Errekaleorreko argia hiri neoliberalaren aurrean

  • Errekaleorrek hiri eredu neoliberalentzat desafio bat suposatzen du, bi ereduren arteko talka, klase altuentzat proiektatutako urbanizazioa auzo okupatu eta aske bihurtu da.


2017ko maiatzaren 26an - 08:08
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

XX. Mendeko bigarren aldian Gasteizko morfologia guztiz aldatu zen, industrializazio prozesu azkar bati esker bere populazio biderkatu zen denbora tarte laburrean, hori dela eta, auzo berriak agertzen joan ziren, tartean, Errekaleor. Secretariado Social Diocesanok bultzatua “Mundo Mejor” etxebizitza kooperatibak 1958 eta 1961 urteen artean auzoa eraiki zuen hiriko hego-ekialdean, hirigunetik isolatuta. Behin-behineko soluzioa izan behar zena, betiko bihurtu zen.

Biztanleen gehiengoak ezaugarri komunak zituen, hots, Iberiar Penintsulako hegoaldetik etorritako langileak ziren. Hasieratik Errekaleor administraziotik baztertuta izan zen, horregatik, bizilagunen artean komunitate nortasun indartsua sortu zen. Gizarte Etxea auzoaren bizitza sozialaren bilgune bihurtu zen eta 1977an sortutako auzo elkartearen hazia. Udaletxearen utzikeriaren aurrean bizilagunek askotan autogestioa erabili zuten, adibidez, auzoa bere kabuz asfaltatu behar zuten.

Auzokide horien artean zegoen Extremaduratik etorritako Romualdo Barroso langile nekaezina, berak paper aktiboa hartu zuen auzoaren bizitzan zein sortzen ari zen langile mugimenduan, eta 1976ko martxoaren 3an poliziak izen bereko seme borrokalaria hil zuen.

Hurrengo hamarkadetan auzoren bizitza galduz joan zen, auzokide asko erdialdera bizitzera joan zirela eta, hala eta guztiz ere, auzokide askok auzoan jarraitzea erabaki zuten.

Higiezin burbuilaren urteetan, nahiz eta hormek 8.812 etxebizitza huts zeudela salatzen zuten, gose espekulatiboak ase egin zuen Gasteizen, bi auzo berri egin ziren eta Errekaleor espekulatzaileen begien aurrean agertu zen. 2002an auzoa eraisteko plana aurkeztu zen urbanizazio bat eraikitzeko asmoz, eta ordutik aurrera desjabetze prozesua martxan jarri zen, auzokideen erresistentziak, ostera, prozesu moteldu zuen.

Auzokide gutxi geratzen zirenean ikasle talde ailegatu zen auzora 2013an, ordutik aurrera proiektua handitzen joan da eta gaur egun adin guztietako 150 pertsona inguru bizi dira auzoan, kapitalaren logikatik at bizitzea posiblea dela egunero erakutsiz.

Errekaleorrek hiri eredu neoliberalentzat desafio bat suposatzen du, bi ereduren arteko talka, klase altuentzat proiektatutako urbanizazioa auzo okupatu eta aske bihurtu da, indibidualismo eta kontsumismoaren aroan komunitatearen izaera berreskuratu dute, auzolana eta autogestioaren printzipioak mahai gainean jarriz. Era berean, bestelako gizarte eredua posible dela erakusten dute, balore alternatiboen garrantzia azpimarratuz: feminismoa, elkartasuna, elkar zaintza, autogestioa, kultura askea...

Urruntze geografikoa ez da izan oztopo hiriaren bizitza sozialean eragiteko, gizarte mugimendu ezberdinekin etengabeko elkarlana sustatuz auzoa erreferente kultural eta soziala bihurtu da. Horrez gain eredua zabaldu da hirian, azken adibidea berriki sortutako Gazte Emantzipaziorako Sarea da.

