Gazako nekazarientzat laguntza biltzen ari da 'Elikaherria'

  • ‘Goteo Euskadi’ plataformaren bidez Palestinako nekazariak laguntzeko finantziazio kolektiboko kanpaina jarri du abian Elikaherria elkarteak. Lortutako dirua Union of Agricultural Work Committees (Palestinako Baserritarren Batzordeen Batasuna) laguntzeko bideratuko du; erasoen osteko berreraiketak hasteko, nekazaritza lanetarako eta erresistentziarako.


2014ko abuztuaren 26an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
18.000 euro lortu behar dituzte gutxienez proiektua aurrera atera ahal izateko (argazkia: UAWC)

Nekazariak lagundu ezean elikagai gabeziagatik krisia sortu daitekeela ohartarazi dute. Izan ere, Gazako beharren %80 nekazaritzatik dator. Kaltetutako lurrak birgaituko dituzte, mahatsondoak, zitrikoak eta barazkiak landatuz, baita ureztatze sistemak ipintzen ere. Proiektuak, gainera, lanpostuak sortuko dituela diote.

Laguntzak medikamentuetara eta larrialdietara bideratuko dituzte lehenik, eta ondoren nekazaritza erresistentziara eta antolaketa lanetara.

33 egun falta dira kanpaina bukatzeko. 43.000 euro lortu nahi dituzte baina 18.000 da lortu beharreko gutxienekoa. 3.175 euro daramate jasota.

Proiektua sare sozialetan zabaltzeko #AyudaCampesinaGaza traola sortu dute eta kanpainaren kartelak eskuragarri jarri dituzte interneten zabaltzeko. Facebooken eta blogetan argitaratzeko eta posta elektronikoz zabaltzeko post ereduak ere sortu dituzte.

Elikaherria elikadura burujabetzaren alde lan egiten duen elkartea da eta Etxaldek, Mundubatek, Euskal herriko Nekazarien Elkartasunak eta La Via Campesinak osatzen dute.


Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Gazaren aurkako sarraskia
Askatasunaren Ontzidiak Israeli leporatu dio irteera gelditu izana

Gazara doan Adkeniz itsasontziaren irteera eragozteko Israelen ahaleginek beste traba bat jarri dute. Gazako itsas-blokeoa hautsi nahi duen misioaren paturako behin betikoa izan liteke.


2024-04-25 | ARGIA
Gazan lanean ari zen belgikar bat eta haren semea hil ditu Israelek, eta gatazka diplomatikoa indartu da

34.000 palestinar baino gehiago hil ditu Israelek urriaren 7az geroztik Palestinan, eta beste milaka dira desagerturik edota larri kolpaturik. Jarraipena egiten ari gara.


EHUk harremanak hautsiko ditu Palestinako sarraskia gaitzesten ez duten Israelgo unibertsitateekin

EHUko Gobernu Kontseiluak adierazpena onartu du, Palestinaren alde eta Gazako sarraskiaren aurrean. Hainbat konpromiso hartu ditu, besteak beste, boluntariotza programa bat martxan jartzea, errefuxiatuen arreta zabaltzea eta giza eskubideen inguruko gogoeta sustatzea. Harreman... [+]


2024-04-24
Gaza helburu duen Askatasunaren Ontzidiaren irteera berriz ere atzeratu da

Astelehen gauean iragarri zuen antolakuntzak ontzidia apirilaren 24an, asteazkenez, itsasoratuko zela, baina gutxienez ostiralera arte atzeratu dute irteera.


Gazara bihar abiatuko dela iragarri du Askatasunaren Ontzidiak, Israel, Alemania, Erresuma Batua eta AEBen “presioen” gainetik

“Azken egunetan” hainbat herrialderen ordezkariak Turkian izan direla salatu du nazioarteko ekimenak, Erdoganen gobernua presionatzeko ontzidia ez dadin itsasoratu. Askatasunaren Ontzidiak adierazi du ez duela “onartuko” debekurik, eta apirilaren 24an,... [+]


Eguneraketa berriak daude