Frantziako Egunkari Ofizialaren papereko edizioa desagertzear, 146 urteren ondoren

  • Frantziako Errepublikako dokumentu administratiboak biltzen dituen Egunkari Ofizialak (Le Journal Officiel) 2016ko urtarrilaren 1ean utziko dio paperean inprimatzeari. Hedapen helburuak hobeto betetzeko eta gastuak murrizteko xedearekin hartu dute egunkaria modu digitalean soilik eskaintzeko erabakia.


2015eko ekainaren 23an - 11:39
La Gazette Frantziako egunkari zaharrenaren oinordeko da Egunkari Ofiziala (argazkia: lejdd.fr) )

Beheranzko joera nabarmena izan du azken urteetan Egunkari Ofizialaren papereko edizioak. 1997tik 2014era bitartean, 48.913 harpidedun izatetik 2.489 izatera pasatu ziren. Edizio digitalean berriz, alderantziz gertatu da prozesua: 70.000 harpidetzatik gora dauzka jadanik, eta 2014an %48 igo zen interneteko orriaren ikustaldi kopurua.

Frantziako egunkari zaharrenaren amaiera

Frantziako egunkari zaharrenaren oinordeko da Egunkari Ofiziala. 1631n Teofrasto Renaudotek Frantziako lehen egunkari bezala ezagutzen den La Gazette egunkaria sortu zuen. 1869an izenez aldatu eta Egunkari Ofizial izatea pasatu zen idatzizko prentsaren aitzindaria.

384 urteren ondoren, Frantziako lehen egunkari hark hasitako aroari amaiera emanen dio urtarrilean Egunkari Ofizialaren paperezko edizioaren desagertzeak. 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Hedabideak
Al Jazeera debekatu du Israelek, Gazan dagoen nazioarteko hedabiderik handiena

Hamasen tresna izatea leporatuta ezarri du debekua estatu sionistak. Al Jazeerak akusazioak ukatu ditu eta ahots kritikoak isilarazi nahia salatu du. Nazioarteko hainbat elkartek kritikatu dute “prentsa askatasunaren aurkako erasoa”. Debekua 45 egunekoa da momentuz,... [+]


2024-05-03 | ARGIA
Esan erran irratiaren 25 urteko ibilbidea jasotzen duen dokumentala gaur estreinatuko dute Larraintzarren

Nafarroako euskara hutseko irratiak 25 urte bete ditu eta Dialeko azkenak dokumentalean bildu dute bere ibilbidea. Maiatzaren 3an Larraintzarren estreinatuko dute, eta hurrengo asteetan Aizarotzen eta Erason egongo da ikusteko aukera.


2024-04-29 | ARGIA
Aldatu Gidoia-k euskara ez zokoratzea eskatuko dio Eusko Jaurlaritzari maiatzaren 18ko protestan

Maiatzaren 18an, Gasteizen, egingo da mobilizazioa Aldatu gidoia euskararen alde lelopean. Kanpainan parte hartzen ari diren eragileek Eusko Jaurlaritzari eskatu diote euskararen aldeko politikak ezartzeko ikus-entzunezkoetan, eta EITBn beharrezko baliabideak jar ditzala... [+]


Iñaki Soto. Erredakzioko kazetaritza ardatz
"Gure Herriaren etorkizuna eta hizkuntzarena batera joango dira"

25 urte beteko ditu aurten Gara egunkariak. Ez da erraz izan. Teknologiak ekarritako iraultzari neurria hartuagatik ere, Espainiako auzitegietako epaileek erabakitako oztopo arbitrarioek egunean eguneko jarduna baldintzatu dute. Mirari hutsa, Iñaki Soto zuzendariaren... [+]


Eguneraketa berriak daude