Arabako erdialdean euskararen arnasgunea baita, besteak beste, euskararen normalizazioa eta kanpotik etorritako pertsonen integrazioa osagarriak izan daitezkeela frogatzen dute. Euskarazko klaseaz gain, ohiko elkarrizketetan euskaldunen euskara eta etorri berrien gaztelania eta euskararen apurrak arazorik gabe elkarbanatzen dira.

Hiria borroka-lekua da eta horrela ikusi genuen argi mozketarekin, eta batez ere, Gorka Urtaranen ondorengo adierazpenekin. Hitz politen garaia igaro omen da, eta PP eta EAJren akordio txoko guztietara zabaltzen doa, kasu honetan, hiri neoliberalaren defentsa sutsuan, hots, FCC, Iberdrola edota SEAren mesedetan pentsatuta dagoen ereduaren defentsan.

David Harveyk azpimarratzen duen bezala “Urbanizazio kapitalistak hiria ondare komun soziala, politiko eta bital bezala eraisteko joera du”. Hori dela eta “etxebizitza eta ingurugiro duin batean bizitzeko eskubidea aldarrikatzea iraultza orokor baten lehenengo etapa izan daiteke”. (David HARVEY, Ciudades rebeldes. Del derecho a la ciudad a la revolución urbana, Akal, Madrid, 2013, 125 eta 201 orriak.)

Errekaleorren kolokan jarri dute hiri neoliberalaren paradigma eta modu praktikoan eskubideak, etxebizitzarena bezala, eskuratu dituzte, eta horretaz gain, antolatzeko eta bizitzeko praktika alternatiboak daudela erakutsi dute. Horregatik Errekaleor arriskutsua da kapitalaren zaintzaileentzat. Argi mozketa lehen bataila izan da, baina gerra hasi besterik ez da, eta segur aski luzea izango da. Jokoan dagoena ez da bakarrik auzo eredu bat, hiri, eta oro har, gizarte eredu bat baizik; borroka hau ez da mugatzen Errekaleorren, baina auzoaren defentsa gizarte aldaketan sinesten dugunontzat lehentasuna izan behar da.

Eraso honen ostean Errekaleorreko komunitatea inoiz baino sendoago dago, erresistentzia antolatzeaz gainera eguzki plakei esker burujabetza energetikoaren bidean jorratzen hasi dira. Itxaropena eta etorkizunaren ikurrak Maialen izena du, bikote argentinar baten alaba jaioberria, Barroso familia bizi zen bloke berean bizi dena, iraganeko eta etorkizuneko borrokak leku honetan batzen dira, finean, hilzorian zegoen auzo baten biziberritzearen argia.

Jon Martinez Larrea - Historialaria

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Portugaleten ardiak lorezain

Portugaletera bazoazte, autobidea utzi eta hiriko sarrerako bi erreiko bide bazterrean 40 ardiko artaldea ikusiko duzue agian. Makilarekin zaindari dute alboan artzaina, iluntzetan itxituran sartu eta egunez pisu-lantegi arteko zelaietan bazkatzen du artaldea. Bere izena izan... [+]


“Ez dakit”

“Ez dakit” esaldi itzela da, baina zenbat kostatzen den esaten ikastea! Irakasleoi, batez ere, ikasleek eta gizarteak orojakileak garela sinistarazi digutelako. Beraz, eskola-emaileoi ezjakintasuna aitortzeak lotsa eta larria eragiten digu, gure ahultasun hori... [+]


2025-07-03 | Maialen Arteaga
Ameslari handien kondena

Ikasturte hau, zalantzarik gabe, ekitaldi handien ikasturtea izan da. Horrek hainbat hausnarketa eragin ditu kalean, eragile sozialetan zein sareetan. Eragin baino gehiago, azaleratu; egon bazeudelako lehenago ere. Esan beharrik ez dago: aisialdia ez da erantzukizun politikotik... [+]


