EGI

Euzko Gaztedik kide bati eraso egin diotela salatu du

  • Igandean Marijaiaren erreketaren ostean Kaskagorriko txosnan "arrazoi politikoengatik" Euzko Gaztediko kide bat jipoitu zutela salatu dute.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2017ko abuztuaren 30an - 09:43

EAJren gazte erakundeak ezker abertzaleko gazteriari erasoa gaitzesteko exijitu dio.

Galdakaoko Euzko Gaztedi (EGI) talde politikoko kide batek salatu du joan den igandean, Mariajaiaren erreketaren ondoren, "arrazoi politikoengatik" txosnetan jipoitua izan zela. EAJren gazte erakundeak adierazi duenez, Kaskagorri txosnan zegoen kideari "arrazoi politikoengatik" agiraka hasi zitzaion ezaguna zuen galdakoztar bat. 

Talde politikoaren arabera, txosnatik urrundu ondoren, aurretik agiraka egin zion gizona beste "hamar edo hamabirekin" itzuli zen, eta kidea eta bere laguna buruan jipoitu zituzten. EGIren arabera, erasotuak, belarriaren ondoan egin zioten zauria eta begi batean jaso zuen jipoia zirela medio, osasun zentro batera jo behar izan zuen.

EGIk ezagutzera eman duenez, afiliatuak salaketa aurkeztuko du. Halaber, ezker abertzaleko gazteriari erasoa gaitzesteko eskatu dio.

EH Bilduren adierazpena

Biiboko EH Bilduko Alba Fatuarte zinegotziak adierazi duenez, koalizioa "edozein indarkeriaren kontra" dago, eta gehitu du "kontrastatuta dagoen informazio eskasarekin" taldea ez dagoela ados Kaskagorri konpartsa "estigmatizatzearekin", "urte osoan zehar konpartsak jai esparruan indarkeriarik egon ez dadin lan egiten baitu".

Albiste hau Uriolak argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: EGI
Komisioak jaso zituztela aitortu du 'De Miguel' auziko akusatuetako batek

Josu Arrutik eta Alfredo De Miguelek 161.000 euroko eskupekoa jaso zuten bakoitzak, Zanbranan egindako operazio urbanistiko batengatik.


2017-08-30 | Xalba Ramirez
Kaskagorrik dio gezurra dela EGIk egindako salaketa

Kaskagorrik agiria atera du, adieraziz Eusko Gaztediren bertsioa "lau haizetara zabaldutako gezurrez beteriko komunikatua" dela. Kaskagorriren irudia zikintzeko helburua duela salatu du gazte konpartsak.


Eguneraketa berriak daude