Kaskagorrik dio gezurra dela EGIk egindako salaketa

  • Kaskagorrik agiria atera du, adieraziz Eusko Gaztediren bertsioa "lau haizetara zabaldutako gezurrez beteriko komunikatua" dela. Kaskagorriren irudia zikintzeko helburua duela salatu du gazte konpartsak.


2017ko abuztuaren 30ean - 10:33
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Ustezko erasoa gertatutako unean, konpartsako kide guztiak txosna barruan zeudela baieztatu dute, Marijaiari agurra egiten, eta inork ez zuela gertakariaren berririk izan.

Eraso mota guztien aurrean dituzten protokolo eta neurriekin, gertakariren bat izannez gero, hura geldituko zutela adierazi dute. Bertan zeuden bolondresek ez zuten ezer ikusi Kaskagorriren arabera, eta erasoa Arriaga atzekaldean –Kaskagorriren txosna den gunean– gertatu izana zalantzan jarri dute.

EGIk berak, erasotzailea bilbotarra ez dela esan du, eta beraz afera Kaskagorrirekin nahastea "kalumnia" gisa hartu dute. Hedabideek eman dioten sinesgarritasuna ere salatu dute.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Gazte mugimendua
2025eko urriaren 29
Teknologia
Aldarrikapen istorioak

2025eko urriaren 2
Koldo Otamendi. Musika Zuzenean-ek 15 urte
"Zuzeneko musikaz gozatzeko edozein egun da ona"

2025eko irailaren 29
Barra warroak
Kaleko orban beltzak

Eguneraketa berriak daude
Kalean da Larrun #312 zenbakia
El Salvador-eko egoerari buruzko aldizkari monografikoa
Maria Ortegaren eskutik, El Salvador herrialdean bizi duten egoera konplexuan sakontzeko aukera izango dugu.