Erria txikota eta euskara batua


2014ko irailaren 30ean - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37

Saria hausiya zekarkiñe

marian sartuko omen ditun

eokieran, bi mila baixkiñe,

beatzik alden palota abitu.

Etzion guk konpondu ezinik

Baño lanai gor ekiñ aurretik

Saria zabaldu ertza danetik

Eztiñau ber joskura okerrik

MUTILLOYAN AMARRATUTA

ZENBAT LEZAKE KONTA…

AITU, MUXU BOTA

ABITZEA GUAZTIK, ERRIA TXIKOTA!!

Arrai tokin aberi zikiña

Hogei brazan tarrata garbiya…

MUTILLOYAN AMARRATUTA

ZENBAT LEZAKE KONTA…

AITU, MUXU BOTA

ABITZEA GUAZTIK, ERRIA TXIKOTA!!

Ez dago amaren semerik hau ulertuko duenik, Orioko bertako biztanle euskaltzalerik ez bada. Euskal Herri osoko jendea batuko duen euskararen aldeko ekitaldian tokian tokiko euskalkiak erabiliko bide dituzte bertaratuko diren guztiak, eta batuari eduki daukan espazioa emango diote (hutsaren hurrengoa), hots, euskaldun orok elkarri ulertzeko bultzatutako asmo aspaldikoari, norberaren idiosinkrasiari aldez edo moldez eutsi behar zaiolakoan.

Ondorioz, euskara (batua) gero eta zokoratuago ari gara egiten, euskalkiek duten garrantzia eta ezinbestekotasunaren mesedetan, euskararen (batua) elikagai direlakoan. Eta urteak joan eta urteak etorri; belaunaldiak joan eta belaunaldiak etorri, eta normalizazio bidean barik, zabaldu eta ugaritu beharrean, gero eta lokalagoa, baztertuagoa eta aho-mintzotik urrunduago dago euskararen (batua) ibilbide arantzatsua.

Ez diot nik euskalkiak aztertu, ikertu eta mapa soziolinguistikoa egin behar ez denik (jarri markoa eta eskegi horman). Baina bego horretan. Euskara modernoak (barkatu atrebentzia) Bonaparte eta Koldo Zuazo bezalako ikerlariak behar bai, baina museo linguistikoan gordetzekotan. Horretan nago.

Bai, kontra nago, gainera, aberastasunaren banderari eutsita, euskara (batua) egun ere, eta Bizkaiko lurraldeari dagokionez, gutxienik, nola ikastetxeetan, hala herritarren ahotan, arrotz izaten jarraitzearekin (ez denetan, jakina). Eta egun ere nola egiten zaion laudorio euskalkien aldarrikapen tematiari.

Gipuzkoako periferia linguistikoetan, Bizkaian, esaterako, Bizkaiera bera euskalki ez ezik, hizkuntza izaera ere ei duen aitzakiapean, euskalki hau hobesten dugu egunerokotasunaren hartu-eman arruntean, euskarak (batua) arrotz izaten jarraitzen duen bitartean, salbuespenak salbu. Entzun bestela, herritar xeheak ahoan darabilen euskara, umeengandik hasita.

Eta kontra nago, halaber, hitanoaren erabilera masibo eta nahastuarekin, onik barik kalte, nahasmen eta zorabio linguistiko handiago eragiten diolako zukaren erabilera normalizatu beharrekoari (agur berorika, adio hika). Denontzat euskara bat eta mundu guztiak ulertzeko modukoa indartu behar dugu, gizarte maila eta estamentu guztietan. Bestela, “1968ko Arantzazuko bilera hark” ezer gutxirako balio izan duen sentsazioarekin biziko gara beste ehun urtean ere. Eta politikagintzan bezala, hizkuntzan ere aurrera egin beharrean, atzerantz arrapalada bizian egiten ari garen sentsazio mingots garratzak aho-sabaia ustelduko digu.

