Finalerako "azken" txartela noren eskura?

  • Hurrengo larunbatean Iruñean jokatuko da azken finalaurrekoa eta han erabakiko da BECen Amets Arzallus egungo txapeldunarekin kantatzeko sailkatu diren zazpi bertsolarien zerrenda. Hona hemen orain arteko sailkapena, eta aukera gehien dituzten bertsolariak:

Estitxu Eizagirre @eeizagirre
2017ko azaroaren 27a

SAILKAPEN OROKORRA

1.-Maialen Lujanbio (750+707,5)= 1.457,5 puntu

2.-Igor Elortza (703+710)= 1.413

3.-Sustrai Colina (705,5+701)= 1.406,5

4.-Beñat Gaztelumendi (694,5+694,5)= 1.389

5.-Jon Maia (675+681,5)= 1.356,5

6.-Jon Martin (671+668,5)= 1.339,5

7.-Julio Soto (668,5+671)= 1.339,5

Nerea Ibarzabal (663+675,5)= 1.338,5

Jone Uria (669+668,5)= 1.337,5

Agin Laburu (690+634,5)= 1.324,5

Iñaki Apalategi (648+633,5)= 1.281,5

Etxahun Lekue (656,5+615)= 1.271,5

Bigarren saioa jokatzeko zain daudenak:

Aitor Mendiluze (740,5)

Aitor Sarriegi (705)

Miren Amuriza (678,5)

Oihana Iguaran (671)

Unai Agirre (667,5)

Alaia Martin (651)

Aukera gehien dituzten bertsolariak:

Gaur gaurkoz, Julio Soto litzateke abenduaren 17an BECeko finalera sartuko litzatekeen zazpigarren bertsolaria. Sei bertsolari falta dira bigarren finalaurrekoa kantatzeko, eta Aitor Mendiluzek 599 puntu beharko lituzte zazpigarren dagoen Soto berdintzeko: finalaurrekoetan orain arte guztiek 610etik gora puntu atera dituztela kontuan hartuta, segurutzat hartzen da Mendiluze finalean. Aitor Sarriegik 634,5 puntu behar ditu eta gorabeherentzat beti tarterik badago ere txapelketan, hautagai segurutzat har daiteke.

Non egon daiteke langa? Sarriegik eta Mendiluzek hanka bat barruan dutela kontuan hartuta, bosgarren postuan den Jon Maia har daiteke langatzat, eta beraz, 1.356,5 puntu lirateke bi saioetako batuketarekin gainditu beharrekoak. Miren Amurizak 678 puntu beharko ditu horretarako, aurreko saioan lortu zuen emaitza berbera errepikatzea, hain juxtu. Oihana Iguaranek 685,5 puntu eskuratu beharko lituzke, aurrekoan baino 14,5 puntu gehiago baina inola ere ez ezinezko. Bi bertsolari hauek dute eskuragarrien.

Baina ezinezkorik ez dagoelako da Iruñeko azken finalaurrekoa zirraragarri: Unai Agirrek 689 puntu eskuratzeko moduko jauzia egin beharko du, baina horretarako hortzak estutu gabe ez da aterako. Eta Alaia Martinek 705,5 puntuko saioa egin beharko du, Aitor Sarriegik lehen saioan egin zuenaren pareko.

"Ta azkenak atea itxi dezala"

Horrela bota zuen umorez Jon Maiak bere bigarren finalaurreko lehen agurra. Bueltan bueltan, gerta dakioke bera izatea finalean zazpigarren sartuz atea itxiko duena. Aipatutako hauetako edonork oso gustura egingo lukeen lana.

