Nazioarteko kanpaina abiatuko dute Askapenak eta Eleak mugimenduak, Euskal Herriaren Lagunak sarearekin elkarlanean. Eskubide zibil eta politikoen defentsaren aldeko jarduna elikatzea da beren asmoa. Bizipen eta hausnarketa pertsonalak elkartrukatuko dituzte beste herrialdeetako eragileekin.
Finkatua dute behin behineko agenda: Erroman apirilaren 1ean; Parisen apirilaren 10ean eta Herrialde Katalanetan apirilaren 15etik 17ra bitartean. Madrilera, Andaluziara, Alemaniara, Eskoziara, Argentinara eta Venezuelara ere zabalduko dute ekimena, asteartean Gasteizen eginiko agerraldian jakinarazi dutenez.
Kanpaina horren baitan, beren esperientzia pertsonalaren berri emango dute Askapenako auzipetu ohiek: atxiloketei loturiko bizipenak, espetxeratzea, tortura salaketak… Nazioarte mailako “elkartasuna indartzea” da xedea. Bisitatzen dituzten herrialdeetako eragileen bizipen eta ekarpenak ere entzun nahi dituzte, “borrokarako baliagarri” izan dakiekeelakoan. Bestetik, eskubide zibil eta politikoen urraketak salatzeko ekimenak iragarri dituzte.
Egitasmoaren bultzatzaileek salatu dute “Euskal Herriko militanteen” aurkako epaiketek indarrean jarraitzen dutela: gaur-gaurkoz, Espainiako Auzitegi Nazionalak hamasei pertsonari finkatu die data, eta zain daude beste asko. Horien artean, akusatuek torturapean eginiko aitortzetan oinarrituriko epaiketak daudela gaineratu dute. Horri aurre egin nahian, nazioarteko babesa bilatzeari ekin diote: “Argi daukagu internazionalismoak elikatu egiten gaituela”.
Espainiako Falangea alderdi faxistak ekitaldia egingo du Gasteizen urriaren 12an, “Hispanitatearen eguna” deitzen dutenean, Espainiaren batasuna goraipatzeko. Sare sozialetan zabaldu dutenez, 12:00etan elkartuko dira Probintzia Plazan.
1. Bernedo terrorismorik gabeko eremu bat izango da, erradikalik gabea, eta ez da mehatxu bat izango bizilagunentzat.
2. Bi aldeak proposamenarekin ados badaude, gerra berehala bukatuko da. Patriarkatuaren indarrek adostutako lerrora egingo dute atzera, bahitutako dutxak... [+]
Emakume zinemagileentzako egoitza artistikoa da Etxe Betea eta Bilboko erdigunean sortu zen 2022an, Gariza Films ekoiztetxe feministaren eskutik. Ordutik, lau egoitzaren bidez –Gela bat norberarena, Elkarrekin Sortzen, A Shelter of One’s Own eta Two Weeks... [+]
Euskal Udalekuetako hezitzaileek agerraldi jendetsua egin dute ostiralean. Azaldu dute edozein eraso “erabat” gaitzesten dutela eta prest agertu dira, beren artean erasotzailerik balego, “neurriak hartzeko”.
Mugimendu transfeministaren ustez, Bernedoko udalekuen inguruko gezurrak hedatu dituzte eskuin muturrak eta sektore erreakzionarioek. “Lintxamendu kanpaina” eta “eraso antolatua” olatu erreakzionario orokorrago baten markoan kokatu dituzte. Sexu-genero... [+]
50 urte bete dira Txiki eta Otaegi fusilatu zituztenetik. Urteurrenaren harira, BERRIAk lan hau ekoiztu.
«Txikiren anaia bat kalean ikusi nuen behin, Zarautzen [Gipuzkoa], eta pentsatu nuen: '50 urte igaro dira fusilamenduaz geroztik. Zer pentsatuko du berak? Nola... [+]
Euskal Herriko zazpi lurraldeetan barna, hamabost egunez segidan hamabost kontzertu antolatu ditu Musika Zuzenean proiektuak, 15 urte betetzen dituztelako. Areto txiki, taberna eta espazio autogestionatuetan izango dira. Anari, Niña Coyote eta Chico Tornado, Ezpalak eta... [+]
Ideia bat argi duenean, oztopoak oztopo aurrera doa Rakel Mateo triatleta (Mungia, Bizkaia, 1975). 2001ean lan istripu bat izan ostean, ezkerreko hanka txikituta geratu zitzaion. Horren ondorioz, kirol egokitua deskubritu zuen eta hiru Paralinpiar Jokotan parte hartu du.
Frankistek Txiki eta Otaegi fusilatu zituztela 50 urte bete direnean, ekitaldi jendetsua egin du Sortuk Iruñeko Anaitasuna pabiloian. “Bakarren batzuk haien memoria kriminalitzatzen eta jazartzen jarraitzen dute”, esan du alderdiko idazkari nagusi Arkaitz... [+]
Txikitatik pentsatu nuen nortzuk ote ziren paretetan, karteletan, oroitarritan, asteroko manifestazioetako aurpegi horiek. Baziren eskelak egunkarietan eta herriko plazan, baina gero, baziren besteak. Ez nituen inoiz kaletik ikusi, ez nekien izenik, baina edozein herritan... [+]
Uztailaren erdialdean aurkeztu zuten 2027tik aurrera Europako Nekazaritza Politika Bateratua (NPB) izango dena, eta proposamena izugarria da: NPBaren egitura desegitea eta azken urteotan lortutako aurrerapen urriak suntsitzea.
Asteburuan, Errekaleor auzoko urteurrenaren jaiak ospatuko dira, programazio zabalarekin. Gudari Eguna bitarte, umeentzako ekimenak, herri bazkaria eta kontzertu eta DJ sorta polita bilduko dira.
Bernedoko hezitzaileen aurkako salaketa publikoak zabaldu dira azken asteetan, besteak beste, nerabeak dutxa mistoak izatera "behartzeagatik". Hezitzaileek gezurtatu egin dute halakorik zein gazteekiko tratu okerrik, eta gaitzetsi dute "mezu transfoboak zabaltzeko... [+]
Guido Crosetto Italiako Defentsa ministroak iragarri duenez, Kretatik gertu zihoan ontzi militar bat "misio humanitarioan" hurbilduko da Flotillara .