Firefox 3.5: Zenbaterainoko aldaketa?

  • Firefox nabigatzailearen bertsio berria, Firefox 3.5 jada eskuragarri dago, baita euskaraz ere. Oraindik ere datuek erakusten digutenez, erabiltzaileen artean Microsoft Explorer da nagusi, baina Firefox zabaltzen ari da pixkanaka-pixkanaka eta jada %20-25eko kuota dauka. ARGIAko estatistikei erreparatuta ere, gure nabigatzaileen %60k Explorer erabiltzen du eta Mozilla+Firefox ia %30ek. Geratzen den %10 gainontzeko nabigatzaileen artean banatzen da (Safari eta estatistika sistemak ezagutzen ez dituen beste batzuk).


2009ko uztailaren 02an - 00:00
Azken eguneraketa: 2014-03-25 09:12:02
Firefox

Firefox 3.5 instalatu dut jada, bizkorragoa eta seguruagoa dela irakurrita. Oraindik ez dut aukerarik izan asko probatzeko, baina aipatzen diren abantaila guztien artean honakoak piztu dit arreta:

Beharbada askoek pentsa lezakete kontu hau garatzaileei inporta zaiena

besterik ez dela; oker daude baina, HTML5en puntu fuerteak <audio> eta

<video> etiketetan baitaude, musika eta bideoen berezko euskarrian, alegia, flash teknologiarik gabe.

Librezaleko Julen Ruizi hau pixkat gehiago ulertzeko laguntza eskatu diot. Hark azaldu didana ongi ulertu badut, hornitzaileak HTML5 erabiltzen hasiko balira eta erabiltzaileak berau onartzen duten nabigatzaileak –Firefox 3.5, Chrome, Opera 10 eta Safari 4– bezala, aurrerantzean audio eta bideoak ikusteko ez genuke Flash pluginik beharko.

Egia esan erabiltzaile arruntak ez du gauza gehiegi nabarituko, gehienek Flash pluginak instalatuta izango baitituzte eta ez dira konturatuko multimedia hori nola ikusten duten. Baina enpresa jakinen (kasu honetan Adobe) monopoliotik irteteko aukera izan daiteke, baita kode irekien eta irisgarritasunaren aldeko tantoa ere.

Beraz, “merezi al du Firefox 3.5 instalatzea?” galdetzen duenarentzat, nik baietz esango nioke. Nahiz eta oso ongi ez ulertu zer hobekuntza dakartzan, gutxienez kalterik ez duzue jasango.

Nik abanguardiako teknikoei kasu egingo diet eta Firefox 3.5 erabiliko dut, produzitzerako unean eta baita kontsumitzerakoan ere Internet demokratikoago baten aldeko nire ekarpena eginez.

[Sartu Eli Pomboren blogera]


Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Software librea
2024-08-29 | Sustatu
Suitzan diote: Diru publikoa, kode publikoa

Duela aste batzuk Suitzak lege federal aitzindaria onartu du (Europako legedietan aitzindaria), LMETA delakoa, Loi fédérale sur l’utilisation de moyens électroniques pour l’exécution des tâches des autorités frantsesez,... [+]


Gazteak teknologiaren ikuspuntu kritiko eta arduratsuan hezteko proiektuaren alde bozkatzeko azken eguna

Gazteen artean teknologia libreen ezagutza zabaltzeko “Digitalizazio arduratsua” proiektua prestatzen ari dira Baionako Etxepare Lizeoa eta Iametza. Gipuzkoako Foru Aldundiaren “Ideiak2024” aurrekontu parte-hartzaileetara aurkeztu dute egitasmoa. Gaur da [+]


2024-07-09 | Sustatu
PDF eta ePubak euskaraz entzun mugikorrean audioliburuen gisa

Alex Gabilondo software librearen zaletuaren gida batetik probatu dugu, eta ibili dabil: PDF eta ePubak euskaraz entzun mugikorrean (edo Android gailuetan zehatzago) audioliburuen gisa. Software libreko doako tresnekin, gainera.


