Martxoaren 11an hasiko da gaeliko irlandarraren aldeko Rith ekimena. Irlandako osoa goitik behera zeharkatuko du astebetez; Belfastetik Kerryra. Guztira, 500 kilometro baino gehiagoko ibilbidea antolatu dute bosgarren ediziorako. Rith hitzak “korrika egin” esan nahi du eta Korrikan egiten den bezala, lekuko bat daramate ibilbide guztian zehar eta barruan daraman mezua ekitaldi amaieran irakurtzen da.
Rith lasterketa 2010ean egin zen lehen aldiz eta bi urtean behin egiten da. Bertara joan ezin dutenek baina sostengua adierazi nahi duen orok badu modua horretarako: www.rith.ie webgunean ekarpen ekonomikoa egin dezakete.
Gaelikoa egun egoera larrian dago, erabilerari dagokionez batez ere, Irlandako errepublikan hizkuntza ofiziala izan arren. 130.000 inguru dira Irlandako gaelikoa lehen hizkuntza dutenak, gehienbat mendebalde urruneko landa giroan; komunitate txikiak ere badira Irlandatik kanpo.
Rith 2016 | 4-14 Márta 2016 - Bígí Linn
Rith 2016 4-14 Márta 2016. Bígí Linn Seo físeán curtha le chéile ón Rith i 2010, 2012 & 2014
Posted by Rith on Tuesday, February 2, 2016
Soziolinguistika Klusterrak antolatuta 2024ko Euskal Soziolinguistika Jardunaldia egin berri da Gasteizen apirilaren 23an. Azken urteetan euskararen eta katalanaren alde eta aurka agertu diren diskurtsoak izan ziren ardatz. Onintza Legorburu, Xan Aire eta Mikel Peruarena aritu... [+]
Judith Bilelo Biachó gure artean izan zen iragan udazkenean, Garabideren Aditu programaren karietara. Ekuatore Ginean jaioa (Malabo, Bioko, 1975), bubi etniako kide da, bubiera hiztun eta hizkuntzaren aldeko militantea. Iraganaz bezainbat mintzo da orainaz, geroari... [+]
Carolina Gandulfo doktorea. Argentinan jaioa, Ipar-ekialdeko Unibertsitate Nazionaleko Humanitate Fakultateko irakaslea. Iragan udazkenean Garabidek gonbidaturik egonaldia egin zuen gure artean, eta mintzatu zitzaigun Argentinako guaranieraz. Ikastetxe bateko esperientzia... [+]