Igandean aterako da aurtengo lehen maskarada

  • Igandean, otsailaren 10ean, Zihigan urteko lehen maskarada ospatuko da. Azken bi urteetan, ezbeharrak tarteko, normalean baino gutxiago izan ziren. Aurten, berriz, ohiko erritmora bueltatzea espero dute, otsaila eta maiatza bitartean hamahiru ekitaldi emango baitituzte Gamere-Zihigako gazteek.


2013ko otsailaren 08an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37
Aurten Maskarada normaltasunez bizi ahal izango da (Argazkia: Oier Araolaza/dantzan.com)

2011n eta 2012an zenbait emanaldi bertan behera gelditu ziren, bi gertakizun tragiko bat direla-eta. 2013an normaltasunera bueltatuko dira, eta Zuberoako hamabi herritan aterako dira igandez igande. Zihigan hasi eta Gameren bukatuko dira, eta tartean Ligi-Atherei, Arrokiaga, Altzürükü, Atharratze, Barkoxe, Zalgize, Aloze-Ziboze-Onizegaine, Larraine, Urdiñarbe, Lakarri eta Ozazen arituko dira.

Gazteak izaten dira maskaradak antolatzeko ardura hartzen dutenak. Horregatik, zaila izaten da halakoak aurrera eramatea, azken batean, herri txikiak dira eta denen parte-hartzea ezinbestekoa da. “Gorrien” multzoko Zamaltzainek, Txerreroek, Kantiniersek, Gatuzainek eta Entseinariek dantza teknika aurreratuak behar dituzte. “Beltzen” koreografiak askoz ere basati eta zalapartatsuagoak dira.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Zuberoa
2024-09-11 | Euskal Irratiak
Elorri Arkotxa
“XIX. mendeko gutunen bidez, Xiberoako garaiko gizartea ezagutu nahi izan dut”

XIX. mendearen bukaeratik Lehen Mundu Gerrara arte xiberotarrek gutun bidez ukandako komunikazioa ikertu du Elorri Arkotxak Nafarroako Unibertsitate Publikoan eginiko tesian.


2024-08-28 | Euskal Irratiak
Mauleko espartingileek udako sasoi txarra ukan dute

Espartingileek ez dute nahi beste saldu uztailean eta ekainean. Turismoak beheiti egin du uda honetan Ipar Euskal Herrian eta supermerkatuek espartina gutxiago manatu dituzte.


2024-07-16 | Euskal Irratiak
Sébastien Castet
“Euskaldun gehiago bada, baina euskaldunak gero eta giro frantsesdunago batean bizi dira”

Mugaz gaindiko uda ikastaroak abiatu dira astelehen honetan ostiralera arte irauteko Baionan eta Hizkuntza Politika berrirako urratsak Ipar Euskal Herrian aztertuko da.


Ospitalepeko zigor-sarekada oroimenean

Ospitalepea, 1944ko ekainaren 27a. Soldadu alemaniarrek sarekada egin zuten Zuberoako 80 biztanle inguruko herri txikian. Zortzi lagun hil zituzten zigor-ekintzan eta hemeretzi atxilotu, guztiak zibilak; horietatik bederatzi deportatuko zituzten eta kontzentrazio esparruetatik... [+]


2024-06-03 | ARGIA
Atharratzeko Prefosta elkarteari pintaketa homofobikoak egin dizkiote

LGTBIQ+ kolektiboaren ikusgarritasuna sustatzen duen Bekat'uros jaialdia antolatzen du Prefosta elkarteak. Salatu dutenez, "lan horren kontrako eraso" izan dira tindaketak. Elkarretaratzea egingo dute astelehenean.


Anne-Marie Lagarde. Matriarkatuaz (eta biziaz)
“Zukak puruki ezabatzen du sexu identitatea eta, hikak, aldiz, eraikitzen”

Matriarkatuaz doktore tesia egina da Anne-Marie Lagarde eta, gurean, gaiari buruzko espezialista egina da. Batean prima, bestean kadet, gure herrietako matriarkatua zertan zen deskribatu eta interpretatu digu, munduan diren formula matriarkalen berri emanez, eta bere historia... [+]


2024-05-02 | Ainize Madariaga
Maskaraden hegaletan

Lehentze franko ditu Pagolako maskaradak: lehentze da Pagola herriak maskaradak ematen dituela; lehentze ere da Kabana pertsonaia neska batek jokatzen duela; lehentze ere da maskaradako txirulariak oro neskak izan direla, Urdiñarbeko barrikaden denboran; lehentze da... [+]


2024-04-18 | Euskal Irratiak
Tulalaika besta, Xiberoako ikastolei bultzada emateko

Hirugarren urtez Xiberoako ikastolei bultzada emanen die Tulalaika bestak.


2024-03-16 | Leire Artola Arin
Oihana Larrandaburu, Xiberoko ikastola:
“Pentsatuko ez genituen elkarte eta herriek hartu dituzte kilometroak Xiberoan”

Ostiral goizaldean igaro zen Korrika Zuberoatik, eta denbora tarte txikia egin bazuen ere, balio izan du erakusteko euskararen aldeko atxikimendua handituz doala, eta gazteak indartsu datozela. “Ikastolatik kanpo euskarazko aktibitateak egitea konplikatua da, baina... [+]


Laborariek protesta burutu dute Mauleko hiltegiaren alde

Lekuko laborarientzat ezinbestekoa den Mauleko hiltegia mehatxaturik izanik, elkartasuna adierazteko mobilizazioa burutu dute hamarnaka laborarik. Orokorkiago, egunez egun zabalduz segitzen du laborarien protestak, eta Bruselan izan dute ostegun honetako hitzordu nagusia,... [+]


2024-01-10 | Euskal Irratiak
%10 hazi da Iparraldean Hazkurri Bankuak jaso duen elikagai galdea

Ipar Euskal Herriko biztanleriaren %12 pobrezian bizi da. Hori dio INSEE Frantziako estatistika institutuak iragan urrian egindako ikerketa batek. Horrek erran nahi du gure lurraldeko 35.000 herritar 1.102 euro azpiko hilabete sariarekin bizi direla.


2023-12-12 | Usurbilgo Noaua
“Usurbildarren eta xiberotarren arteko harremanak aurrera darrai”

Usurbilgo eta Aginagako koadrila urtero moduan xiberotarrekin bildu zen Urdiñarben abenduko lehen asteburuan. Seaskako integrazio batzordearen aldeko elkartasun afaria prestatzen aritu zen.


2023-12-01 | Euskal Irratiak
Maskarada bueltan da Pagolan ehun urteren ondotik

Xiberoa eta Baxe Nafarroa artetik jalgiko da aurten maskarada. Ehun urteko etenaldiaren ondotik, xiberotar usaia berreskuratuko dute aurten Pagolako gazteek.


Eguneraketa berriak daude