Mugimendu anarkistaren aurkako polizia operazioa abian Katalunian

  • Espainiako Auzitegi Nazionalaren aginduz, mossoek mugimendu libertarioaren aurkako operazioari ekin diote astearte goizaldean. Kasa de la Muntanya, 25 urte okupatuta daramatzan etxe historikoa, Poble Sec eta San Andreuko ateneoak eta hamabost etxebizitza partikular inguru miatu dituzte.


2014ko abenduaren 16an - 10:04
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37
300 poliziako unitatea sartu da astearte goizeko 5etan Gracia auzoko Kasa de la Muntanyara. (Arg: Directa)
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

300 poliziako unitatea sartu da astearte goizeko 5etan Gracia auzoko Kasa de la Muntanyara. Directak jakinarazi duenez, bizilagunen mugikorrak, ordenagailuak eta gailu informatikoak konfiskatu dituzte.

Gutxienez hamalau lagun atxilotu dituzte mossoek. "Pandora" izeneko operazioa Espainiako Auzitegi Nazionaleko Javier Gomez Bermudez epaileak jarri du martxan, eta “izaera anarkistadun erakunde terroristak desegitea” du helburu.

8:00etan Travessera de Dalt bidea itxi dute 50 pertsona inguruk, gertaeren aurkako protesta gisa, baina segituan sakabanatu ditu poliziak. Directaren arabera, gerturatzen diren kazetari guztiak identifikatzen ari da polizia.

Madrilen ere ari da polizia miaketak egiten, eta pertsona bat atxilotu dute, Berriak jaso duenez.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Anarkismoa
2022ko ekainaren 8
Voltairine de Cleyre
Anarkista, besterik ez

2022ko maiatzaren 24
Indarkeria matxista. Zer egin erasoa gauzatu duten pertsonekin?
Eraso matxisten kudeaketari buruzko hausnarketak, begirada anarkistatik

2021eko abenduaren 17
Kanaria Handiko Maizterren Sindikatua
Porlanak irentsitako uhartean, auzoetatik birjabetza ereiten

Eguneraketa berriak daude