TxikiLinux Txokoa Herri Urratsen, sistema eragile libre eta euskalduna ezagutzera emateko

Igande honetan, maiatzak 12, urtero bezala Ipar Euskal Herriko ikastolen Herri Urrats festa ospatuko dute Senpereko lakuaren inguruan. Aurten, TxikiLinux Txokoa egongo da Xiberoa gunean. 9:00etatik 17:00etara haurrentzako tailerrak prestatu dituzte, sistema eragile libre eta... [+]


Software librearen aldeko apustua Alemaniako Schleswig-Holstein estatu federalean

Software jabeduna utzi eta librera jauzia emateko helburua du Alemaniako Schleswig-Holstein estatu federalak. Hasteko, proba pilotu arrakastatsu baten ondoren, Microsoft Office baztertu eta LibreOffice erabiltzen hasiko dira administrazioan. Aurrera begira aldaketarekin jarraitu... [+]


AntennaPod: entzun podcast guztiak aplikazio bakarrean

Martxoaren 15ean RSSak (Really Simple Syndication) 25 urte bete ditu. Gehienek ez dakite zer den eta beste batzuk hiltzat jotzen dute, baina teknologia burujabetza ikuspuntutik oso interesgarria izaten jarraitzen du eta bizi-bizirik dago. Bitartekaririk gabe gure intereseko... [+]


Google Analytics-en alternatiba librea den Matomo euskaraz erabil daiteke

Webguneen arduradunek beren bisitarien trafikoa aztertu nahi izaten dute, baina horretarako gehien erabiltzen den Google Analytics tresnak pribatutasun eta lege arazoak ditu. Alternatiba etikoago bezala gehien erabiltzen den Matomo software librea euskaratu du Iametzak.


Software librea erabiltzen duten ikastetxeek beraien esperientzia azaldu dute Eusko Legebiltzarrean

Software librea erabiltzen duten Lezo BHI, Irungo Hirubide BHI eta Donostiako Antigua-Luberri BHI ikastetxeek beren esperientzia azaldu dute Eusko Legebiltzarreko Hezkuntza batzordean, EH Bilduko Lore Martinez Axpek eskatuta. Institutuetako ordezkarien aurkezpenen bideoak [+]


Whatsapp-a ez da izango EAEko hezkuntzako oposizioetan akreditazioa lortzeko bide bakarra

Eztabaida eragin zuen 2023ko urriaren 21ko EAEko irakasleen oposizioetara sartzeko Whatsapp bidez jasotako QR kodea erabili beharrak. Azkenean, akreditazioa webgune baten bidez eskuratzeko aukera ere eman zuen Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak. Hemendik aurrera... [+]


Teknologia libreari eta ekonomia sozialari buruzko ikastaroak Errenterian

Azaroan eta abenduan ekonomia soziala eta teknologia libreak uztartuko dituzte Errenteriako Torrekua eraikinean, TEKS elkarteak eta Errenteriako Udalak antolatutako formazioetan. Guztiak dira doan, baina batzuetan aurrez izena eman behar da teks.eus webgunean.


Urriaren 21ean Luberri eta Txikilinux instalazio festa Bilboko Zirika! gunean

Urriaren 21ean, larunbatez, Luberri eta Txikilinux instalazio festa ospatuko da Bilboko Zirika! herri gunean. Elkartenet eta Hezkuntzan Librezalerekin elkarlanean antolatutako egun pasan software libreari buruz ikasi eta ordenagailu zaharrei bizi berria emateko aukera egongo da.


“Errazagoa da software librea hautatzea, bat datorrelako hezkuntzaren balioekin”

Alexis Kauffmann, Frantziako Hezkuntza Ministerioko DNEko (Hezkuntzarako Zuzendaritza Digitala) teknologia digitaleko sektoreetako software-proiektuen eta hezkuntza-baliabide libre eta mistoen zuzendaria da. Hezkuntza libre eta irekiaren aldeko ekintzaileak urriaren 26an... [+]


Eguneraketa berriak daude