Errefuxiatu krisi globalak ez dauka oporrik

  • Ekialde hurbileko nahiz ipar Afrikako zenbait gatazkak Europako migrazio krisia larriagotu du. 2015. urtea hasi zenetik  264.500 etorkin iritsi dira Mediterraneotik, NBE-ren arabera. Urteko lehen zazpi hilabeteetan Europara iristeko bide arriskutsuena bihurtu den Mediterraneo itsasoan 2.300 lagunetik gora hil dira. Hala ere, beste hainbat aldagai daude:


2015eko abuztuaren 21an - 11:42
Urtea hasi zenetik 124.000 etorkin iritsi dira Greziako irletara, gehienak Siria eta Afganistanetik

Mazedonia Emergentzia egoeran

Mazedoniako gobernuak Emergentzia egoera deklaratu du. 2.000 pertsona baino gehiago iristen dira egunero Mazedoniako mugako herri Gevgelijakora.

Errefuxiatuentzat iristen den laguntza eskasa Gurutze Gorriak eta talde humanitario pribatuek hornitzen dute.

Etorkinak herrialdera iristean izena eman behar dute eta 72 orduko denbora tartea dute herrialdean zehar ibiltzeko. Horietako askok baimen hori gabe Alemania edota Ipar Europara bidean jarraitzen dute.

Joan den asteazkenetik Grezia eta Mazedoniaren arteko Gevgelija muga itxita dago. Zenbait iturriren arabera azken bi hilabeteetan 40.000 pertsona pasa dira bide honetatik.

Hungariak hesi bat eraikiko du

Balkanetatik Mendebaldeko Europara iristeko beste bide bat Hungariatik pasatzen da. Egunero 1.000 eta 1.500 lagunek zeharkatzen dute igarobide hau.

Uztailean Hungariako Gobernuak iragarri zuen 175 kilometroko luzera duen hesia eraikiko zuela Serbiako mugan. Hesia zeharkatzeagatik zigorrak gogortuko ditu herrialde balkaniarreko Gobernuak. Igarobidea ilegalki zeharkatuz gero, lau urteko kartzela zigorra jasotzeko arriskua dago.

Azken asteetan trafikatzaile ilegalak biderkatzen ari dira. Mafiek Belgrado,Serbiako hiriburutik Austriarako bidea egiteagatik 1.500 euro eskatzen dituzte, Der Spiegel egunkari alemaniarraren erreportaje batek aditzera eman denez. 

Caption

Eslovakiak soilik errefuxiatu siriar kristauak onartuko ditu

Europar Batasunak Siriako gatazkatik ihes egiten duten 40.000 errefuxiatuen banaketa egin du EBko herrialde desberdinetan

Eslovakiari Italia, Turkia eta Greziako errefuxiatu kanpalekuetan dauden 200 lagun hartzea egokitu zaio. Siriar kristauak onartuko ditu, musulmanak baztertuaz. Estonia, Letoniak eta Poloniak ere erabaki berdina hartu dute.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Errefuxiatu krisi globala
Migrazio eta Asilo ituna: Europaren legatu kolonialista denon begien bistan

Europar Batasunean berriki onartu den Migrazio Itunak, asko zaildu dizkie gauzak euren herrialdetik ihesi doazen eta asiloa eskatzen duten pertsonei. Eskuin muturraren tesiak ogi tartean irentsita, migratzaileentzako kontrol neurri zorrotzagoak onartu dituzte Estrasburgon,... [+]


Migratzaileei sarrera gogortzeko ituna onartu du Europako Parlamentuak

Europar Batasunean migrazio politika gogorragoa ezartzeko ituna onartu du euroganberak, zortzi urtetako negoziazioen ondoren. Hala, eskuin-muturraren ideiei men egin eta arau baztertzaileak erabili ahal izango dituzte hemendik aurrera herrialdeek, kontrola areagotzeko eta... [+]


2024-02-29 | Euskal Irratiak
Otsailean 600 migratzaile lagundu ditu Irungo Harrera Sareak

Migratzaileen kopurua anitz emendatu da Irun eta Hendaia arteko pasabidean. Irungo Harrera Sareak ohartarazi duenez, otsailean 600 pertsona lagundu dituzte, iaz, urte osoan 2.700 izan zirelarik. Iragan urtarrilean, 2.700 etorkin heldu dira Kanariar Uharteetara, egunero 80... [+]


Egunean hemezortzi migratzaile hil ziren bataz beste iaz Espainiako Estatura iristeko ahaleginetan

Caminando Fronteras gobernuz kanpoko erakundeak “Monitoreo Derecho a la Vida” txostenaren edizio berrian egindako balantzea da: 6.618 hildako izan dira mendebaldeko Muga Euroafrikarrean; horien artean, 384 haur.


2023-09-29 | ARGIA
Frantziako Gobernuak Bidasoako muga ixtea ez dela zilegi berretsi du Europako Auzitegiak

Europako Justizia Auzitegiak (EBJA) erabakia hartu du mugako barne-kontrolak berrezartzeko Frantziako Gobernuaren politikari buruz. Bidasoaren mugan ohikoak diren zenbait praktika. hala nola muga igarotzeko debekuak eta berehalako itzulketak, ez direla legearen araberakoak... [+]


Eguneraketa berriak daude