Euskara batuak bezala, bizkaierak, gipuzkerak, nafarrerek, zubererak… euskararen edozein aldaerak ematen digu euskal herritartasuna. Duela 50 urtera arte ez zegoen euskaldunik, ala? Ez ete zegoen Euskal Herririk?
Egungo euskalkiak ez dira eta “inkulturaren lekukotasun urri eta negargarri baten adierazleak”, pentsa be ez. Espainiar eta frantziar estatuen eta euron zerbitzuko eragileen zapalketa luze eta gordinaren emaitza dira, hori bai, neurri handi batean.
Guztiz harrigarria gertatzen da, oraindik ere bizkaieraren gainean eta Mendebaldeko euskaldunen egoeraz nahiz bilakaeraz agerikoa den ezjakintasuna eta aurreiritzien zama. Bizkaiera edo mendebaleko aldaera da Bizkaian, Gipuzkoako eremu zabal batean eta baita Arabako hainbat herritan ere, euskaraz bizi gura duten elebidun asko eta askoren berezko eta ohiko euskara. Etxean jaso zutelako, edo batuaz eskolatuak izan arren batua bera baino “etxekoagoa” egiten zaielako, artean ere herri askotako hizkera bizia baita. Bizkaieradun horien arteko gehientsuenek batuaz jarduten dute egokierak eskatzen duenean, sarri beharrik ez dagoenean bebai, arazo barik.
Ez hanka ez buru ez dauka bizkaieraren aurkako iritzi tamalez zabalduegiak. Hasteko eta behin, bizkaiera araututa dago, ederto gainera, Labayru edota Mendebalde elkarteen ahalegin eskergari eskerrak, adibidez. Eta araututa dago behar bati erantzunez: bizi-bizirik dagoen bizkaiera-hiztunei euskarri idatzia emateko beharrari erantzuteko.
Ez hanka, ez buru, ez neurririk ez dauka, bizkaieraz aritzen direnak larrutzea. Inor ez dut ikusi ostera, gipuzkeraz, nafarreraz edo zubereraz aritzen direnak seinalatzen (zorionez). Izan ere, euskaraz egiten ahalegintzen direnak, aldaera zein den ere, txalotu behar genituzke beti.
Kezkagarria dena, alderdi eta sindikatu unionisten jardun ankerra da. Patxi Lopezek, PPren eskutik Lehendakari izandakoak, Jaurlaritzak kontratatutako euskarazko klaseetara piper egiten xahututako dirutza publikoa; Idoia Mendiaren ohiko adierazpen negargarriak; PSEren kanpaina iraingarriak, EGAren eta Hizkuntza Eskakizunen inguruko toxikazioa, EAJren arduragabekeria eta PSEren hizkuntza politikarekiko menpekotasuna, PPren euskararekiko erdeinua eta gorrotoa, Diario Vasco edota El Correo Español kazeta 1978z geroztik “erradikalki demokraten” etengabeko azpijana, Brunete mediatiko espainiarraren aldian aldiko “laztanak”… Horiek dira kaltegarriak oso. Kezkagarria ere, beste maila batean noski, euskalgintzaren isiltasun ulertezina eta eragile abertzaleen erantzun oro har epela.
Mendebaldeko euskaratik euskara batura dagoen jauzia txikia da. Gero eta txikiagoa euskaraz alfabetatzen eta janzten garen heinean. Gero eta gertuagokoak izango dira gainera euskararen aldaera guztiak, euskararen erabilera hedarazten eta hedabide kalitatezkoak ugaltzen diren neurrian. Are gertuagokoak, espainiarrek eta frantsesek inposatutako mugak hausten ditugun egunetik aurrera.
Eman bada bakea mendebaldeko euskarari, edo arean hobeto, egin berba bizkaieraz be!
