Errekaleor eraisteko agindu du Urtaranek

  • EiTBk zabaldu duenez, Errekaleor Gasteizko auzo okupatuko eraikinak eraisteko prozesua martxan jartzeko agindu du Gorka Urtaranek.

ARGIA @argia
2017ko maiatzaren 24a
Gasteizko alkateak Errekaleor eraisteko agindu du.

Oposizioak eskatuta agerraldia egin du Urtaranek, udaleko Lan, Garapen Ekonomiko Jasangarri eta Sozietate Publikoen Sustapenerako batzordean.

Alkateak adierazi du Ensanche 21 izeneko sozietate urbanistikoko teknikariei agindua eman diela Errekaleor auzoa eraisteko.

Kanal hauetan artxibatua: Errekaleor  |  EAJ  |  Arabako politika  |  Gasteiz

Errekaleor kanaletik interesatuko zaizu...
2018-01-02 | Jon Altza
Horia da gure 'green'

Izan kolore zioen Gora Gasteiz mugimenduak 2015eko apirilean, harik eta ekainean alkate xenofobo arduragabea aldatzea lortu genuen arte. Geroztik, bakoitzak geure kolorea eman diogu hiriari: mugimendu feministak morea eman du (lila argia beharrean, more indartsua eman ere!); hezkuntza-komunitatea gorriak ikusten ari da, haurrei behar bezalako prestakuntza emateko; udal eta foru langileek etorkizun beltza aldarazi nahi dute, murrizketei aurre egiten; Santo Domingo kaleko biztanleek kristoren... [+]


2017-10-08 | Mikel Buruaga
Zer gertatzen ari da Gasteizen?

Gasteizko okupazio mugimendua pil-pilean dago: Gaztetxea, Errekaleor Bizirik, Arkillos 10, SUmendi gazte espazioa, Gazte Emantzipazio Sareak (GES) berreskuratutako Ensanche 21en etxebizitza hutsak... Protagonisten hitzak bildu ditugu mahaiaren inguruan. Arrazoi ezberdinak direla-eta, mintzakideek nahiago izan dute izen pertsonala gorde eta bakoitzaren proiektuetako kide gisa hitz egitea.


2017-10-08 | Beņat Garaio
Euskararen arnasgunea itoko du Gasteizko Udalak auzoa eraisten badu

Errekaleor Auzo Askearen laugarren urteurrena betetzera doanean, Gasteizko udal-gobernuak auzoa eraisteko prozedura azkartu du berriki, aste gutxiren buruan gazte batzuek sortu zuten bizitzeko espazio alternatiboa desagerrarazteko asmoz. Gauza asko gertatzen ari da Arabako inguru horretan, eta horietako bat euskararentzat sortu den arnasgunea da. Hori ere galduko litzateke asmo ezkutuekin abiatutako eraiste-agindua gauzatzen bada.


2017-10-04 | Mikel Buruaga
Zer gertatzen ari da Gasteizen?

Gasteizko okupazio mugimendua pil-pilean dago: Gaztetxea, Errekaleor Bizirik, Arkillos 10, SUmendi gazte espazioa, Gazte Emantzipazio Sareak (GES) berreskuratutako Ensanche 21en etxebizitza hutsak... Protagonisten hitzak bildu ditugu mahaiaren inguruan. Arrazoi ezberdinak direla-eta, mintzakideek nahiago izan dute izen pertsonala gorde eta bakoitzaren proiektuetako kide gisa hitz egitea.


2017-10-03 | Hala Bedi
Coopfunding kanpainan jasotako elkartasuna eskertuko dute Errekaleorren, egitarau oparo batekin

Coopfundingean lortutako 100.000 euroak eskertuko dituzte urrian Gasteizko auzo askean. Ekarpen ekonomikoa egin zutenei ez ezik, herritar guztiei eman nahi dizkiete eskerrak. Tailerretan edo ekintza ezberdinetan izena emateko konfirmazioa eskatu dute.


2017-09-13 | Xalba Ramirez
Errekaleor botatzeko proiektua: 34.370 euro eta hilabeteko epea

Gasteizko Bim Survey enpresari esleituko diote asteazkenean Errekaleor botatzeko proiektua egiteko lana. 34.370 euroko aurrekontua izango du eta hilabete batean egiteko konpromisoa hartuko dute.


2017-09-05 | Xalba Ramirez
Errekaleorrek bere lehen argindar sorgailu eolikoa eraiki du

Piggott motako sorgailu eolikoa eraiki dute Errekaleorren, bi aste iraun duen tailerrean. Masta falta zaio funtzionatzen hasteko eta hori eraikitzeko beste tailer kolektibo bat antolatu dute.


2017-07-27 | Axier Lopez
Mozal Legea erabiliz kazetari bat zigortu du lehen aldiz Ertzaintzak, Hala Bedikoa

Maiatzaren 18an Gasteizko Errekaleor auzoko argia mozteko operazioan, zuzenean informatzen ari zen Hala Bediko kazetari bat isuna jarri dio Ertzaintzak. Eusko Jaurlaritzaren Poliziak kazetari baten aurka Mozal Legea erabiltzen duen lehen kasua da. Isuna desobedituko duela dio Hala Bedik, “lege injustuak desobeditzeko herritarrok dugun legitimitatearen” izenean.


Barrutik eta kanpotik eraldatzen

Errekaleor barrutik ezezik kanpotik ere biziberritzeko bidean, pasa den astean bi ekarpen ikusgarri jaso dituzte Italiatik: Blu kale-artista ezagunaren muralak; Boloniatik Errekaleorrera etorrita, elkartasuna eta babesa eskaini dizkie artearen bitartez.


2017-07-23 | Iņaki Barcena
Errekaleorrek behar zaitu!

Eredu sozial berria eraikitzearen aldeko adibide asko ditugu gure Euskal Herri txikian, kapitalismoaren logikatik kanpokoak. Okupazio mugimenduak, azpiegitura erraldoien aurkakoak, elikagai subiranotasunean oinarrituak edo komunikabide alternatiboak. Kasu gehienetan,  mugimendu eta antolamendu kritiko hauen gaineko informazioa eta eurekiko elkartasuna, instituzio politiko-administratibo eta enpresen aldetik erasoak eta errepresio saioak izaten direnean pizten da. Hori da hain zuzen,... [+]


Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude