argia.eus
INPRIMATU
Igandean hasiko da Rith lasterketa: gaelikoaren aldeko Korrika
  • Martxoaren 11an hasiko da gaeliko irlandarraren aldeko Rith ekimena. Irlandako osoa goitik behera zeharkatuko du astebetez; Belfastetik Kerryra. Guztira, 500 kilometro baino gehiagoko ibilbidea antolatu dute bosgarren ediziorako. Rith hitzak “korrika egin” esan nahi du eta Korrikan egiten den bezala, lekuko bat daramate ibilbide guztian zehar eta barruan daraman mezua ekitaldi amaieran irakurtzen da.

Miren Osa Galdona @Mirentx_U 2018ko martxoaren 09a

Rith lasterketa 2010ean egin zen lehen aldiz eta bi urtean behin egiten da. Bertara joan ezin dutenek baina sostengua adierazi nahi duen orok badu modua horretarako: www.rith.ie webgunean ekarpen ekonomikoa egin dezakete.

Gaelikoa egun egoera larrian dago, erabilerari dagokionez batez ere, Irlandako errepublikan hizkuntza ofiziala izan arren. 130.000 inguru dira Irlandako gaelikoa lehen hizkuntza dutenak, gehienbat mendebalde urruneko landa giroan; komunitate txikiak ere badira Irlandatik kanpo.

 

 

Rith 2016 | 4-14 Márta 2016 - Bígí Linn

Rith 2016 4-14 Márta 2016. Bígí Linn Seo físeán curtha le chéile ón Rith i 2010, 2012 & 2014

Posted by Rith on Tuesday, February 2, 2016