Evaristo abeslaria identifikatu du Guardia Zibilak kontzertu baten ostean

  • Guardia Zibilaren arabera, salaketa baten berri emateko gelditu zuten Gatillazoko abeslaria Jerezen, Primavera Trompetera jaialdiaren baitan. Publico hedabideak, ordea, jaialdiaren antolakuntzari galdegin dio salaketari buruz eta honek halakorik ez zela izan baieztatu dio. “Ez da inongo salaketarik izan. Soilik, identifikazioa eskatu zioten”.


2018ko maiatzaren 28an - 11:08
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Festival Primavera Trompetera jaialdiaren amaieran atxiki zuen Guardia Zibilak Evaristo. Antza, haren abestietako letrengatik. Evaristok 30 urte baino gehiago daramatza taula gainean. Atxilotu egin zutela zioten lehen zurrumurruek, baina Willy Toledo aktoreak gezurtatu egin zuen informazio hori. Aldiz, identifikatu egin zuten.

Jon Iñarritu EH Bilduko senatariak twitterren jakinarazi du interpelazioa erregistratu dutela, informazioa eskatuz. Beste hainbat erabiltzailek ere egungo “errepresioa” salatu dute sare sozialetan.

 

 

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Adierazpen askatasuna
Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!