Frantziako sare nuklearraren herena itzalita edo egoera “kezkagarrian” dago

  • ASN Frantziako Segurtasun Nuklearren Agentziak jakinarazi du, herrialde osoko 58 zentral nuklearretatik hogeiko produkzioa gelditu dutela. Azaro amaierarako berriz martxan jarriko dituztela espero den arren, gehiengoaren egoera “kezkagarria” da.

Egoera "kezkagarrian" daude Frantziako hainbat parke nuklear (Argazkia:neweurope.eu)

2017ko urriaren 24an - 12:37
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Bestalde, Greenpeacek ere esan du Frantziako nuklearren egoera “ez dela ona”. Talde ekologistaren azken ikerketaren arabera, 29ren erreaktoren hobiak matxuratuta daude. Lurrikara edo uholde kasuren bat balitz, hobiek ez lukete jasango eta lehertu egingo lirateke: “Egoera kezkagarria da”. Fukushimako hondamendiaren arrazoietako bat hori izan zela gogorarazi du Greenpeacek.

Negua nolakoa izango den ikusteko dago baina iazkoan, jada, Frantziak energia esportatu behar izan zuen ondoko herrialdeetatik - Espainiatik eta Alemaniatik kasu-, 21 erreaktore itzali baitzituzten. 

Frantziako politiken xedea herrialdeak energia nuklearrarekiko duen dependentzia murriztea den arren, oraindik, energia mota hori gehien ekoizten duten estatuetariko bat da.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Energia nuklearra
Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!