Gasteizko autobus geltokiari Adolfo Suarez jartzea "probokazio hutsa" da martxoaren 3ko biktimen ustez

  • Javier Maroto alkateak Gasteizko autobus geltoki berriari Adolfo Suarez izena jartzea erabaki izana kritikatu dute martxoaren 3ko biktimek: “Adolfo Suarezek ez du omenaldirik merezi Gasteizen”.


2014ko martxoaren 31n - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Javier Maroto Gasteizko alkatea autobus geltoki berriko obretan, Ana Oregi Eusko Jaurlaritzako Ingurumen sailburua eta Arabako Ahaldun Nagusi Javier de Andres lagun dituela (Argazkia: Araba Press)

1976ko martxoaren 3an Poliziak hildakoen senideek euren webgunean oharra argitaratu dute Udalaren erabakiari  kontra egiteko. Autobus geltokiari Gasteizko langileria sarraskitu zuen gobernuaren arduradunaren izena jartzea “probokazio hutsa” dela salatu du elkarteak.

Elkarteak gogora ekarri du Gasteizko sarraskia gertatu zenean Suarezek Espainiako Gobernuan zeukan ardura. Nabarmendu dute, langileak tirokatu zituztenean Suarez zela polizien ekintzen arduraduna, orduko Gobernazio ministroa, Manuel Fraga, kanpoan izanik, berari eman baitzioten behin behineko ardura.

"Iruzurra da martxoaren 3ko biktimen omenaldien alde egitea eta, ondoren, biktima horiek eragin zituen diktadura kriminalaren arduradunak goratzea", adierazi du elkarteak, Marotoren erabakia gaitzetsiz.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: 1976ko martxoaren 3a
Erkoreka: Tolosako gaztea “istiluetan parte hartzen ari zen”, eta Gasteizko polizia “ondo infiltratuta zegoen”

Segurtasun sailburuak adierazpenak egin ditu astearteko gobernu bilera ostean. Xuhar 16 urteko gaztea bera egin du inauteritan jasotako lesio larrien erantzule, eta Ertzaintzak Martxoak 3ko manifestazioan poliziak infiltratu zituela onartu du, “polizia demokratiko”... [+]


2024-03-05 | Leire Artola Arin
Ertzaintzari erantzukizunak eskatu dizkiote eragile sozial eta politikoek, Martxoak 3ko erasoengatik

Asteazkenerako agerraldi masiboa deitu dute Gasteizko Martxoak 3 plazan, “errepresiorik gabeko Martxoak 3 herrikoiaren alde”. Aske antolakundeak astelehenean egin du protesta, eta atxilotuei elkartasuna adierazi die. EH Bilduk eta Elkarrekin Podemosek azalpenak... [+]


Ertzaintzak agente bat infiltratu zuen Martxoaren 3ko manifestazioan, baita lankideek jipoitu ere

Ertzaintzak bere agente bat infiltratu zuen Gasteizko Martxoaren 3ko manifestazioetan, Segurtasun Saileko iturri batek eldiario.es hedabideari baieztatu dionez. Lankideek beraiek jipoitu zuten manifestazioan izan ziren karga eta istiluetan.

 


Martxoaren 3a oroitu du jendetzak Gasteizen, eta Polizia manifestazioaren aurka oldartu da

Milaka herritar batu dira igande eguerdiko manifestazioan. Polizia manifestarien aurka oldartu da Bakea kalean, Corte Inglés parean, eta manifestazioa zatitu du. Bost lagun atxilotu ditu Ertzaintzak eta hainbat zauritu, tartean adineko emakume bat ahoan, foam jaurtigailu... [+]


“Orduko eta oraingo” borroka aldarrikatuko dute Martxoak 3ko sarraskiaren 48. urtemugan

Igandean egingo da manifestazio nagusia, ESK, LAB, ELA eta Steilas sindikatuek eta Martxoak 3 elkarteak deituta. Palestinari aipamen berezia egin diote lau sindikatuek. Egun berean zein aurrekoetan deialdi eta ekimen gehiago antolatu dituzte hainbat eragilek.


Eguneraketa berriak daude