Euskal siderurgiaren erroak aurkitu dituzte: 300 haizeola Araba, Gipuzkoa eta Bizkaian

  •   Ikerlari talde batek antzina burdina egiteko erabiltzen ziren sistema prehidraulikoak inbentariatu eta aztertu ditu.


2018ko maiatzaren 17an - 15:33
Haizeola batean burdina sortzeko prozesua erreproduzitzen, arkeologia esperimentaleko ikastaro batean (Arg: Javier Franco / EHU)

Burdina metal bihurtzeko tailerrak ziren haizeolak. K.a V. mendetik XV. mendera arte erabili izan ziren Euskal Herrian –baita zeharroletan ura erabiltzen hasi eta gero ere–; gurean 2.000 urteko ibilbidea egin zuen produkzio siderurgikorako sistema horrek beraz, historiaurreko labe garai modukoak ziren.

Euskal Herriko Metazaritzaren Museoko Arkeologia Taldeak duela 15 urte azterketa hasi zuen haizeolen inguruan, Eusko Jaurlaritzak eskatuta, ikusirik horietako asko lurpean egonik arriskuan zeudela. Ondare arkeologiko hori babesteko, lehenik zenbaketa egitea beharrezkotzat jo zuten, eta orain arte ezagutzen ziren EAEko haizeolen kopurua boskoiztu egin dute: 170 aztarnategi katalogatu dituzte Bizkaian, 150 Gipuzkoan eta 25 Araban.

Historia aldaraziko duen labe-mota

Arkeologia taldearen buru eta EHUko ikerlari den Javier Francok azaldu duenez, Europan “parekorik ez duen labe-mota” ere aurkitu dute azterketan: aho zabaleko ontzien itxurakoak ziren eta erromatarrek ekarritako forma berriagoari iraun zieten Erdi Arora arte. Berezitasun horrek, Europan labeek izandako bilakaerari buruzko teoria aldatzen duela dio Francok. 

Bestalde, ikerketak frogatu du Bizkaia eta Gipuzkoa zirela “lehen mailako” siderurgia produktoreak, eta Araban aldiz, material hori inportatu egiten zela, zeramika esportatzen zen gisan.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Arkeologia
Baskoien beste herrixka baten aztarnak aurkitu dituzte Nafarroan eta AHTren lanek suntsitu ditzaketela salatu dute

Muru Artederreta herrian, Murugain izeneko muinoan, Burdin Aroko herrixka baten horma agerian geratu da, AHTren lanentzako laginak hartzen ari zirela.  Bizilagunen hango elkarteak salatu du trenarentzako tunel baten ahoa eraikitzeak harresiaren zati bat suntsituko lukeela.


Neolitoko piragua sofistikatuak

1992. eta 2006. urteen artean, Erromako Bracciano lakuko uretan, Neolito goiztiarreko La Marmotta aztarnategia industu zuten. Berriki, Plos One aldizkarian han aurkitutako bost piraguen inguruko ikerlana argitaratu dute. Ontziak 7.000-7.500 urte inguru dituztela ondorioztatu... [+]


10.000 urteko harresia

Mecklenburgeko golkoan, Baltikoko uretan, ia kilometro bateko harrizko egitura bat identifikatu zuten arkeologoek 2021ean. Orain diziplinarteko ikerlari talde batek harresiari buruzko ikerketa argitaratu du PNAS aldizkarian.

Egiturak 10.000 urte inguru ditu eta gizakiak egina... [+]


Irulegiko eskua, zein nobedade dakartza ‘Antiquity’ aldizkariak?

Irulegiko Burdin Aroko herri gotortuan azaldutako brontzezko piezari buruzko ikerketa “osoena” azaltzen duen artikulua argitaratu du aditu talde batek nazioarteko aldizkari zientifikoan. Orain arte ez genekizkien hainbat berritasun dakartza.


Ahaztutako Erdi Aroaren bila Abrisketan

Urtarrila ez da sasoi goxoa izaten indusketa arkeologikoak egiteko baina, aurtengo eguraldi aldrebesa tarteko, lanak erritmo onean burutu dituzte EHUko Ondare eta Kultur Paisaien ikerketa taldeko eta Ondare Babesa enpresako langileek Abrisketa auzoko San Pedro ermitan,... [+]


Eguneraketa berriak daude