Felix Goia Urbieta bigarrengoz desagerraraziko 80 urte beranduago?

  • Felix Goia Urbietaren gorpuaren bila dabiltza bere biloba eta birbilobak... 80 urte beranduago. Gaurko egunez 1936an desagertutako gizonaren eskela-dei berezia azaldu da gaur Berria-n, Gara-n eta Noticias taldeko Nafarroako eta Gipuzkoako edizioetan, salatuz agintari eta administrazioek ez dietela beren senidearen argibiderik ematen eta telefono eta posta helbide bat eskainiz haren arrastorik eduki dezaketen herritarrei.

Pello Zubiria Kamino @pellozubiria
2016ko azaroaren 15a
Felix Goia Urbietaren eskela-bilaketa deia Berrian agertu den gisan.

Familiak kontatu duenez eta Sartagudako Memoria Parkeak bilduta daukanez, Felix Goia 1936 irailean hartu zuten preso Francoren armadaren lan zikina egiten zuten erreketeek, Tolosatik Donostia aldera Irura eta Amasa-Villabona artean dagoen Laskibar hotelaren inguruan. Hilabete gutxi lehenago Nafarroako Eulaten, gerra aurretik, erreketeek bahitua eduki zuten gizona bere sorterria zuen Oiartzunera zihoan eramateko moduko altzari bakanak gurdian hartuta familia osoarekin, Martina Ruiz de Galarreta eta sei seme-alaba, zaharrena 16 urtekoa, gazteena 4koa.

Beste herritar asko bezala Ondarretako espetxe famatura eramana, haren azken arrastoa gaurko egunez utzi zuten bahitzaileek: 1936ko azaroaren 15ean adierazi zioten emazteari senarra "aske" utzi zutela Ramiro Llamas del Toro komandante eta epaile bereziaren eskuetan uzteko. Batean eta bestean urte luzez aztarrika jardun ostean, familiak uste du Oiartzunen bertan fusilatuko zutela. Baina inork ez die haren patuaren berri eman gaurdaino. Gaur plazaratutako eskela bukatu dute salatuz hura desagertuz geroztik 29.200 egun beranduago inongo agintari ez administraziok ez diela laguntzen senidearen bilaketan eta herritarrei zabaltzen dizkiete haren aztarnak bidaltzeko telefonoa eta helbide elektronikoa.

Eskela agertu da Berria-n, Gara-n eta Noticias taldearen Nafarroako eta Gipuzkoako edizioetan, ez ordea Diario Vascon. Iragarkia plazaratzeko gestioak egin dituen Felix Goiaren birbilobak salatu du egunkari horretatik jakinarazi diote ez dutela argitaratuko, ez eskelen atalean ezta publizitate bezala ere.

2012ko azaroan Eulaten oroitarria ipini ziotela eta, Hernaniko Kronikak bildu zituen Felix Goiaren historia eta haren alargun eta seme- alabek ondoko urteetan pasatu behar izan zuten gurutzebidea.

Kanal honetan artxibatua: Fusilatuen bila

Fusilatuen bila kanaletik interesatuko zaizu...
2018-05-07 | Miren Osa Galdona
1936ko kolpe militarrean hildako bi hilotz atera dituzte Iberon

Aranzadiko teknikariek joan den asteazkenean hasi zituzten bi gorpuak ateratzeko lanak. Nafarroan dagoeneko 64 gorpu atera dituzte legealdi honetan. Memoria berreskuratzen diharduten taldeek jasotako testigantzei esker aurkitu dituzte gorpuzkinak.


1936an Burgosen hildako tolosar errepublikano baten gorpuzkiak hilobiratu dituzte Duintasunaren Kolunbarioan

Tolosako herritarra zen Miguel Vargas Arnaizen gorpuzkiak hobiratu dituzte Elgoibarren. Rabanera del Pinar (Burgos) udalerrian erail zuten, 1936an. Besteak beste, Iñigo Urkullu lehendakariak eta Jonan Fernandez Giza Eskubide, Bizikidetza eta Lankidetzaren idazkari nagusiak hartu zuten parte ekitaldian.


Hamar hilabete Gogora-ren panfleto baten zain

80 urte  baino gehiago igaro behar izan dira Zornotzako udalak gerra zibilean fusilaturik hil zituzten herritarrak, izen-abizendun biktima legez aitortu ditzan. Aipamenik, oroimenik ere ez frentean hildakoez, kartzelaratuez edo erbesteratuen biografiaz. Orain arteko anonimotasunean jarraitu behar dutela erabaki du udalbatzak. Adierazpen aseptikoa, auzokide baten etxeko teilatuaren berriztapen baimena onartuko balitz bezala.


Gerra Zibilean fusilatutakoen omenez plaka bat jarriko du Iru˝eko Udalak hilerriko panteoian

Nafarroan Fusilatutako Senideen Elkarteak eskatu zuen plaka jartzea eta hala eginen du. Plaka horretan Iruñean eraildako 308 pertsonen izenak ageriko dira.


Accusations against Franco regime crimes: a countdown

Jesus Mari Txurruka was to make his declaration at Bergara municipal court in Gipuzkoa last Saturday, the 20th of January. His grandfather's brother died in a Hamburg concentration camp in 1945; Franco's forces had killed his great-grandmother in cold blood nine years earlier at her farmstead at Elgeta in the Basque Country. But Jesus Mari is not going to make any such declaration. And nor are the other 13 victims' relatives who should have done so in January.


Erlojuaren kontra

Joan den larunbatean, hilak 20, Bergarako laugarren instrukzio-epaitegian deklaratu behar zuen Jesus Mari Txurrukak. Bere aitonaren anaia Hanburgoko kontzentrazio zelai batean hil zen 1945ean, eta birramona berriz, faxistek hil zuten bederatzi urte lehenago, Elgetako haren baserrian hotz-hotzean tirokaturik. Baina ez du deklaratuko. Ez berak ezta urtarrilean zehar epaitegitik igaro behar zuten frankismoko biktimen beste 13 senideek ere.


Pintaketa faxistak egin dituzte beste behin ere Ezkabako gotorlekuan

Errepublikako presoak oroitzeko egindako mural baten gainean azaldu dira margoketa faxistak, Gora Espainia eta Puta ETA leloekin. Ez da Ezkaban egindako lehen erasoa: 2015ean svastika bat margotu zuten oroitarri batean.


Carlos Pe˝a 24 orduz Ebro ibaian, memoria historikoaren alde

Carlos Peña igerilari tolosarraren erronka berria larunbatean hasiko da, 17:00etan, igandean ordu berean amaitzeko.


1936ko Gerrako zazpi gorpuzkin aurkitu dituzte Burutaingo hobian

1938an San Kristobalgo espetxetik ihes egindako zazpi lagunen gorpuzkinak dira Burutainen (Nafarroa) aurkitu dituztenak.


Ezkabatik 1938an ihes egindako presoen gorpuak aurkitu dituzte Burutuaingo hobi batean

Datozen egunotan aterako dituzte hobitik gorpuzkinak; oraindik ez dakite zenbat lagunenak diren.


Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude