Hamar alkatetik zortzi gizonezkoak izanen dira Hego Euskal Herrian

  • Udaletako aginte postuetan emakumeen presentzia txikia izanen da hurrengo lau urteetan Hego Euskal Herrian. Hamar alkatetik bi baino ez dira izanen emakumeak.


2015eko ekainaren 24an - 06:48
Mapak erakusten duen moduan, berdintasunaren alorrean egiteko asko dago Hego Euskal Herriko udaletan (iturria: EITB).

Eitb.eus-ek argitaratu ditu datuok, infograma batekin batera, Espainiako Gobernuko Administrazio Publikoetarako Estatu Idazkaritzaren Alkateen Errolda aztertuta.

Hauteskundeetako zerrendaburuen artean %32,58 ziren emakumeak, baina kopuru hori jaitsi egin da hauteskundeen ondoren. EAEn udal guztietatik laurden bat gobernatuko dute emakumeek. Eta Nafarroan berriz, kopurua are txikiagoa izanen da: udalen %21,15ean izanen da emakumea alkate.

Berdina gertatu da hiri handien kasuan. EAEko hamar hiri handienetako udaletan, esaterako, bik soilik izanen dute emakumezko alkatea.

Udalen datuek ez dute Hego Euskal Herriko demografiarekin bat egiten, bai Nafarroan eta Baita EAEn populazioaren erdia baino gehiago emakumeak baitira.

Portzentajeek erakusten dutenez, badirudi alderdi politikoek, orokorki, ez dutela udalen osaketan parekotasun eraginkorraren hautua egin. Urrun dago oraindik instituzioetan emakumeen eta gizonezkoen presentzia berdintzeko helmuga.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Udal eta foru hauteskundeak 2015
Uxue Barkos
"Nafar gizartean aldaketa sakona gertatu da"

Nafarroako Parlamentuko zarata politikotik at, Uxue Barkos lehendakariak gizartea lasai dakusa. “Kalera ateratzen bazara, jendea lasai ikusten duzu, lasaitasunez hartzen dute azken lau urteotan  gizartean gertatu den aldaketa sakona”, adierazi du Barkosek,... [+]


2018-12-14 | Mikel Asurmendi
Aldaketaren aldeko politika gauzatzen jarrai liteke Nafarroa Garaian

Nafarroako Foru hauteskundeak maiatzean izanen dira. EiTB Focusek egindako inkesta baikorra da oro har, gaur egun, Nafarroako Gobernuan ari den koalizioarentzat. Iruñeko Udalean ordea, egungo gobernuaren jarraipena kolokan liteke.


Ahal Duguko zuzendaritzaren kontrako bide legalak hartuko dituela iragarri du Laura Perez parlamentariak

Nafarroako Ahal Duguko bozeramaile ohiak bere kontra abiatutako prozesua salatu, eta aldaketa arriskuan ez dagoela azpimarratu du.


2017-10-12 | Andoni Mikelarena
'Euskara Ofiziala Nafarroa Osoan' kanpaina abiatu du Kontseiluak

Eremu mistoko hainbat herritan egingo dute kanpaina. Herritarrak instituzioei zonifikazioarekin amaitzeko eskabidea egitera bultzatu nahi dituzte.


2017-09-06 | Guaixe .eus
Nafarroako Parlamentuak Altsasuko auziko fiskaltzaren eskaerarekin "erabateko desadostasuna" azaldu du

Nafarroako Parlamentuko Bozeramaileen Batzordeak ferietako liskarragatik auzipetutako gazteen kontra fiskaltzak egindako zigor eskaeren aurka egin du.


Eguneraketa berriak daude