ETBk emisioa eten du Nafarroan

  • Euskal Irrati Telebistak jakinarazi duenez ostegunean goizeko 10:00etan teknikariek itzali egin dute Erreniega, Ezkaba eta Joareko instalazioen bidez zabaltzen zen seinalea.

ARGIA @argia
2016ko maiatzak 05
Herritarrek protesta egin zuten ostegunean Iruñean UPNko egoitzaren aurrean

UPN kanpora eta ETB aurrera izan dira behin eta berriz entzun diren oihuak. Asteazken goizean zabaldu zen sare sozialetan Iruñeko Biana Printzearen plazan UPNk duen egoitzaren aurrean arratsaldeko 7etan biltzeko deia. Firma bilketa ere abiarazi zen eta ostegunean jada 14.000 pertsonek sinatua zuten Nafarroan ETB berriz ikusteko eskaera.

 

Seinalea itzali egin du ETBk Nafarroan

ETBk bere emanaldiak eten ditu. Ostegunean EiTBko teknikariek itzali egin dute Erreniega, Ezkaba eta Joareko instalazioen bidez zabaltzen zen ETBren seinalea.

 

Kontzentrazioa Iruñean

Ostegun arratsaldean kontzentrazioa egingo dute Iruñeko Bianako Printzearen plazan, UPNren egoitzaren aurrean, EiTBren itzalaldiaren kontra protestatzeko. 19:00etan jarri dute hitzordua.

Sinadura bilketa aginduaren aurka

Norbanako batek sinadura bilketa hasi du Change.org atarian, gaztelaniazko eskari honekin: "EITB Legalmente por TDT en Navarra ya!!!". Sindura bilketa hasteko "Nafarroan gero eta telebista aniztasun gehiago askoz hobe" dela argudiatu du. Eskaria Eusko Jaurlaritzari, Nafarroako Gobernuari eta EiTBri zuzenduta dago: Espainiako Gobernuari eska diezaietela beste multiplex bat emisio aniztasun hori zihurtatzeko.

Ostegun goizealdean 12.477 sinadura zituen bilduta jadanik.

"Eta itzaltzen ez badugu"

Maddalen Iriarte kazetariak EiTB Nafarroan eteteko aginduaren aurrean galdera zuzena plazaratu du bere Twitter kontuan:

EiTB 1986an hasi ziren ikusten Nafarroan Paz de Ziganda ikastola inguruko euskaltzale talde batek Aralarren antena jarri zuenean. Euskalerria Irratian duela 30 urteko argazkiak paratu dituzte galeria baten bidez:

 

EiTBk ostegunean etengo du Nafarroako emisioa, Espainiako Gobernuaren agindua betez

Espainiako Gobernuak duela bi aste agindu zion Euskal Irrati Telebistari Nafarroako telebista emisioa eteteko, aurreko legealdian –UPN gobernuan zela– aurkezturiko helegite bati jarraiki; agindua bete ezean, “ekipoen eta instalazioen zilegitzea” eskatuko zukeen Madrilek. Ostegunean Nafarroan telebista emisioa etengo duela iragarri du EiTBk.

(Albiste osoa hemen)

Kanal hauetan artxibatua: ETB  |  Nafarroa

ETB kanaletik interesatuko zaizu...
ETB3-ren alde ekiteko garaia Nafarroan

Gaur egun Nafarroako haur gehienek ez dute ETB3 (marrazki bizidunak euskaraz) ikusteko aukerarik, eta ez dago aldaketarako zantzurik. Giltza PPren Gobernuaren esku dago, eta erraztasunak eman ordez, traba teknikoak eta isunak jartzen ari da, Nafarroan euskarazko kateak eta irratiak hartzearen kontra.


Hitzak mutu (Hasier Etxeberria in memoriam)

“Batzuetan iruditzen zait lerro hauetan aurkitzen dudala nire bidea eta, bestetan, hementxe galtzen naizela zeharo, hitz alfer hauen artean. Iruditzen zait, baita ere, gertatzen zaizkidan gauzetatik libratzeko baino, gehiago balio dutela gauzak benetan gerta dakizkidan. Erran nahi dut, La Rochefoucauld-en ezpaletik, koaderno honetan izendatzen ditudanean bakarrik gertatzen direla errealitatean gauza guztiak. Inoiz idatziko ez banitu, ez ziratekeela. Hori izango da literatura, horixe... [+]


Euskalduna naiz, eta zu, ni bezala, gerra kultural batean sartuta zaude

Euskalduna naiz, eta zu? saioaren inguruko polemika ikusita galderak bata bestearen atzetik datoz: non geratu da gure identitatea definitzeko geneukan gaitasuna? Non galdu da euskaldunaren definizio irekia, zeinak dioen hemengoa dela hemen lan egiten duen eta bizi den edonor? Posible al da intsumisioa gerra kulturaletan?


Euskalduna naiz, eta zu, ni bezala, gerra kultural batean sartuta zaude

Euskalduna naiz, eta zu? saioaren inguruko polemika ikusita, non geratu da gure identitatea definitzeko geneukan gaitasuna? Non galdu da euskaldunaren definizio irekia, zeinak dioen hemengoa dela hemen lan eta bizi den edonor? Posible al da intsumisioa gerra kulturaletan?


'Euskalduna naiz eta zu?' saioari buruzko polemika: distrakzio maniobra

Hautsak harrotu ditu duela hilabete ETB1ek Espainiari buruzko topikoen inguruan egindako saioak. Baina, ez al da polemika artifizial samarra?


Polemika sareetan, Espainiako telebistak 'Loreak' filma gaztelaniaz bikoiztuta emititu duelako

Espainiako telebista publikoko bigarren kateak Loreak filma eskaini zuen igande gauean. Emisioak, ordea, ez zituen ikusle guztiak pozik utzi, filmaren bertsio originalaren ordez gaztelaniaz bikoiztuta eman baitzuten.


2017-01-04 | Zuzeu | A. Osinalde
ETB1: Nik ia ez dakit

Ibon Sarasolaren “Bitakora kaiera” liburuak animaliko eztabaida sortu zuen Zuzeun, eta badirudi antzeko izenburua duen dokumentalak era berean harrotu dituela hautsak, ez edukiarengatik, baizik eta hizkuntzarengatik. Arrazoi bera, finean.


"Susmoa dut gure aukeren azpitik jokatzen ari garela, herri bezala eta norbanako bezala"

Txinan, norbait gorroto baduzu, garai interesgarriak bizi ditzala opatzen diozu. Garai zailak, alegia. Komunikazioaren arloan dabil Xabier Landabidea, ikertzen eta saltsan, eta badaki halako sasoi batean gaudela gu, sasoi ezinezko batean. Hala ere, etsipenik ez du sentitzen; aitzitik, parte hartzeko, gauzak probatzeko eta jendearekin egoteko urrezko aroa iruditzen zaio.


2016-11-07 | Juan Luis Romatet
David vs Goliat: noren alde egin du ETBk?

Aste honetan ikusitakoaren arabera, David vs. Goliat borrokan garbi geratu da beste behin ere noren alde jartzen den gure telebista publikoa. Astearte honetan Ocho apellidos vascos pelikula eman zuen gaztelerazko katean, ETB-2n.


Marrazki bizidunak eskaintzeko ETB-3ren seinalea emitituko du zenbait orduz ETB-1ek Nafarroan

Goizez eskainiko du lehenengo kateak hirugarrenaren emisioa, Nafarroako haurrek egokitutako programazioa izan dezaten.


Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude