Espainiako Gobernuak atzera egin du: ARGIAk irabazi du Mozal Legearen auzia

  • ARGIAko kazetari Axier Lopezi ezarritako isuna bertan behera utzi du Espainiako Gobernuak, Javier de Andres EAEko Espainiako ordezkariaren bitartez. Hedabide honek isunari ezarritako helegitearen ondorioz, martxoaren 13an epaiketa egitekoa zen Gasteizen. Epaiketa egin gabe, ARGIAk ez du isunik ordaindu beharko kazetaritza egiteagatik.

ARGIA @argia
2017ko martxoaren 07a

2016ko martxoaren 3an Espainiako Poliziak kalean egindako operazio baten berri emateagatik ezarri zioten isuna ARGIAri. Ordutik Espainiako Gobernuak urtebetez defenditu ditu ARGIAren aurkako zigorra eta isunaren arrazoiak. PP alderdiaren erabateko bakardade politikotik, kontra egin diete eragile ugarik: Euskal Herriko eta Espainiako Estatuko kazetari elkarte guztiek, adierazpen askatasunaren eta prentsa askearen aldeko nazioarteko eragile askok eta Espainiako Arartekoak berak, besteak beste.

Txio honen harira zigortu nahi izan dute ARGIA:

 
Espainiako Gobernuak nahiago izan du Mozal Legea ez epaitegietara heltzea

Epaiketa egiteko egun batzuren faltan, auzian amore ematea erabaki du Espainiako Gobernuak, isunaren forma arazoak argudiatuz. Hau da, kasua epaiketara iristear denean, duela urtebete isuna jartzean ez zutela behar bezala argudiatu dio Gobernuak. Urtebetez guztiz kontrakoa defendatu ostean, Espainiako Gobernuak nahiago izan du isun zehatz honen aurrean amore ematea, Mozal Legea epaitegietan ezbaian ikustea baino. Forma arazoak argudiatuz, isunaren edukiaz –Mozal Legearen 36.23 artikulua eta Polizia grabatzeko eskubidea– hitz egitea saihestu dute.

Mozal Legearen 36.23 artikulua aplikatuz zigortu duten lehen kasua izan da Espainiako Estatuan. Baita haren aurkako lehen garaipena ere.

Espainiako Gobernuaren EAEko ordezkari eta PPko politikari Javier de Andresek sinatu du isuna, eta beraz epaiketa, bertan behera uzteko agindua.

36.23 artikuluaren aplikazioaz aurrekari garrantzitsua

Mozal Legearen artikuluen artean 36.23 da aurkakotasun handiena piztu duenetako bat. Artikulu horrek 601 eta 30.000 euro arteko isuna jartzeko aukera ematen du polizien irudiak edo datu pertsonal edo profesionalak zabaltzegatik, beti ere "agentearen edo bere senideen segurtasuna arriskuan jarriz gero".

Argazki edo datu horien "egokitasuna" aztertu eta isuna jartzeko eskumena Poliziarena da, tartean epailerik edo bestelako entitate independenterik izan gabe. Polizia "protagonista eta epaile" bilakatzen du. Eskubide zibil eta politikoen defentsan aritzen diren taldeak eta kazetari elkarte gehienek salatu dute funtzionario publikoen lanaren berri emateko eskubidea urratzen duela artikulu honek.

Auzi honetan lortutako garaipena aurrekari garrantzitsua izango da poliziak lanean grabatzea herritar eta kazetari guztion eskubidea dela berresteko. Hala aldarrikatu dugu ARGIAn ere, eta horren azken froga da "Polizia grabatzea ez da delitua" erreportaje sorta, Ahotsa, Topatu, Ekinklik eta Hala Bedi herri hedabideek Eleak/Libre mugimenduarekin elkarlanean sortutakoa.


Kazetarien aurkako jazarpena kanaletik interesatuko zaizu...
2018-05-17 | I˝aki Etaio
Kazetaritza Bakurren: artazi turkiarrean saltoka
2018ko udaberrian Ipar Kurdistanera –Bakur– euskal delegazio bat joan zen hango egoera lehen eskutik ezagutzera. Iñaki Etaio partaideetako bat izan zen eta bidaian ezagututakoa bederatzi artikulutan jaso du. Hau da seigarrena.

