Euskaltzaindiak bere hiztegiko zenbait definizio alda ditzake, genero-berdintasuna hobeto islatzeko

  • Abenduaren 22ko osoko bilkuran Euskaltzaindiaren Hiztegian egin beharreko zenbait zuzenketa aurkeztu ziren, tartean, genero-berdintasunarekin zerikusia dutenak.

ARGIA @argia
2018ko urtarrilaren 05a
Euskaltzaindiaren Osoko Bilkura bat iaz, Nafarroako Parlamentuan (argazkia: Nafarroako Legebiltzarra).

Gizartea aldatuz doanez, forma batzuen definizioak ere aldatu egin direla adierazi du Euskaltzaindiak prentsa-ohar baten bidez. Adibidez, "aitaginarreba" hitza lehen "senarraren aita emaztearentzat, edo emaztearena senarrarentzat" definitzen zen eta oraingo proposamenean honela izango da: "Ezkontideetako baten aita beste ezkontidearentzat".

"Errain" hitzaren definizioan ere, lehen "semearen emaztea" irakur zitekeen eta orain "semearen edo alabaren emaztea" gisa jasotzea proposatu da, gizarte-ereduaren aldaketa hiztegira ekarrita.

Dinastia-kontuetan ere aldaketak

Halako hainbat egokitzapen egin dira familia-loturen aldetik. Horiekin batera, dinastia-kontuetan ere egin dira aldaketa-proposamenak. Esaterako, "infanta" hitza orain arte "erregearen alaba, erreginagaia ez dena" gisa zegoen jasota eta proposatu da "monarka baten alaba, erreginagaia ez dena" jartzea.

Aldaketa horiek aztertu eta oharreztatu ditu akademiaren batzorde ahaldunduak, eta osoko bilkuran aurkeztu dira. Orain, hilabeteko epea dute euskaltzain osoek zerrenda horiei oharrak egiteko, eta, kontrakorik ez bada, proposamenak ontzat eman eta hiztegian aldatuko dira.

Pertsona-izenei buruzko berririk ez

Oharrean, Euskaltzaindiak ez du argitu antzeko neurririk hartuko ote duen pertsonen izenei dagokienez. Akademiak 2001etik aurrera sexuaren araberako bereizketa finkatu zuen izenetan, ordu arteko anbiguotasunak ezabatuz.

Erabakiak zeresana eman du azken urteetan, pertsona-izen bakoitza genero bati lotuta uzten duelako, mutil bati Izaro edo neska bati Iraitz izena jartzea, adibidez, asko zailduz. Onintza Irureta Azkunek idatzitako "Gurasoen nahia Euskaltzaindiaren menpe" erreportajean aurkituko duzu gaiari buruzko informazio gehiago. 

Kanal hauetan artxibatua: Euskaltzaindia  |  Generoa  |  Sexismoa

Euskaltzaindia kanaletik interesatuko zaizu...
Esteve Materraren 1617ko liburuaren edizio kritikoa argitaratu dute

UPV/EHUko Aziti Bihia Hizkuntzalari eta Filologoen elkarteko kideek Esteve Materraren “Doctrina Christiana” liburuaren edizio kritikoa sortu dute, eta EHUk eta Euskaltzaindiak argitaratu dute, “Euskararen Lekukoak” eta “Monumenta linguae Vasconum: Studia et Instrumenta” bildumen baitan.


2018-01-24 | ARGIA
MTVren sarietan euskarak toki "duina eta aproposa" izan behar duela gogorarazi du Euskaltzaindiak

Euskaltzaindiak gutunak bidali dizkie Bizkaiko Foru Aldundiko ahaldun nagusiari, Ekonomi eta Lurralde Garapena Sustatzeko diputatuari eta Bizkaiko Euskara eta Kultura Foru diputatuari.


Badira izen mistoak Euskaltzaindiaren zerrendetan

Euskaltzaindiak 2001etik aurrera sexuaren araberako bereizketa finkatu zuen izenetan baina IKAren Deklinabidea aplikazioa garatzen ari nintzela salbuespenak badirela konturatu nintzen. Badaude Euskaltzaindiaren gizonezkoen eta emakumezkoen ponte-izenen zerrendetan, bietan, agertzen diren izen mistoak.


2018-01-15 | ARGIA
Euskaltzaindiak pertsona izenen genero bereizketarekin malguago izateko eskatuko dio Justizia Ministerioari

Euskaltzaindiak adierazi du aurki Ministerioarekin euskal izendegiarentzat “bestelako bideak asmatzeko” harremanak hasi nahi dituela.


Fauna publikoa
Naftalinarekin seduzitzen

Publikatu den lekuan publikatu delako, hain justu, arduratzen naute Urrutiak irakurlego horri bidali dizkien mezuek


Piarres Xarriton hil da, mende bateko ikuspegia galdu du euskal kulturak

Piarres Xarriton idazle eta euskaltzaina hil da ostiral honetan. 96 urte zituen eta bere ibilbidea errepasatuta, mende baten perspektiba galdu du Euskal Herriak.


2017-03-14 | Hiruka .eus
"Genero-markarik gabeko izenen aldeko apustua egiten dute askok"

Izenek egungo biko genero-sistema zelan erreproduzitzen duten azaltzeko, Saioa Iraola Urkiola Bilgune Feministako kideak akordura ekarri ditu Idurre Eskisabel Larrañaga kazetari eta antropologo beasaindarraren berbak. Eskisabelek esaten duenez, "egunerokotasunean, emakumeak eta gizonak sortzen dituzte izendegiek".


Zenbait gazte ausart
MULTIMEDIA - dokumentala

17. Korrikaren barruan, AEK-k Euskaltzaindiari egin zion omenaldia dokumentalera ekarrita.


2016-08-01 | Axier Lopez
Euskaltzaindia: "Oso zaila da izenetan neska eta mutilen arteko bereizketa egitea, harrapatuta gaude"

Abuztuaren 1eko Teleberrian ARGIAren azken aldizkarian argitaratu dugun euskal izendegiari buruzko erreportajea eta analisia izan dituzte hizpide. Etxean semearen izenarekin bizi izan dugun kasuari buruzko albistean, Euskaltzaindiko kide batek aitortu du izendegia sortzeko erabili dituzten irizpideak zalantzazkoak direla.


Gurasoen nahia Euskaltzaindiaren menpe

Euskarazko pertsona izenen sorkuntzak abiadura handiagoa eraman du arautzeak baino. Horri esker ditugu Izaro, Amaiur eta Eneritz izeneko neskak eta mutilak. Euskaltzaindiak ordea euskal izendegia finkatu du, eta bere hitzetan esanda “erregistro zibilari aholkuak” ematen dizkio. Erregistroetan, oro har, erakunde horren erreferentziak arau nagusitzat dituzte. Orain oso zaila da mutilari Izaro jartzea eta neskari Iraitz. Generoari lotutako eztabaida ordea, hainbat izen mistoren... [+]


Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude