ASN Frantziako Segurtasun Nuklearren Agentziak jakinarazi du, herrialde osoko 58 zentral nuklearretatik hogeiko produkzioa gelditu dutela. Azaro amaierarako berriz martxan jarriko dituztela espero den arren, gehiengoaren egoera “kezkagarria” da.
Bestalde, Greenpeacek ere esan du Frantziako nuklearren egoera “ez dela ona”. Talde ekologistaren azken ikerketaren arabera, 29ren erreaktoren hobiak matxuratuta daude. Lurrikara edo uholde kasuren bat balitz, hobiek ez lukete jasango eta lehertu egingo lirateke: “Egoera kezkagarria da”. Fukushimako hondamendiaren arrazoietako bat hori izan zela gogorarazi du Greenpeacek.
Negua nolakoa izango den ikusteko dago baina iazkoan, jada, Frantziak energia esportatu behar izan zuen ondoko herrialdeetatik - Espainiatik eta Alemaniatik kasu-, 21 erreaktore itzali baitzituzten.
Frantziako politiken xedea herrialdeak energia nuklearrarekiko duen dependentzia murriztea den arren, oraindik, energia mota hori gehien ekoizten duten estatuetariko bat da.