Giza eskubideak nazioarteko merkataritzaren gainetik: oztopoz betetako helburua

  • Urriaren 23tik 27ra Genevan egin da hirugarren lan saioa –2015 eta 2016koen ostean– transnazionalen giza eskubideekiko erantzukizuna arautzeko. Helburu hori betetze aldera, itun lotesle bat sortzeko NBEren agindua du gobernu arteko lantalde batek; ez da erronka erraza, besteak beste Europar Batasuna prozedura zango-trabatzen ari delako. Lantaldearen bileran izan zen Erika González, OMAL multinazionalen behatokiko (OMAL) ikertzailea, eta hark eman digu Genevako saioaren berri.

Unai Brea @unaibrea
2017ko urriaren 31
Transnazionalen giza eskubideekiko ardura finkatzeko lantaldea, NBEren Genevako egoitzan.

2014an lantaldea eratzea onartu zenetik hirugarren saioa izan da hau. Zer erabaki da?

Funtsean, prozesua aurrera doala. Horrek esan nahi du laugarren lan saioa egingo dela 2018an, oraindik zehaztu gabeko datan. Konpromisoa hartu da lau hilabete lehenago aurkezteko transnazionalek giza eskubideekiko duten erantzukizuna finkatuko duen dokumentuaren zirriborroa, ondoren lan saioan eztabaidatzeko. Aurrera jarraituko da beraz, baina ez oztoporik gabe.

Zirriborro horren ildo nagusiak zeintzuk izango diren esaterik badago?

Lantaldeko presidentzia duen Ekuadorrek agiri bat aurkeztu du, itunak jaso beharko lituzketen elementuak aipatuz. Aipagarrienetako bat da –azken hamarkadetan ez baita horrela izan– giza eskubideak merkataritza eta inbertsiorako nazioarteko arauen gainetik jartzen dituela. Horrek aurkako erantzun ugari eragin du; Mexikoko ordezkaria, konparazio baterako, oso tematuta zegoen hierarkikoki giza eskubideak gainetik egin behar luketela ukatzen.

Beste elementu aipagarri bat da bereziki azpimarratzen dela ituna enpresa transnazionalei baino ez dagokiela.       

Europar Batasuna indarrez aritu omen da horren kontra.

Bai, balizko itun batek enpresa guzti-guztiei eragitea eskatzen dute, nahiz eta gaian aditu askok hamaika aldiz nabarmendu duten transnazionalak direla, hain zuzen, giza eskubideekiko betebeharrei izkin egiteko erraztasun handiena dutenak.

 

 

"Azken 40 urteetako aurrekariek erakutsi dute estatu indartsuenek eta transnazionalek badutela lanabes nahikorik prozesu osoa geldiarazteko", azaldu digu OMALeko Erika Gonzálezek.

 

 

 

Irakurri dizudanez, EB ez da prozesua geldiarazi –edo behintzat moteldu– nahi duen eragile bakarra.

Ez, ildo beretik doaz beste estatu batzuk (Errusia, Mexiko,  Australia, Suitza…) eta transnazionalak noski. Haien helburu nagusia da itun loteslea baztertu eta 2005ean NBEk onartu zituen Zuzentze Printzipioek –Ruggie Printzipio esaen zaienak– indarrean jarraitzea. Labur esanda, enpresek boluntarioki onartutako ekinbide sorta bat dira printzipio horiek, baina inolako betebehar errealik ez dakarkienak. Giza eskubideekiko begirunez jokatu behar dela aipatzen da, baina hori betearazteko mekanismorik gabe.   

Eta AEBak?

Zuzenean gobernu arteko lantaldean parte hartzeari uko egin zioten hasiera-hasieratik, eta dagoeneko iragarri ez dutela onartuko hortik atera daitekeen inolako itunik. Ezustean, joan den asteko saioko azken egunean bilera batera azaldu ziren, baina prozesua amaitutzat eman beharko litzatekeela esateko baino ez.    

Zer gerta daiteke hemendik aurrera?

Azken 40 urteetako aurrekariek erakutsi dute estatu indartsuenek eta transnazionalek badutela lanabes nahikorik prozesu osoa geldiarazteko. Burokraziaren bidez motelduko dute, interpretazio zabaleko dokumentu anbiguoak onar daitezen saiatuko dira, prozesua bera ezbaian ipiniko dute… Momentuz, ikusi beharko da zer gertatuko den datorren martxoko NBEren Giza Eskubideen Kontseiluan.


Enpresa transnazionalak kanaletik interesatuko zaizu...
2017-11-07 | Andoni Mikelarena
Langile esplotazioaren aurkako etiketak Turkian Zarako jantzietan

Turkiako Bravo enpresak Zararentzat lan egin ohi zuen, orain ordea, enpresa itxi eta azken hiru soldatak ez dizkiete ordaindu langileei. Langileek aldarrikapenak arropetako etiketetara eraman dituzte.


