'Handia' Goya sarien kategoria nagusietan irabazle izateko hautagai da

  • Aitor Arregik eta Jon Garañok zuzendutako filma da Espainiako zine akademiak ematen dituen sarietarako hautagai nagusietako bat: film onenaren saria irabaz dezake, baita zuzendari onenari eta gidoi onenari ematen zaiena ere.

Gorka Bereziartua Mitxelena @boligorria
2017ko abenduaren 13a
Eneko Sagardoyk aktore berri onenaren saria irabaz dezake Altzoko Handiaren azalean sartuta egin duen lanagatik.

Eneko Sagardoyk ere aukera dauka aktore berri onenaren saria irabazteko, Altzoko Handiaren azalean sartuta jokatu duen paperarengatik.

Handia-k Goya sarietako kategoria nagusi ia guztietan dauzka irabazteko aukerak: film onena izateko lehian dago, zuzendari onenaren saria ere eskuratu dezakete Arregik eta Garañok, baita gidoi onenarena ere.

Sari teknikoagoetako azken hautagaien artean ere badago: argazkia, produkzio zuzendaritza, musika, muntaia, soinua, zuzendaritza artistikoa, jantziak, makillajea eta efektu bereziak, besteak beste, guztira hamahiru Goya lortzeko lehian sartu da.

2015ean proposatu zuten lehenbiziko aldiz euskarazko film bat Goya sarietan film onena izateko. Garañok berak Jose Mari Goenagarekin zuzendu zuen Loreak filmak ez zuen saririk eskuratu orduko hartan.

Handia-k lortu duen izendapen sortaz gain, beste euskal film bat ere albiste da Goya saria lortzeko lasterketan: Juanba Berasategik zuzendu zuen azken filma, Nur eta herensugearen tenplua, animaziozko film onena izateko hautagaien artean dago.

2018ko otsailaren 3an jakinaraziko dituzte saridunak.

Kanal honetan artxibatua: Handia filma

Handia filma kanaletik interesatuko zaizu...
Noiz aukeratu batua eta noiz euskalkiak?

Abenduak 8, Durangoko Azokan, Irudienean, lau mahaikide bildu dira galdera horri erantzutera. Olatz Beobidek, Jon Garañok, Patxo Telleriak eta Paul Urkijok ikus-entzunezkoetan bataren edo bestearen alde egiteko hainbat arrazoi azaldu dituzte. Egia esan, euskararen molde bat eta bestea ez dituzte mutur banatan jarri, borrokan, nahasian ere erabiltzen dituzte haien lanetan, eta batik bat fikziozko lanetan, jolas egiteko erreminta bikaintzat dituzte.


2018-01-11 | Euskal Irratiak
'Handia' filma hilabete honetan proiektatuko dute Ipar Euskal Herriko zinema geletan

'Handia' filma Ipar Euskal Herriko zinema geletan estreinatuko dute urtarrilaren 15ean. Orotara 10 pasaldi izanen dira, hilaren 24a bitartean, beste hainbeste herrietan.


"Ahoz ahokoa ahalbidetzen ari da egunez egun 'Handia'k zifra onak mantentzea"

"Ostiralean Handia estreinatu zenean ongi funtzionatu zuen, baina ez modu ikusgarrian; bat-batean larunbatean izugarrizko datuak iristen hasi ziren, eta igandean are datu hobeak; ilara handiak herrietan, sarrerak agortuta areto batzuetan, txaloak hainbat emanaldiren amaieran… eta gu txoratzen", kontatu digu Jon Garaño zuzendariak.


Desastrearen, emakumeen eta 'Handia'-ren Zinemaldia

James Francoren Urrezko Maskorra, Anahí Berneriren eta Sofía Galaren zilarrezkoak eta Handiak jaso duen Epaimahaiaren Sari berezia dira aurtengo palmares ofizialeko puntu nabarmenenak.


Sail Ofiziala, kritika | 'Handia': hazten jarraitzen dute

Pelikula anbiziotsua egin dute Garañok eta Arregik. Anbiziotsua, hitzaren zentzurik onenean.


"Gizon altu sinesgarri bat nahi genuen, ez munstro bat"

Migel Joakin Eleizegi Altzoko Handiaren eta haren anaia Martinen arteko harremanak eta bizipenek harilkatzen dute "Handia", Donostiako Zinemaldiko Sail Ofizialean lehiatzeko hautatua. Errealitatea eta mitoarekin jolasteaz, errelatoaz, pertsonaien psikologiaz, erronka teknikoez… aritu gara filmaren zuzendariekin.


Abian da Zinemaldia: 'Handia'-k eragin du ikusmina, 'Fe de etarras'-ek polemika

Ostiral honetan abiatuko da Donostiako Nazioarteko Zinemaldiaren 65. Edizioa. Wim Wenders zuzendariaren Submergence filmak irekiko du Sail Ofiziala, zeinean lehiatuko den Aitor Arregi eta Jon Garañoren Handia filma.


2017-09-06 | Gaizka Izagirre
'Handia' filmaren aurrekariak: erraldoiak zineman

Jon Garañok eta Aitor Arregik zuzenduko duten filmetik abiatuta, zineman ahaztezinak bilakatu diren erraldoiak gogorarazi nahi ditugu.


'Handia' filmak dagoeneko badu eragina Altzon egiten diren inbertsio turistiko publikoetan

200.000 euro jarriko ditu Gipuzkoako Foru Aldundiak, besteak beste, Altzoko Handiari buruzko Handia filmak erakarriko dituen bisitari kopuruari harrera egiteko egitasmoentzat.


Euskal Herriko 14 film Zinemaldian, erdia baino gehiago euskaraz

Zinemaldiak asteazken honetan aurkeztu du aurtengo festibalaren Euskal Herriko eskaintza: etxeko bi ekoizpen izango dira Sail Ofizialean eta 14 filmetatik 8 dira euskaraz osorik edo hein batean.


Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude