Finalaurrekoen lehen itzulia: Iñaki Apalategik jarri du bigarren itzulira pasatzeko muga

  • Iñaki Apalategik jarri du Bertsolari Txapelketa Nagusiako finalaurreko bigarren itzulira sailkatzeko muga, 648 punturekin. Sailkapenaren lehen postuan Maialen Lujanbio dago, Irunen lortutako 750 puntukin. Gauzak horrela, hemezortzi bertsolaritatik bostek ia bi hankak BECeko finalean dituzte.


2017ko azaroaren 13an - 12:38

Sei eta zazpigarren lekua 690 puntu inguru dituzten bertsolarien artean egongo da: pauso batera dute finala Beñat Gaztelumendik eta Agin Laburuk. Hala ere, oraindik ez dago ezer erabakita eta 670-690 puntu bitartean dituzten bertsolariek ere azken lekua lortzeko borrokan sartu daitezke.

Bestalde, Miren Artetxe, Nerea Elustondo, Maddalen Arzallus, Aimar Karrika, Beñat Iguaran eta Nahikari Gabilondo izan dira bigarren itzulitik kanpo geratu direnak.

Hemendik aurrera finalera sailkatzeko bigarren itzulia hasiko da. Saioetako irabazle eta bertsolarien puntuazioei erreparatuta osatu dira finalaurrekoen bigarren itzuliko saioak:

  • Azaroaren 19an, Amurrion: Beñat Gaztelumendi, Sustrai Colina, Jon Maia, Jon Martin, Nerea Ibarzabal eta Etxahun Lekue.
  • Azaroaren 26ean, Donibane Lohizunen: Maialen Lujanbio, Igor Elortza, Agin Laburu, Jone Uria, Julio Soto eta Iñaki Apalategi
  • Abenduaren 2an, Iruñean: Aitor Mendiluze, Aitor Sarriegi, Miren Amuriza, Oihana Iguaran, Unai Agirre eta Alaia Martin.

Kanal honetatik interesatuko zaizu: Bertsolari txapelketa 2017
Beltza nagusi

Begirazun zorrotzez ebaki zuen hitz bakoitza Maialen Lujanbiok, eta larrurik beltzenei jarri zien ahotsa euskal plaza entzutetsuenean: amabakarra, prostituta, yonkia izatea hautatu zuen eta subjektu hauen bizitzetara eraman gintuen, erru, erruki zein epai moraletatik urrun... [+]


2017-12-24 | Kattalin Miner
Bazterren aroa, behingoz

Oraindik BECekoa liseritu baino, irentsi beharrean nago. Zer nolako finala eman digun zortzikoteak! Hasi eta buka. Bejondeizuela eta eskerrik asko, egun paregabea biziarazi diguzue!

Beraz bai, pozik nago, oso pozik txapelketak utzitako gazi-gozoak kendu ditudalako... [+]


2017-12-18 | Dani Blanco
Finaleko argazki galeria

Abenduaren 17an Barakaldoko BECen jokatu zen finala, Dani Blancoren iruditan.


Eguneraketa berriak daude