Siemens-Gamesak langileen %22 kaleratu nahi ditu, "eolikoen merkatuan liderra izateko"

Siemens-Gamesak 2.000 langiletik gora ditu Hego Euskal Herrian. Neurriak munduko 24 herrialderi eragingo die. Bi enpresak elkartu osteko sei hilabeteetan galerak izan dituzte, Gamesak fusioaren aurretik irabazi opariak izan arren. Elkartzearen benetako arrazoia akziodunek sekulako irabaziak patrikara eramatea izan zela salatu du LABek.


2017-11-02 | Unai Brea
Zergatik da hain garrantzitsua Monsantorentzat glifosatoa defendatzea?

2016ko hasieratik bosgarren aldiz, Europako Batzordeak ez du lortu EBko estatu kideen gehiengoa glifosato herbizidari baimena luzatzearen alde agertzea. Indarrean dagoen baimena aurtengo abenduaren 31n iraungiko da, eta beste hamar urterako berritu nahi du Batzordeak, erabilerari inolako mugarik ipini gabe.


2017-10-13 | Unai Brea
Monsantoren eskuliburua: zientzialarien lana desitxuratu, pozoia saltzen jarraitzeko

Urriaren 25ean glifosato herbizidaren merkaturatze-baimena luzatu edo eteteaz bozkatuko dute Europar Batasuneko estatu kideek. Aurtengo abenduaren 31n iraungiko da gaur egun indarrean dagoen baimena, eta Europako Batzordeak beste hamar urterako berritzea proposatu du, 2015ean IARC erakundeak –minbizia aztertzen duen OMEren menpeko organismoa– glifosatoa seguraski kantzerigenoa dela esan arren.


2017-09-28 | Xalba Ramirez
'Basque Country' markak bultzatzen duen eredu neoliberala salatu dute GKEek

EAEko GKEen koordinadorak salatu du “Basque Country” nazioarteko markak ez duela inolako irizpide sozial, laboral edo ekologikorik jarraitzen, “soilik tekniko-enpresarialak direnak”.


2017-09-04 | Unai Brea
Bayerrek Monsanto erostea zer ondorio izan dezakeen ikertu nahi du Europak

Europako Batzordeak iragarri du sakon aztertu nahi duela Bayer konpainiak Monsanto erosteak kalterik egingo ote dion pestiziden eta hazien merkatuari. Bruselak adierazi du fusio-operazioa burutzeak bi arlo horietako munduko enpresarik handiena sortuko lukeela, eta horrek lehiakortasuna gutxitzeko arriskua dakarrela.


2017-07-16 | Unai Brea
"Multinazional handiek merkantzia bihurtu dute gure ustez eskubidea dena"

La Via Campesina bederatzi eskualde handitan banatuta dago, eta horietako bakoitzak bi ordezkari ditu antolakundearen Nazioarteko Koordinazio Batzordean. Lau urteko honetan Unai Aranguren (Galdakao, 1971) EHNE Bizkaiako kidea da organo horretan Europak dituen ordezkarietako bat. Hortaz, buru-belarri jardun du Derioko biltzarrean eztabaidatuko diren gaien prestakuntzan. Konpainia handien eta laborari txikien ereduen arteko talkaz berba egin dugu harekin, besteak beste.


2017-07-03 | Estitxu Eizagirre
A˝orga: 2.000 biztanleko auzoa multinazionalen jo-puntuan

Mc Donalds egun batzuetarako itxi izanaren poza zabaldu dute Añorgako auzotarrek, eta salatu dute auzoa multinazionalez bete diela udalak eta aldiz, oinarrizko zerbitzu publiko asko falta zaizkiela.


2017-06-25 | Unai Brea
Elikagaien sorrera, gutxi batzuen esku geratzeko arriskuan

2016ko irailean, batez ere aspirinengatik ezagun den Bayer alemaniarrak beste gauza askorengatik ezaguna den Monsanto estatubatuarra erosi zuen, 66.000 milioi dolarren truke. Azken hiru urteetan ematen ari diren hazi industrialen eta nekazaritzako produktu kimikoen alorreko fusioetan ezagunena eta aipatuena izan da, baina ez bakarra: sektoreko beste konpainia erraldoi batzuk are erraldoiago bihurtzeko prozesuan daude murgilduta bete-betean. Operazioak ez dira guztiz burutu, agintarien baimen... [+]


2017-06-22 | Aitzina
Guk elikadura burujabetza
MULTIMEDIA - bideo herrikoia

Hendaiako Mac Donald's okupatu eta herri bazkaria egin dute barruan Aitzina​ gazte antolakundeko kideek.


Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude