Eusko Jaurlaritzaren lege-zirriborroak farmazia gehiago irekitzea proposatzen du

  • Farmazien Legea aldatzeko asmotan ari da Eusko Jaurlaritza eta horretarako proiektuaren zirriborroa idatzi du. Proiektuaren arabera, farmazia gehiago egongo lirateke biztanleko, eta farmazien arteko distantzia txikiagoa izango litzateke. Gainera, ordutegi askatasun handiagoa izateko aukera eskainiko du lege berriak eta farmazialariak 70 urtetik aurrera erretiroa hartzeko beharra aurreikusten du, besteak beste.


2007ko ekainaren 22an - 00:00
Azken eguneraketa: 2014-03-25 09:12:01
Farmaziako apalak

Gaur egun EAEn indarrean dagoen Antolamendu Farmazeutikoaren Legea 1994koa da. Legeak aldaketa ugari izan ditu sortu zenetik eta Eusko Jaurlaritzak, Europar Batasuneko arauekin bat egin asmoz besteak beste, Lege berri bat ateratzeko beharra ikusi du. Lege-proiektuaren zirriborroa jadanik osaturik dago eta Jaurlaritza hasi da eragingo dien sektoreei beren iritzia eskatzen.

 

Proiektuak aurreikusten duen berritasun nagusienetakoa biztanle moduluen aldaketa izango da. Horrela, biztanleko farmazien kopurua igo egingo da eta beraz farmazia gehiago ireki beharko dira gune farmazeutiko bakoitzean. Gainera, 800 biztanletik beherako herrietan ere farmaziak ireki ahal izatea proposatzen du Jaurlaritzak. Bestalde, farmazien artean gorde beharreko distantzia murriztu egingo da proiektuaren arabera. Orain 250 metro egon behar dira farmazia batetik bestera eta lege berria indarrean jarriko balitz 150 metro besterik ez. Aldaketa hauek ideiatzerakoan Jaurlaritzak argudiatu du herri eta biztanle gehiagotan laguntza farmazeutikoa ezartzeko asmoz egin dituztela.

 

Proiektuak berritasun gehiago dakartza. Esaterako, farmazien jabeak 70 urtetik aurrera nahitaez jubilatu beharko dira. Ordutegian ere izango da aldaketarik, proiektu berriak ordutegi askatasun handiagoa eskaintzen baitu, beti ere ordutegi minimo bat mantentzen bada. Bestalde, farmazia batek 75 metro koadrotik gora izan beharko ditu eta zerbitzuaren kalitatea hobetzeko neurriak ere hartuko dira zirriborroaren arabera.

 

Euskal Autonomia Erkidegoan farmaziak jartzeko baimena ez dago liberalizaturik eta arau zorrotzen bidez kudeatu behar dira. Europako Batasunak behin baina gehiagotan adierazi du farmaziak liberalizatzeko beharra eta Nafarroan, adibidez, duela urte batzuk eman zen pauso hori. Horren ondorioz hamarnaka farmazia berri ireki dira herrialde osoan, kalitate eta konpetentzia arazoak sortuz. Badirudi, EAEn Jaurlaritzak erdibideko sistema baten aldeko apustua egingo duela lege berriarekin.


Azkenak
2024-09-21 | Eneko Atxa Landa
Donostiako Zinemaldia. 1.eguna
Zerk egiten duen pertsona

Urduritasunaren alarmak mugikorrekoak baino ordubete lehenago jota hasi da niretzat Donostiako 72. Zinemaldia, edo halabeharrak edo oparitu didan rol honetan. Goiz gosaldu eta akreditazioaren bila joan ostean, Victoria Eugenia antzokira hurbildu naiz 9:00etarako saiora, Emilia... [+]