Kanal honetan artxibatua: Bertsolari txapelketa 2017

Bertsolari txapelketa 2017 kanaletik interesatuko zaizu...
2017-12-17 | Kattalin Miner
"Finalerako sorpresa bat bera ere ez egotea izan da sorpresa"

Abenduaren 17an BECen ikusiko dugu zein izango den hurrengo lau urtez Euskal Herriko txapeldun. Gaur gaurkoz, Amets Arzallus da txapeldun nagusia: 30 urterekin jantzi zuen lehena eta bigarrenaren bila joko du igandean. BECen kantatu duen hiru finaletan gailurra zanpatu du: hirugarren egin zuen 2005ean, Andoni Egañak Unai Iturriagarekin buruz-buru arituta bere azken txapela jantzi zuen urtean; Maialen Lujabiorekin buruz-buru arituta bigarren geratu zen 2009an, lehen emakumeak txapela... [+]


Oholtzako zirrikituak

Susmatzen genuen, baina aurtengo Txapelketa Nagusiak baieztatu digu: bertsoak eztabaidarako ematen du. Irailean banatu genuen pastela, Kattalin Minerrentzat kroniken erdiak, Kepa Matxainentzako beste erdiak. Geroztik bakoitza bere kasa ibili da, eta, orain, finalaren atarian, berriro elkartu gara txapelketaren aitzakian han-hemen atera diren eztabaidagaiez patxadaz solasteko. Segidan daukazue ia ordu beteko hitz-aspertutik berreskuratu duguna.


2017-12-14 | ARGIA
Zautela 05: Amets Arzallus
MULTIMEDIA - Zautela

Egungo txapeldun Amets Arzallus elkarrizketatu du Kattalin Minerrek Zautelaren bostgarren atalean. Prestakuntzaz, bertsogintzaren egungo erronkez eta BECen utzi nahi duenaz aritu da, besteak beste.


2017-12-11 | ARGIA
BECeko finalerako sarreren irabazleak zozkatu ditugu

Barakaldoko BECerako lau sarrera zozkatu ditugu ARGIA JENDEAren artean. Ondarroa eta Iturenera joan dira sarrerak.


2017-12-07 | ARGIA
Zautela 04: Miren Amuriza
MULTIMEDIA - Zautela

Miren Amuriza Plaza elkarrizketatu du Kattalin Minerrek Zautelaren laugarren atalean. Berriztarrak aurrez ikusi gabeko irudiak utzi zituen Iruñeako saioan, eta horretaz eta txapelketan egindago ibilbideaz aritu dira. Hurrengo astean Zautelaren final aurreko azken saioa izango dugu egungo txapeldun Amets Arzallusekin.


2017-12-04 | ARGIA
ZOZKETA | Bertso Txapelketako finalerako bi sarrera bikoitz

Barakaldoko BECerako lau sarrera zozkatuko ditugu ARGIA JENDEAren artean. Bi sarrera bikoitz izango dira.


2017-12-04 | Estitxu Eizagirre
BECera begira: Zortzi finalistak, finaleko lanak eta gonbidatu bereziak

Abenduaren 17an 11:00etan hasiko da Txapelketa Nagusiko Finala. Zortzi bertsolariak erabakita daude: Unai Agirre izango da finaleko aurpegi berria eta Maialen Lujanbio beteranoena, seigarren aldiz jokatuko baitu. Orain arte txapelketan entzun ez dugun Amets Arzallus egungo txapelduna izango dute zain. 25na bertso kantatu beharko dituzte eta nazioarteko adituak ere izango dituzte entzule.


2017-12-04 | Kepa Matxain
Beste kristal puska batzuk

Abenduaren 2an Iruñean jokatu zen finalaurrekoaren kronika. Sailkapenak hau zioen: Aitor Sarriegi (698,5 puntu), Aitor mendiluze (696,5), Unai Agirre (696), Miren Amuriza (652), Alaia Martin (649,5) eta Oihana Iguaran (646).


2017-11-30 | ARGIA
Zautela 03: Agin Laburu
MULTIMEDIA - Zautela

Agin Laburu elkarrizketatu du Kattalin Minerrek Zautelaren hirugarren atalean. Astigartarra finaletik kanpo geratu da Donibane Lohitzuneko azken saioaren ostean. Txapelketako bideaz, bertan utzi nahi izan dituen ale eta ekarpenez, baita tartean izan diren polemikez ere aritu da. Hurrengo astean, Miren Amuriza izango dugu protagonista.


Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude