Kontsulta jarri beharko dut martxa honetan. 2007ko urrian erreportajea idatzi nuen Hego Euskal Herrian jaioberriaren izenaren sexuarekin eta grafiarekin dauden arau zorrotzei buruz (malguagoak dira Iparraldean), eta oraindik zalantzaz beteriko iruzkinak jasotzen ditu erreportajeak Interneten, seme-alabarentzako aukeraturiko izena jarri ahalko ote duten galdezka.
Guztira hamaika iruzkin zenbatu ditut, gehientsuenak izenaren sexuarekin kezkatuta. 36 urteko emakumeak galdetzen du ea “nola demontre” idazten den bere izena, Isortze ala Izortze; Igorrek bere alaba Amets deitzea defendatzen du (Euskaltzaindiaren arabera, mutil izena); Iraitz mutil ala neska izena al den jakin nahi du Nuriak, bietara irakurri baitu Euskaltzaindian, eta kezkatuta dago alabari jarri ahalko dion; Maren deiturak zein sexu duen jakin nahi du Garbik; semeari Lur jarri nahi dio Araitzek, eta arduratuta dago: “Euskaltzaindiaren izendegian emakume izena dela agertzen bada ere ezin al da ezer egin? Herriko epailearen esku utzi behar al dugu erabakia? Ez al dugu beste aukerarik?”…
Erreportajearen konklusioa horixe izan zen: Euskaltzaindiaren izendegia kontsultatzen dute erregistro zibileko langileek, izenaren grafia eta sexua zehazteko, baina magistratuak du azken hitza, eta beraz, askotan magistratuaren senaren araberakoa da epaia. Lur mutilari jartzeak zein kalte ekar dezake? Non dago muga?… Umea legez babesteko eta nahasmen burokratikoak saihesteko egiten omen da, baina gaur egun oraindik buruhauste asko sortzen dituen konpondu gabeko gaia da, irakurleen galderei erreparatuta.
Erreportajea: Alabak ezin Amets izan eta semea ezin Izar deitu.
Cristina Rodríguez Ruiz epaileak galarazi egin zien guraso batzuei beren seme jaioberriari Ilargi izena jartzea, argudiatuz neskentzako izena dela. Gurasoen iritziaren aurka, Jon izena jarri zion EiTBk informatu duenez.
2011n ikuspegi binarioan (gizonak eta emakumeak) oinarritutako izendegia argitaratu zuen Euskaltzaindiak. Generorik ez duten euskarazko ehunka izenei izaera aldarazi eta ordutik familia askoren buruhauste eta oztopo bilakatu da sailkapen hori. Kritika andana jaso ostean,... [+]
Euskaltzaindiak 2001etik aurrera sexuaren araberako bereizketa finkatu zuen izenetan baina IKAren Deklinabidea aplikazioa garatzen ari nintzela salbuespenak badirela konturatu nintzen. Badaude Euskaltzaindiaren gizonezkoen eta emakumezkoen ponte-izenen zerrendetan, bietan,... [+]
Euskaltzaindiak adierazi du aurki Ministerioarekin euskal izendegiarentzat “bestelako bideak asmatzeko” harremanak hasi nahi dituela.
Izenek egungo biko genero-sistema zelan erreproduzitzen duten azaltzeko, Saioa Iraola Urkiola Bilgune Feministako kideak akordura ekarri ditu Idurre Eskisabel Larrañaga kazetari eta antropologo beasaindarraren berbak. Eskisabelek esaten duenez, "egunerokotasunean,... [+]