2025-07-03 | Tere Maldonado
Adiskidetasuna, hausnarketa egiteke

Lagunen arteko erlazioak fluidoen fisikaren pean daude, amodio erlazioak baino gehiago, Zygmunt Bauman gorabehera. Ez du gura esan amodio harremanak, egun, solidoak direnik. Likuadora-ren soziologoak saiakera gomendagarria idatzi zuen horretaz, Maitasun likidoa, azpitituluz Giza... [+]


2025-07-03 | Ximun Fuchs
Etorkizuna gibelean da

Maiatzean Korsikan egon nintzen topaketa batean, hezkuntza artistikoa eta hizkuntzen irakaskuntza aipagai, gure antzerki taldean hezkuntza eta antzerkia anai-arreba bikiak baitira ekinean. Ikastaroan, luzaz mintzatu ginen linguista batekin, etorkinei frantsesa eta ingelesa... [+]


Teknologia
Isileko itzultzaileak

Pasa den astean kontabilitatea egiteko software libreko programa instalatu nuen ordenagailuan. Ez dakit lurralde guztietan berdin izango den, baina Bizkaian jarduera ekonomiko bat garatzen dugunok Batuz atarian egin behar ditugu fakturak. Batuz ataria ondo dago, baina... [+]


2025-07-02 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Kooperatibak

Kooperatiben mugimenduak euskal nortasunaren sakoneko afektu bat esnatzen du gehienetan. Kontzeptuarekiko gertutasun, harrotasun, lurraldetasun bat. Eta bizirik dabil, kooperatibek gaurkotasun handia irabazi dutelako, ez da iraganeko historiako ekimen euskaldun bat... [+]


2025-07-02 | June Fernández
Meloi saltzailea
Senar puteroak

Zezenketaren kontrakoa naiz, baina debekua heltzen den bitartean, jarraituko dut zezen-plazetan gozatzen”. Lagun baten iruzkin zinikoa gogorarazi dit Jose Luis Ábalos PSOEko ministro ohiaren azken polemikak. 

Izan ere, Koldo ustelkeria kasuaren testuinguruan... [+]


Oporrik ez elkartasunari

Prekaritateak prekaritate, Euskal Herriko ezkerreko militanteak, oro har, ez gara txarto bizi. Udako oporrak dira horren adibide, asko baikara atseden plan bikaina dugunok; ikastaldi aroko gure ekologismoari, ordea, keroseno kiratsa dario. Zein baino zein hegaldi garestiagoak... [+]


Ea hurrengorako ikasten duzun...

“Ea hurrengorako ikasten duzun…”. Horrela agurtzen zuen amak onkologoa, kariñoz eta lotsarik gabe, kontsultatik ateratzen ginen bakoitzean. Hamar bat kontsulta egingo genituen bospasei urteren bueltan, eta agurra beti bera izaten zen. Emakume atsegina... [+]


Israelek gerra hasi eta Mendebaldeak babestu

Wesley Clark AEBetako jeneralak azaldu zuen moduan, 2001eko plana zen bost urtetan zazpi herrialde hartzea: Afganistan, Irak, Somalia, Sudan, Libano, Siria eta Iran. Ez dira bost urte izan, baina denak, azkena Siria, erori dira, Iran izan ezik.

Iranek erasoak Sirian, Iraken... [+]


Teknologia
OSHW

2016. urtean Ping elkarteak urtero Nantesen antolatzen duen Summer Lab-ean izan nintzen. Gurean ere halakorik badugu, adibidez uztaileko lehen astean Tabakalerako Medialabean ematen dena.

Nanteseko Summer Lab-ean OSHW (Open Source Hardware / Kode Irekiko Hardwarea) inguruan,... [+]


2025-06-25 | June Fernández
Meloi saltzailea
Persepolis

Irango hiru gune nuklearrei eraso diete AEBek pasa den asteburuan. Donald Trump eta aiatolaren arteko pultsuan eta Netanyahuren rolean zentratu dira hedabideak albistea ematerakoan, ez ordea bertoko zein diasporako herritarren larritasunean: Teheranetik ihes egiteko bultzakada,... [+]


Eguneraketa berriak daude