(Euskara teknikaria eta ELAko kidea da JJ Agirre)
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Komisaldegian paper batzuk eman dizkidate. Izerdi tanta bakarra dakit bekokian behera bularreraino, piztu aire girotua, mesedez. Parrandan ondoegi pasatzearen asuntoak, hurrengo goizean galdutakoak salatu beharra. Inozo aurpegidun munipa batek hurrengo asterako zita eman ahal... [+]
Lau hilabete daramatzagu greba mugagabean, hitzarmen propio baten eta lan-baldintza duinen alde. Lau hilabeteko greba honetan, udaltzainek piketeetan bortizkeriaz zapaldu gaituzte, hirian jarraitzen gaituzten eta mobilizazio bakoitzean zelatatzen gaituzten polizia... [+]
Urtebetetzeek eta urte aldaketek pilaketa bidezko eragina dute: alegia, banaka, gertatzen direnean, nik ez dut ezer sumatzen. Urtebetetzeetan, ondo xamar egin badut segundo batzuez olgatzen naiz (nire baitarako), nire garunaren zati batek ezin dio utzi zoriontzen dutenean... [+]
Etxe pareko lokala itxita, obretan, zerbait berria irekiko dutelako susmoa. Ez da izanen mertzeria bat, ez eta loradenda bat. Kasurik onenean taberna bat, ohikoa, auzokoa, eta txarrenean gastrobarra edo specialty cafe bat. Ez duzu dirurik bost euroko kafea erosteko. Ez duzu... [+]
Abuztua heldu zaigu, irakurle. Oporretan zaude eta zuretzako denbora gehiago daukazu? Edo agian ez daukazu denborarik, oporrak planez bete dituzulako? Edozein modutan, kontuz! Egungo bizimoduaren psikologizazioak edonon sailkatzen ditu sindrome berriak, eta oporraldiak ez daude... [+]
Euskararen normalizazioaren motorrak herri dinamikara bueltatu behar du aurrera egin nahi badugu
Gaztetxo bati lehen mugikor adimentsuak eskaini beharko liokeena zer izan beharko litzatekeen hasi naiz pentsatzen. Nork daki, beharbada ordenagailuetarako Luberri edota Txikilinux sistema eragile libre euskaldunak sortu ziren bezala, mugikorretarako garatu liteke Linage... [+]
Inoiz Erdi Aroko etxe museifikaturen batean egon bazarete, etxeko altzarigintza egurrezkoa, berniz ilunekoa eta dekorazio landuarekin egina zela konturatuko zineten. Eta etxearen dekorazioari dagokionean, deigarriena da zeinen altzari gutxi zituzten edozein gela motan, baita... [+]
Bilboko 13 konpartsek iragarri dute ez dutela Coca-Colarik salduko Aste Nagusiko txosnetan. Instagramek albiste horri buruzko Deiaren argitalpena iradoki zidan, eta iruzkinak hiru multzotan sailkatuko dizkizuet: konpartsei isekak, halako ekintzek eraginik ez dutela... [+]
Uda honetako erronka omen sare sozialetan: kaka egitea igerileku publikoetan. Ohikoak dira jokabide zikinak sare horietan, eta batzuek beren gorotz fisikoa libratzea, ororen begi-bistan eta eskura, honezkero gaina hartu digun zikinkeria digital erraldoia hezurmamitzea besterik... [+]
Liburuak hasi, utzi… begietatik garunera nagi doaz esaldiak, eta itzali ezin dudan tik-tak bat entzuten dut. Ikus-entzunezkoak pikatzen ari naiz.
Entzun dut burpee, eta Llados, eta body count, eta nahi duzulako zara pobrea, eta Milei, eta Thiel, eta unibertsitatea... [+]
Bolo-bolo dabiltza gugandik zenbait kilometrotara gertatutako pogromoak, hamarkada luzetan −mendez mende− zilegituriko arrazismoa oinarri dutenak. Palestinan, Torre Pachecon eta Hernanin, arazoa antzekoegia da, intentsitate ezberdinez bada ere. Moroak dira behe-laino... [+]
Euskararen balizko etorkizunari buruzko ikerketa bat ezagutzera eman da berriki, eta zalaparta eragin du bertan irudikatzen den paisaia beltzak. Asaldamendu hori auzitan jarriz abiatuko dut nire ekarpena. Zergatik da harrigarria datu hori? Zein mundutan bizi gara, gure egoeran... [+]
Diskurtso erreakzionarioen gorakadaz ari gara azken urteetan. Dela migrazioei buruz, dela feminismoa, euskara eta abarri buruz. Testuinguru horretan, garrantzitsua iruditzen zait jarrera erreakzionarioak edota migrazioei buruzkoak aztertzeko ez gelditzea titularretan, eta gaiari... [+]