Grande-Marlaskak galiziera "dialekto" gisa deskribatu zuenekoa

  • Fernando Grande-Marlaska Espainiako Barne ministro berria polemika-iturri izan da izendatu zutenetik, epaile zenean tortura kasuak ikertu ez zituelako besteak beste. Gutxiago aipatu da hizkuntza gutxituekin duen jarrera, baina Galizian behintzat, zenbaitek gogoan dute.

Grande-Marlaska, Espainiako Barne ministro kartera eskuetan duela (argazkia: Moncloa).

2018ko ekainaren 13an - 11:42

Sermos Galiza hedabideak argitaratu duen albiste batek azaltzen duenez, 2008. urtean Marlaskak galiziera “dialekto” gisa deskribatu zuen.

Lau independentista galiziarren kontrako epaiketaren instrukzio-fasean izan zen. Nós-Unidade Popular alderdi ezkertiar iraultzaileko kideak auziperatu zituzten Espainiako erregearen argazki bat erretzeagatik.

Akusatuek epaiketan galizieraz deklaratu nahi zutela adierazi zuten eta eskari horri erantzunez probidentzia bat idatzi zuen Marlaskak. Dokumentu horretan, honakoa irakurtzen da: “Dialekto galiziarrarentzat interpretea jartzeko eskariari dagokionez, epaitegi honek arduratzen den enpresari dagoeneko eskatu dio”.  

 


Irakurrienak
Matomo erabiliz
#2
#3
Olaia Salazar Urrutia
#4
#5
Barbara Miller
Azoka
Azkenak
Ei politikariak, “pope” akademikoek esaten badizuete, aktibatuko al zarete behingoz?

Behetik gorako komunikazioetan ez da erraza mezuen garrantzia transmititzea eta makinaria politikoa aktibatzea. Askotan, gure mezuak "belarri batetik sartu eta bestetik atera" egiten direla sentitzen dugu. Beraz, gaurkoan, nazioarteko ikertzaile ospetsu batzuek... [+]


Mundu mailako lapurra

Azeria kanido bat da, otso eta txakurren familiako haragijalea. Animalia zuhur, maltzur eta argiaren fama dauka, eta ez alferrik! Ez da indartsuena izango, baina beti moldatzen da han eta hemen, mokaduren bat lortzeko.


Eguneraketa berriak daude