Euskararen Egunaren biharamuna eta bestondoa!

  • Euskararen Nazioarteko Eguna iragan da. Alexander von Humboldten duela berrehun urteko iragarpena ez da oraindik bete. Alabaina, ezin ezkutatu zein soziologia espainola dugun Hegoaldean eta zein frantsesa Iparraldean! 


2016ko abenduaren 05an - 09:32

Hilabete pasatxo da Hazparneko ostatu batean izan nintzela. Izan dira eta badira han norbait direnak euskalgintzan: Martin Larralde Bordaxuri bertsolaria, Jean Hiriart-Urruti kazetari handia, Piarres Xarriton eta Janbattitt Dirassar idazleak, antzerkilariak... Herria, berriz, Lapurdiren ekialdean kokatua, lurrez Lapurdiko handiena eta biztanlez hazi samarra, sei bat mila bizilagunekin. Mila eta berrehun bat elebidun ba omen dira bertan, eta kaleko euskararen erabilera: %2,5.

Herriguneko ostatu ezagun batean gelditua nintzen teatrogile ohi batekin. Sartu nintzenean jendea bazen, denak frantsesez mintzo. Zerbitzari elebidunak agurra frantsesez egin zidan; nik euskaraz ekitean, berak ere hala erantzun zidan. Solaskidea heldu zenean, erran baitzidan giro arrotza zela ostatuan, gibeleko barne berezira iragan ginen, han euskaraz elekatzera.

Solasaldia bururatzean, duela hogeita hamabost urte Hegoaldetik hara joandako gizon batekin mintzatu ginen. Nire solaskideak erran ziolarik Her nanitik nentorrela:

– Bai, bi mundu dira hangoa eta hemengoa. Zuentzat erraza da euskaltzale eta abertzale izatea; hemen, aldiz, egunero baieztatu beharrekoa. Duela gutxi aitatxi bat lehenbiziko aldiz entzun dut euskaraz bere bilobarekin. Ez nekien euskalduna zela. Maiz ikusten da hemen bi euskaldun elkarrekin frantsesez ari, nahiz eta maiz azentuak salatzen dituen euskaldunak direla.

Teatrogile ohia ados zen, baina ñabardurekin: Hazparnen lehen gehiago egiten zen; orain gazteek Aiherran eta Lekornen-eta ematen dute, baina hemen, Hazparnen: oso beheratuak gara!

Hainbesteko aldea ote handik hona? Hernanin, bizi naizen auzoan, espainol giroa da erabat nagusi kalean eta ostatuetan, Hazparnen giro frantsesa bezainbat. Herrigune zaharrean euskara gehiago entzuten da, baina bi euskaldun gaztelaniaz hizketan entzutea arrunta da, eta elkarrizketa euskaraz hasi eta gaztelaniaz amaitzea are arruntagoa. Eta inguruko herrietan beste horrenbeste.

Euskaldun osoak ere, eta ez gara dozenan hamahiru han eta hemen, menderatuak gauzkate, asimilatuak, hein kezkagarrian, soziologiak eta bereziki espainol hedabideek hemen, eta frantses hedabideek han.

Burujabetza politikoan gabezia handiak, eta burujabetza kulturalean are handiagoak. Zein soziologia, zein kale eta ostatu espainolak ditugun Hegoaldean, eta zein frantsesak Iparraldean!

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
2024-04-28 | Karmelo Landa
Gernikaren berpiztea

Urte bat bestearen ondotik, 87 urte joan dira astelehen lazgarri hartatik, apirilaren 26 hartatik; azoka eguna Gernikan, heriotza eguna. Suzko eta berunezko egunak eta urteak ondoren. Hildako ugariren gainean porlana eta isiltasuna. Porrota eta sufrikarioa. Nortasun debekatua,... [+]


Hitzen piroteknia

Garai batean nire ustez naftalinaz gainezka zeuden esaldiak erabiltzen hasia naizela antzeman dut. Zahartzen ari naizen seinale ote? “Osasuna badugu behintzat-eta, gustura egoteko moduan gaude!” edo “gure garaian jan ez, baina barre...”. Eta tristuraz... [+]


2024-04-28 | Ahoztar Zelaieta
EAJko karguen senide harrobia

Azken hamarkadan, EAJk hiru harrobitatik datozen kargu publikoen esku utzi du Eusko Jaurlaritzako sailen kudeaketa. PwC eta Andersen bezalako aholkularitza-enpresetan aritu zen talde bat nabarmentzen da. Beste talde garrantzitsu bat karrerako funtzionarioek osatzen dute... [+]


2024-04-28 | Edu Zelaieta Anta
Duda-muda

Ramadana bukatzear zela sortu zen zalantza irakasleen artean: familia musulmana duten ikasle batzuek adierazia zuten, ramadanaren amaieraren ospakizuna zela eta, ez zirela egun horretan joanen gelara. Ekintza horren bidez –aipatu zuen irakasle batek– argi gelditzen... [+]


Eguneraketa berriak daude