Bonba-jostailuen oroimena oraindik bizirik da Libanon

Ekialde Erdia dantzan jarri dute pertsona-bilagailuak eta walkie-talkieak lehergailu bihurtu dituzten erasoek. Israel isilik da, baina inork gutxik jartzen du zalantzan erasoen atzean hura dela. Besteak beste, iraganean aritu delako jada jolas hilgarri horietan, eta akusazio... [+]


2024-09-20 | Sustatu
Euskarabildua topaketa urriaren 17an: “Artifiziala ez den teknologia”

Aurtengo Euskarabildua topaketa teknologikoa (iAmetzak antolatzen duena urtero) urriaren 17an izango da Donostian, San Telmo Museoan. "Artifiziala ez den teknologia" jarri diote goiburu gisa, adimen artifizialaren oldarraldi garai honetan "inoiz baino... [+]


Sail Ofiziala. Irekierako filma
Apar gutxiko desioa


2024-09-20 | Gedar
Aurten ere, udako erailketa matxisten %15 egin dute poliziek edo polizia ohiek Espainiako Estatuan

Uda honetan, gutxienez hemeretzi erailketa matxista izan dira, eta horietatik gutxienez hiru kasutan, poliziak edo polizia ohiak dira hiltzaileak. Donostian, gainera, erailketa saiakera bat ere izan da ertzain baten partetik: bere bikotekidea hiltzen saiatu zen abuztuan.


2024-09-20 | George Beebe
Ez dago irismen luzeko misil nahikorik Mendebaldean Ukrainako egoera aldatzeko

(Baina Kievek Errusiari eraso egiten uzteak gerrara eraman gaitzake zuzenean).

George Beebe CIAko Errusiako analisi zuzendari ohia da eta bere artikulu hau Rafael Poch kazetariaren blogean argitaratu dute gaztelaniaz eta Brave New Europe webgunean ingelesez.


Edmundo González Venezuelako “presidente legitimo” gisa aitortu du Europako Parlamentuak

Europako Alderdi Popularrak ultrakontserbadoreekin eta eskuin muturrarekin landuriko ebazpenak aldeko 309 boto, kontrako 201 eta hamabi abstentzio jaso ditu. Ekaineko Europako hauteskundeez geroztik, lehen aldia da eskuina eta eskuin muturra baturik agertzen direla Estrasburgon.


Mozal Legearen erreforma eskatu du Nafarroako Legebiltzarrak

Foru Legebiltzarraren arabera, “oinarrizko eskubideak eta askatasunak murrizten dituen legea da, eta zigor-atal neurrigabea du, demokrazia aurreratu bati ez dagokiona”.


2024-09-20 | Euskal Irratiak
Maider Mourgiart eta Paul Laborde
“Pastoralari esker Xarnegu eskualdeko herritarrak elkar lotu gira”

Azken aukera asteburu honetan 'Inexa de Gaxen' pastorala ikusteko.


2024-09-20 | Gedar
Balmasedako Glefaran enpresak etengabe gainditu ditu ezarritako kutsadura-mugak

2016tik 2023ra bitartean, Pastguren paper-fabrika izandakoa erraustegi modura erabili zuen Glefaranek, elektrizitatea ekoizteko. Zazpi urte horietan zehar, errauts-partikulen isurketa-mugak urratu zituen, eta "gizakien eta ingurugiroaren osasuna arriskuan jarri" zuen... [+]


Internet demokratiko eta burujabe baten alde lanean

Internet hasieran askatasunaren espazio izan zen, baina gaur egun enpresa handien esku dagoen lurralde kontrolatu bihurtu da. Testuinguru honetan, teknologia burujabetza eta ongizate komuna lortzeko Internet berreskuratzeko beharra gero eta premiazkoagoa da. Egile eta aktibista... [+]


2.500 euroko isuna ezarri die Ertzaintzak sei aiaraldearri, iazko greba feminista orokorragatik

"Mozal legea" baliatuta jarri ditu poliziak isunak. Tubacexen eginiko piketegatik izan dira zigor gehienak.


Eguneraketa berriak daude