2018-04-17 | ARGIA
"La Haine"-ko Boro kazetariaren aurkako epaiketa atzeratu dute polizia bat ez delako agertu

“La Haine”-ko eta “Kaos en la Red”-eko kolaboratzaile Jorge Correa “Boro”-ren kontrako epaiketa urriaren 3ra atzeratu dute. Sei urteko kartzela zigorra eta 6.000 euroko isuna eskatzen du fiskaltzak.


2018-04-12 | ARGIA
'La Haine'-ko 'Boro' kazetariaren aldeko "Muntaia desmuntatu" kanpaina

La Haine-ko Boro kazetariaren kontrako akusazio faltsuak desmuntatzea du ostegunean abiatu duten #DesmontaElMontaje (Muntaia desmuntatu) kanpaina. Hilaren 16an epaituko dute Madrilen.


2018-03-02 | Miren Osa Galdona
'Boro' kazetariaren aldeko sinadura bilketa jarri dute martxan

La Haineko kazetariari babesa adierazteko kanpaina zabaldu dute. Kazetari lanak egiteagatik behin baino gehiagotan auzipetu dute. Apirilaren 16an izango da bere aurkako azken epaiketa eta sinadura bilketa jarri dute martxan babesa adierazteko. Zazpi urte eta erdiko espetxe zigorra ezarri nahi diote.


Tiroz hil dute ustelkeria ikertzen ari zen kazetari bat Eslovakian

Ján Kuciak 27 urteko kazetari eslovakiarra eta bere emaztea tiroz hilda aurkitu zituzten Bratislavako beraien etxean, astelehenean herrialdeko agintariek jakinarazi zutenez. Ehunka lagun atera dira kalera hilketaren aurka.


RTVEk kazetarien korreoak irakurtzea baimenduko duen arau bat ezarri du

“RTVEko informazio sistemen erabilera seguruari buruzko” arauak Espainiako telebista eta irrati kate publikoko kazetarien korreoak gainbegiratzeko eta lanerako darabilten edozein gailu monitorizatzeko baimena ematen dio katearen zuzendaritzari. RTVEk zibererasoen arriskuak argudiatu ditu.


2018-01-05 | Miren Osa Galdona
La Haineko 'Boro' kazetaria kartzelan sartzeko arriskuan dago beste epaiketa bat dela eta

Autoritatearen aurkako delituak egotzita, Madrilgo Lurralde Auzitegian deklaratu beharko du Boro ezinenez ezagutzen den kazetariak. Apirilaren 16an izango da epaiketa.


2017-11-29 | Miren Osa Galdona
930 kazetari hil dituzte hamar urtean munduan

2006tik 2016ra bitartean 930 kazetari hil dituzte mundu mailan Unescoren arabera. Bataz beste, astero bi kazetari hiltzen dituzte adierazpen askatasunaren aurkako indarkeriaren ondorioz. Hilketa gehienak ez dira ikertzen eta hamar kasutatik bat baino ez da iristen epaitegietara.


2017-11-22 | ARGIA
La Haineko 'Boro' kazetariaren aldeko elkartasun kanpaina abiarazi dute

Azaroaren 30ean egitekoa da Espainiako Auzitegi Nazionalean Armiarma operazioaren barruan auzipetutako Boro kazetariaren aurkako epaiketa. Haren aldeko elkartasun kanpaina hasi da Twitterren, #AplastaLaAraña (Zanpatu armiarma) etiketarekin. Urtebete eta zortzi hilabeteko espetxealdia eskatu du fiskaltzak La Haine eta Kaos en la Red-eko kazetariarentzat.


2017-10-17 | Miren Osa Galdona
Maltako ustelkeria salatu duen kazetari bat hil dute, bonba-autoz

Daphne Caruana Galizia da kazetaria eta Maltako politikariek ustelkeria kasuekin duten lotura salatu izan du. Astelehenen arratsaldean, urriak 16, bonba bat jarri zioten autoaren azpian. Leherketa erabatekoa izan zen eta momentuan bertan hil zen kazetaria. Herrialdea Europako enpresa handi eta aberatsentzat paradisu fiskala bilakatu dela salatu zuen. “Maltako paperak” izeneko ikerketan.


Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude