentitzen dugu. Beraz, gaurkoan, nazioarteko ikertzaile ospetsu batzuek... [+]


Mundu mailako lapurra

Azeria kanido bat da, otso eta txakurren familiako haragijalea. Animalia zuhur, maltzur eta argiaren fama dauka, eta ez alferrik! Ez da indartsuena izango, baina beti moldatzen da han eta hemen, mokaduren bat lortzeko.


2024-04-29 | Jakoba Errekondo
Pagoaren kontuak

Geroxeago baina hemen da. Inguruan dituzten gainontzeko zuhaitzak baino beranduago janzten dira pagoak (Fagus sylvatica). Bizitzeko baldintza “gogorragoak” nahi izaten ditu: toki hezeak eta freskoak. Baina izotzari beldurrak bizi da.


2024-04-29 | Garazi Zabaleta
Elkea
%100 Amezkoako garagardo ekologikoa, olibondoak eta beste

Elkea proiektuan produktu asko eta desberdinak ekoizten ditu David Ruiz de Galarreta Azpilikueta ekoizle amezkoarrak. Olibondoekin hasi zen, baina fruta arbolek, lekaleek eta zekaleek ere beren tokia egin dute proiektuan urteotan. Eta, orain, jarduera berri bat gehitu die... [+]


Iñaki Soto. Erredakzioko kazetaritza ardatz
"Gure Herriaren etorkizuna eta hizkuntzarena batera joango dira"

25 urte beteko ditu aurten Gara egunkariak. Ez da erraz izan. Teknologiak ekarritako iraultzari neurria hartuagatik ere, Espainiako auzitegietako epaileek erabakitako oztopo arbitrarioek egunean eguneko jarduna baldintzatu dute. Mirari hutsa, Iñaki Soto zuzendariaren... [+]


Eguneraketa berriak daude