Ez dira hauek euskara hondamendira daramatzaten arrazoi nagusienak. Badakit: murgiltze linguistikorik ez izateak, euskarari prestigio ez emateak, lege aldetik babesik ez izateak eta beste hainbat faktore exogeno eta endogenok (hedabide erdaldunen eragina; euskaldunok dugun joera amorratua gaztelaniari prestigio emateko; Donostia, Kulturaren Europako Kapitalaren kasuan Berastegirenak izenik ere ez du). Unamunoren berba profetikoak (“Egin diezaiogun euskarari errespetuzko hileta”) egia bilaka ez daitezen, jo deza(gun)tela mahaian hordagorik ozenena eta bira dezagun lema 360 gradu. Bestela, gureak egin du. Dagoeneko eginda ez badu.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
2024-09-18 | Jon Alonso
Bosgarren zutabea

Erribera, historian, sekula euskalduna izan ote den; horra hor Nafarroan, duela berrogei urtetik hona, hainbestean behin errepikatzen den eztabaida bizantziarra (eztabaida bizantziarra: eztabaida alferrekoa, zeinean alde bakoitzak ezin baitizkio frogatu bere baieztapenak beste... [+]


2024-09-18 | Castillo Suárez
Aldairak

Etxez aldatzen naizenean, edo, areago, norbait etxetik joaten denean, oroiminak hartzen dizkit burua eta bihotza. Orduan hasten naiz zer gordeko dudan eta zer ez erabakitzen saiatzen. Izan ere, objektu guztiek lotzen gaituzte zerbaitetara, edo norbait ekartzen digute gogora;... [+]


Lurraren altxamenduak

Estatu poliziala kanpora! Abesten dute negar-gasen leherketen artetik. Gaztetxo konprometituak, amatxi militanteak, aurpegi estaliak, edo ez, pailazoak, musikariak, sindikalistak eta politikariak, kaskodun medikuak, laborariak traktore gainean... Landa-eremuan zein hirian,... [+]


Palestinak munduari dakarkiona

Ezaguna da enpresa frantses batzuek (Thales, Airbus, Dassault) aspalditik laguntzen dutela Israel haren ekipamendu militarra osatzen. Disclose elkartearen inkesta baten arabera, berriz, Frantziako Gobernuak berak hornitu dizkio osagai elektronikoak Israeli, Gazako zibilak... [+]


Pentsamendu askeak

Gauzak ez dira horrela, gauzak horrelaxe daude. Esaldi hori iltzaturik geratu zitzaidan Gorka Urbizuren diskoa osorik eta patxadaz entzun nuenean. Uste nuen aurkikuntza itzela egin nuela identifikazio horrekin, inozentea ni! Gerora ohartu naiz, merchandising-erako leloa izateaz... [+]


Teknologia
Mundu ikuskerAA

Gizakiontzat ez da inoiz erraza izan lasai pentsatzeko denbora tarte luzeak hartzea, bizimodua aurrera ateratzearen ardurarekin bizi gara, bai geurea zein geure ondorengoena. Bizitzeko izan dugun aukera honetan, ahalik eta ongien nahi ditugu gauzak egin. Ardura horiengatik,... [+]


Materialismo histerikoa
Merezita

Krisi existentzial dezente ditut inguruan. Nerabezaroa/gaztaroa itxurakerian pasa, antzezten helburu zutena pertsona onak (ona izanik justua, ez denari baietz esaten dion lerdoa) izatea, benetako bizitza bat bizitzea zela, are, iraultza egitea, eta, orain, berrogei urteak pasa,... [+]


Lokutorio greba Zaballan

Espainiako Estatuko espetxeetatik Euskal Herriratu gintuztenetik Zaballako espetxean komunikazioaren alorrean gabezia ugari topatu ditugu. Aurrez aurreko gutxiago eta laburragoak dauzkagu, lokutorioko bisitak baldintza tekniko kaxkarretan gauzatu behar izan ditugu eta telefono... [+]


Eguneraketa berriak daude