Euskal errepublikaren aldeko manifestazioan gehiengo sozial independentista aldarri

  • Independentistak sareak Hispanitatearen egunean Espainiako Estatuaren “ukazioa eta inposizioa” salatzeko manifestazioa egin zuen Bilbon Gora Euskal Errepublika! lemapean.


2014ko urriaren 13an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Euskal errepublikaren aldeko manifestazioa Bilbon. (Argazkia: @alvarolag_)

Txutxi Ariznabarreta Independentistak sareko bozeramaileak hartu zuen hitza ekitaldiaren amaieran: “Estatu Español eta Frantsesaren inposizioak jasaten baditugu ere, ezin gara Espainiari eta Frantziari begira geratu”. Ariznabarretaren hitzetan, iritsi da “gehiengo sozial independentista bat” sortzeko unea.

Norabide berean hitz egin zuen Maribi Ugarteburu EH Bilduko parlamentariak igandean kazetariei egindako adierazpenetan, eta esan zuen independentzia “konkistatu beharreko behar bat” dela.

Itsaso Atutxa Bizkai Buru Batzarreko lehendakariak berriz, Hispanitatearen eguna desfile militar batekin ospatu izana salatu eta gaineratu zuen bere alderdiak ez duela hispanitateren eguna ospatzen,  ez dutelako “beraiena” sentitzen.

Katalunia eta Eskozia gogoan

Manifestazio amaierako hitzetan presente izan ziren Kataluniako eta Eskoziako prozesuak eta katalanei independentzia lortzeko bidean aurrera egiteko deia luzatu zien.

Carlos Urquijo Espainiako Gobernuak EAEn duen ordezkariak Hispanitate egunaren harira egindako adierazpenetan esan zuen guardia zibilak “herri libreago bat” eraiki duela eta haien lana “ezinbestekoa” izan dela.


Irakurrienak
Matomo erabiliz
#1
Gorka Bereziartua
#3
AEK koordinakundea
#4
Ruben Sánchez Bakaikoa
#5
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Independentismoa
Mikel Oteiza, Atarrabiako alkatea: “Gure eraikinetatik euskalduntasunarekin lotura duten ikur eta adierazpen guztiak modu basatian ari dira ezabatzen”

Tristeziaz hartu du Atarrabiako alkateak Nafarroako Justizia Epaitegi Nagusiaren epaia. Euskal Herriko armarria ezabatu beharko du herriko frontoiko hormatik. “Bere garaian ikurriña kentzera behartu ziguten bezala” adierazi du Euskalerria Irratian Mikel... [+]


2024-02-19 | Leire Artola Arin
Bizi baldintzen gogortzea eta pribatizazioaren areagotzea izan dira Talaia Feministaren 2023ko ondorio nagusiak

Otsailaren 17an ezkerreko 170 emakume feminista subiranista elkartu dira Oreretako Lekuona aretoan, 2023ko sei gertakari aztertu eta Talaia Feministaren behin betiko txostena adosteko. Euskal Herriko trantsizio feministarako proposamenak egiteko lehen pausotzat jo dute dosierra... [+]


2024-02-04 | Karmelo Landa
Independentzia nola?

Euskal Herriaren eta Kataluniaren independentzia aztergai da atzerrian. Nevadako Unibertsitateak, Renon, Ameriketako Estatu Batuetan, liburu mamitsua argitaratu berri du, ingelesez, Pro-independence movements in the Basque Country and Catalunya [Independentziaren aldeko... [+]


Eguneraketa berriak daude