Euskal Irrati Telebistak jakinarazi duenez ostegunean goizeko 10:00etan teknikariek itzali egin dute Erreniega, Ezkaba eta Joareko instalazioen bidez zabaltzen zen seinalea.
UPN kanpora eta ETB aurrera izan dira behin eta berriz entzun diren oihuak. Asteazken goizean zabaldu zen sare sozialetan Iruñeko Biana Printzearen plazan UPNk duen egoitzaren aurrean arratsaldeko 7etan biltzeko deia. Firma bilketa ere abiarazi zen eta ostegunean jada 14.000 pertsonek sinatua zuten Nafarroan ETB berriz ikusteko eskaera.
ETBk bere emanaldiak eten ditu. Ostegunean EiTBko teknikariek itzali egin dute Erreniega, Ezkaba eta Joareko instalazioen bidez zabaltzen zen ETBren seinalea.
RT @eitbAlbisteak: ETBk eten egin ditu emanaldiak #Nafarroa-n https://t.co/8RUNaLqNOl pic.twitter.com/3tibERjrLP
— eitb.eus (@eitbeus) 2016(e)ko maiatzak 5
Ostegun arratsaldean kontzentrazioa egingo dute Iruñeko Bianako Printzearen plazan, UPNren egoitzaren aurrean, EiTBren itzalaldiaren kontra protestatzeko. 19:00etan jarri dute hitzordua.
Norbanako batek sinadura bilketa hasi du Change.org atarian, gaztelaniazko eskari honekin: "EITB Legalmente por TDT en Navarra ya!!!". Sindura bilketa hasteko "Nafarroan gero eta telebista aniztasun gehiago askoz hobe" dela argudiatu du. Eskaria Eusko Jaurlaritzari, Nafarroako Gobernuari eta EiTBri zuzenduta dago: Espainiako Gobernuari eska diezaietela beste multiplex bat emisio aniztasun hori zihurtatzeko.
Ostegun goizealdean 12.477 sinadura zituen bilduta jadanik.
Maddalen Iriarte kazetariak EiTB Nafarroan eteteko aginduaren aurrean galdera zuzena plazaratu du bere Twitter kontuan:
Eta itzaltzen ez badugu? https://t.co/vJSkb94Nn3
— Maddalen Iriarte. (@maddaleniriarte) 2016(e)ko maiatzak 4
Mezu horrek oihartzuna izan du sarean #etaitzaltzenezbadugu traola erabilita.
EiTB 1986an hasi ziren ikusten Nafarroan Paz de Ziganda ikastola inguruko euskaltzale talde batek Aralarren antena jarri zuenean. Euskalerria Irratian duela 30 urteko argazkiak paratu dituzte galeria baten bidez:
Espainiako Gobernuak duela bi aste agindu zion Euskal Irrati Telebistari Nafarroako telebista emisioa eteteko, aurreko legealdian –UPN gobernuan zela– aurkezturiko helegite bati jarraiki; agindua bete ezean, “ekipoen eta instalazioen zilegitzea” eskatuko zukeen Madrilek. Ostegunean Nafarroan telebista emisioa etengo duela iragarri du EiTBk.
(Albiste osoa hemen)
Berrian lan egiten duen kazetariak, Euskal Telebistaz liburua idatzi berri du Txoria hodei artean, ETB lehen eta gero. Galdera batekin abiatzen du liburua kazetariak: 40 urte bete dituen Euskal Telebistak behar den gisan arrapostu ematen al dio euskal jendartearen egungo... [+]
2021az geroztik, ETBko zuzendaria da Unai Iparragirre. Telebista kateetako edukien ardura da berea, baina baita plazaratu berri duten Primeran plataformarena ere. Jaiotza horren aitzakian hartu gaitu Bilboko egoitzan duen bulegoan.
EITBren egoitzaren aurrean elkarretaratzea egin dute (H)itzartu ETBk deituta. EAJri eta ETBri politikak errotik aldatzeko eta "premiaz euskarazko eskaintza erakargarria" osatzeko eskatu diote.